Itzuli orri osora
Vera Miles, Hitchcocken aktore kutunena
vie, 26 mar 2010 15:15:00 +0100

Vera Miles aktore estatubatuarra, batik bat 50eko urteetan Alfred Hitchcock edo John Ford zuzendari handiekin lan egiteagatik nabarmendu zen. Edertasunaren erregina izan zenez, 1950ean Los Angelesera joateko aukera izan zuen. Baina emakume polita eta dotorea izan arren, Miles Psicosis bezalako filmetan edo "Hawai 5-0" eta "Love Boat"en gisako telesailetan parte hartzeagatik izan da oroitua.

Vera May Ralston 1929ko abuztuaren 23an jaio zen Oklahomako (AEB) Boise City herrian, baina Kansasen hazi zen, bere familiarekin Wichita eta Pratt herrietan bizi izan baitzen. Antzezpenen munduan sartzeko arrazoi nagusietako bat honen edertasun fisikoa izan zen, izan ere, 1948an "Miss Kansas" izendatu zuten eta "Miss Ameriketako Estatu Batuak" lehiaketan hirugarren egin zuen.

Urte horretan bertan aurrekontu gutxiko film eta telesaietan parte hartzeko eskatu zioten, Two Tickets to Broadway musikalean, esaterako. Bob Miles, bere lehendabiziko senarraren izen artistikoa hartu zuen. Hainbat produktoreen arreta piztea lortu zuen, eta Hollywoodeko etorkizuneko hainbat izarrekin gertatu zen bezala, Miles ere publizitate-modelo gisa lanean aritu zen.

Ibilbideko pelikula erabakigarria

Egin zituen aurreneko pelikulen artean William Beaudineren The Rose Bowl Story (1952), Gordon Douglasen The Charge at Feather River (1953) westerna, edo Joel McCrea eta Lloyd Bridges protagonista dituen Wichita, Jacques Tournerurrek zuzenduriko mendebaldeko filma aipatu behar dira. 1954an Bob Miles eta biak banandu egin ziren eta hainbat pelikuletan Tarzan hezurmamitzen duen Gordon Scott aktorearekin ezkondu zen. Bikote honek 1959. urtera arte iraungo du.

Vera Milesen lehendabiziko pelikula garrantzitsuena The Searchers (1956) John Fordek zuzenduriko westerra izan zen, eta bertan John Wayne eta Jeffrey Hunter aktoreekin aritu zen. Lehenagotik ere elkarrekin lan egindakoak ziren zuzendaria eta aktorea Rookie Of The Year. Joan Crawford eta Cliff Robertsonekin Autumn Leavers filman lan egin zuen, Van Jonsonekin, berriz, 23 Paces to Baker Street pelikulan, baina benetako arrakasta The Searchersen egindako lanarekin nabarmendu zen.

Hitchcock eta Miles, bikote perfektua?

Ford zuzendariarekin gertatu zitzaion bera gertatu zitzaion zazpigarren arteko beste handi batekin, Alfred Hitchcockekin, hain zuzen ere. Bost urteko hitzarmena sinatu zuten. Milesen maisu berria arduratuta zegon Ralph Meekeren neska-lagun berriaren paperean jarri zuen Miles "Alfred Hitchcock presents" telesaileko "Vengeance" pasartean.

Ile horiko aktorea Grace Kelly berrian bihurtzeko asmoz, Henry Fondarekin batera paper bat eman zion The Wrong Man (1957) filman. Pelikula bikaina baina aldi berean gutxietsia, Verak sekulako lana egin zuen film honetan. Hitchcockek ez zuen soilik Milesen edertasuna miresten, baita bere lan egiteko gaitasuna ere.

50eko urteetan, Hitchcockek Vertigo (1958) bere lan liluragarrian parte hartzeko eskatu zion, baina aktorea haurdun geratu zen, eta ezin izan baiezkorik eman. Kim Novak ordezkatu zuen Miles. Gertakari honen ostean, zuzendariak gazte ile horiarengan konfidantza galdu zuen.

60ko hamarkada, "Psicosi" urteak

1960an eta Gordon Scottekin zuen harremana apurtu eta gero, Vera Keith Larsen aktorearekin ezkondu zen, 50eko hamarkada hasieran ezagutu zuena The Rose Bowl Story eta Wichina pelikuletan. Bikotearen arteko zoriontasunak 1971. urtera arte iraun zuen.

1961ean, eta beste behin, Hitchockek Pscisosis filma egiteko Lila, Janet Leigh-en ahizpa hezurmamitzeko aukeratu zuen Miles. Pelikulan Norman Bates eta honen amaren inguruko egiaz jabetzen da aktorea. Nahiz eta bigarren mailako papera izan, Milesen antzezpen bikainak inpresio ona eta iraunkorra erakutsi zuen jendaurrean.

Urte bete geroago Forden The Man Who Shot Liberty Valance klasikoan aritu zen. Pelikulan James Stewart, John Wayne eta Lee Marvinekin batera lan egin zuen, eta Forden ibilbideko film onentsuenetariko bat izan zen hau.

Missarentzat gainbehera urteak

Hala eta guztiz ere, bolada onak ez zuen asko iraun, izan ere, une hartatik aitzinera Verak parte hartu zuen pelikula kopuruak behera egin zuen. Garrantzia gutxiko filmetan aritu zen, hain zuzen ere, Norman Tokarren Follow Me, Boys! (1966), James Neilsonen Gentle Giant (1967) eta Andrew V.McLaglenen Hellfighters (1969) pelikulan. 1983an berriz ere Lila hezurmamitu zuen Psicosis II filman.

1950etik aurrera, Miles batez ere telesailetan ibili da izar gonbidatu gisa lanean. Horietan aipagarrienak "Cannon", "Ironside", "The Streets of San Francisco" eta "Hotel" telesailak dira. Gaur egun Bob Jones soinu teknikariarekin ezkonduta dago.

(Argazkiak: Fanpix)