Itzuli orri osora
Mende erdia Asterix eta Obelixekin
vie, 06 nov 2009 16:15:00 +0100

Komikiaren historian izan diren gerlari galiar ezagunenak 50 urte bete dituzte. Euren lehendabiziko agerpena 1959ko urriaren 29an izan zen Pilote aldizkarian, komiki estatubatuarraren inbasioari aurre egiteko asmoz. Gaur egun horien abenturak bizirik egoten jarraitzen dute eta urrezko ezteiak ospatzeko, ekitaldi askoren artean, bat azpimarratzekoa, Parisen dagoen Cluny museoko erakusketa.

Istoriotxoa Rene Goscinnyren eta Albert Uderzoren eskutik sortu zen duela 50 urte. Soilik bi urte geroago, 1961ean, lehendabiziko liburua kaleratu zen "Asterix, el gaulés" izenpean. Geroztik milioika irakurlek atzetik etorri diren beste hogeita hamar liburu baino gehiagoz gozatu ahal izan dute, baita animaziozko zortzi film ederrez, hiru film luzez eta Plailly, Paris inguruetan eraiki den parke tematikoaz ere.

Hamaika hizkuntzetan itzulia, beti egon da eskuragarri beste herrialde askotan, eta horrek, Belgikako Tintinen atzetik, munduko frantses istoriotxorik ezagunenean bilakatzen du.

Arrakasta lortzearen giltza adin ezberdinetako irakurleei ezaugarri komikoak eskaintzea izan da: txikienek borrokaldiak eta bestelako gag bisualak dituzte gustuko, eta helduek, berriz, kultura klasikoari egiten zaion aipamenei, irudi garaikideei eta hitz-jokoei erreparatzen die batik bat. Asterix eta Obelixen istoriotxoetan aurkitzen dugun humorea Europako herrialde garaikideen karikatura anakroniko eta estereotipoa izan ohi da.

Pertsonaia adierazgarrienak

Frantses istoriotxo ezaguna K.a 50. urtean dago girotua, Erromatarrak Galiara indarrez sartu ziren garaian, hain zuzen ere. Fikziozko herrixka batean gertatzen da istorioa, Panoramix apaizak sortutako edabearen ondorioz erasoari aurre egiten dion zonalde bakarrean bilakatzen baita Asterix eta Obelixen herrixka.

Asterix eta Obelix dira protagonista nagusiak. Lehendabizikoa, komikiari izena ematen dion galiar gerlari txikia da, Obelixen lagun mina. Maltzurra eta usaimen onekoa, abenturetan arrakasta lortzeko arrazoiak bere adimena eta edabe magikoa dira.

Baina bikoteari urte hauetan guztietan lagundu dioten pertsonaiak ere badaude. Edabe magikoa egiten aditua den Panoramix, Idefix, Obelixen zakurra, Asuranceturix poeta eta abeslaria edo Abraracurcix, tribuko burua dira istorioan parte hartzen duten pertsonaietako batzuk.

Oroipen-ekitaldiak 50. urteurrena ospatzeko

Frantziak, herrialdeko galiar ezagunenen 50 urteak ospatzeko, pasa den asteartean eman zioten hasiera ekitaldiei. Asteartean Asterixek eta Obelixek Pariseko Cluny museoa hartu zuten, urtarrilaren 3ra arte luzatuko den erakusketa batekin.

Bertan kolorerik gabeko eta Albert Uderzok egindako hogeita hamarretik gora xafla original biltzen dira, baita Rene Goscinnyk berak makinaz idatziriko testuak ere, Asterixen saga sortzeko erabilgarriak izan zirenak. Erakusketak Asterix eta Obelixen aurreneko zirriborroak ere gordetzen ditu, eta eskuz idatziriko koaderno bat ere izen posibleekin, istoriotxoa egiten lagundu zuena.

Baina jaiak jarraitu egiten du Frantziako hiriburuan "Los galos invaden Lutèce"rekin, Yvan Hinnemann frantziar eszenografoak sortutako kanpoko jaialdiarekin, hain zuzen ere, egunotan frantziar hiriko zortzi tokitan egiten ari dena, besteak beste, Eiffel Dorrean, Villae Hotelean eta Konkordantzia Enparantzan.

Gehien itxarondako oparia

Milioika irakurlerentzat oparirik onena "El aniversario de Asterix y Obelix-El libro de Oro" 34. liburua izan da, 15 herrialdeetan aldiberean kaleraturiko ale berria, ehun hizkuntza baino gehiagotan argitaratutakoa.Goscinnuk sekula argitara eman ez zuen eta Uderzok berak sortutako irudi ezezagun eta berriak biltzen dituen 56 orrialdez osatutako lana da. Galiasko herrixka ospetsuan urtebetetzea ospatzeko prestatze lanen berri ematen du liburuak.

(Argazkiak: www.asterix.com)