Mel Ferrer aktore eta zinemagilea, Audrey Hepburn zinemako ikonoaren senarra, joan den ekainean hil zen, 90 urte zituen. Guerra y Paz filma egin zuten elkarrekin eta Mansiones Verdes pelikulan emaztea zuzendu zuen.
Melchior Gaston Ferrer 1917ko abuztuaren 25ean jaio zen Elberon hirian(New Jersey, AEB). Aktore altu eta argalak Broadwayn egin zuen debuta 1938an, koruko dantzari moduan. Poliomielitis gaixotasuna gainditu ostean, eszenaren atzean lan egin zuen irratian, telebistan eta zineman. 1949an egi zuen debuta Brodawayn, Lost Boundaries arrazazko draman.
Hala ere, 1953an egin zuen musikal batengatik gogoratuagoa da Ferrer, titiriteroarena egiten zuen Lili lanean, Leslie Caron aktorearekin. Urte berean lehen pelikula egin zuen Audrey Hepburnek, Roman Holiday, emakumezko aktore onenaren Oscar sarirako izendatu zuten.
Ferrer eta Hepburn 1954an ezkondu ziren eta, bi urte geroago, 1956an, War and Peace pelikulan elkarrekin lan egin zuten. León Tolstoy idazlearen liburuaren zinemarako egokitzapenean Natasha Rostov iza zen Hepburn eta Andrei Bolkonsky printzea antzeztu zuen Ferrerrek.
Aktore baino lehen zuzendari
1950ean Furia Secreta misteriozko pelikulan Claudette Colbert aktorea zuzendu zuen eta 1959an Hepburn Mansiones verdes filmean, Venezuelako oihanean girotutako istorio batean.
Antes que anochezca (1967) pelikulan ere elkarrekin egin zuten lan Ferrerrek eta Hepburnek. Suspenseko film hau Ferrerrek ekoitzi zuen eta Hepburn zen protagonista, emakume itsu batena egiten zuen. Hiltzaile batzuk segika zituen, ahoa ireki ez zezan. Biek batera egin zuten pelikula arrakastatzuena izan zen.
Mel Ferrer, besteak beste, Scaramouche (1952), Los caballeros del Rey Arturo (1953), El día más largo (1962), La caida del imperio romano eta El señor de la Salle, azken biak 1964an, pelikuletan aritu zen aktore lanetan.
Ferrerrek 100 pelikulatik gora egin zituen zinema eta telebistarako, hala ere, aktore baino kamera atzean sortzaile moduan hobeto ikusten zuen bere burua, semeak adierazi zuenez.
1968ra arte egon ziren ezkonduta eta seme bat izan zuten, Sean Hepburn Ferrer. Beste lau aldiz ezkondu zen Ferrer (Frances Gunby Pilchardekin bi aldiz).
Mel Ferrer lo zegoela hil zen 2008ko ekainaren 2an, Carpenteriako (Kalifornia) bere etxean. 90 urte zituen.
(Argazkiak: 1, 2, 3: IMdB; 4, 5, 6: EFE)