XX. mendeko hiru aktore famaturen amaiera bitxiak ezagutu ditugu jada. Kasu honetan, zinemako ikonoak diren baina euren buruaz beste egitea erabakitzen duten beste lau pertsonaia dakartzagu. Gizon dirudunak, ospe handikoak eta mundua euren eskura dutenak; hala ere, hutsune emozionalak, drogek eta zio ezezagunek desagertzera bultzarazten dituzte.
River Phoenix (1970-1993)
River Jude Phoenix Jainkoaren Semeak izeneko sekta bati lotuta zegoena familia behartsu batean jaio zen. 1982an hartu zuen parte lehenengo aldiz telesail batean, Siete novias para siete hermanos-en, hain zuzen ere. 1985ean hasi zen zineman lanean, Exploradores filmarekin; halere, Cuenta conmigo-n egindako lanagatik bihurtu zen izar.
Phoenixek drogak hartu zituen bere bizitzan. 1993ko urriaren 31an, The Viper Room klubera (Johnny Depp zen horren jabea) abiatu zen. Gau hartan, kolapso bat nozitu zuen aktoreak, kokaina eta heroina dosi handitan irensteagatik. Phoenixen heriotzak harritu egin zuen, izan ere, bere burua ekologistatzat eta naturistatzat zeukan, drogen munduaren aurkakoa zela esaten zuen.
Jonathan Brandis (1976-2003)
Jonathan Brandis aktore amerikarra telebistarako saioetan hasi zen lanean eta Steven Spielbergek gidatzen zuen Sea Quest bezalako telesailetan nabarmendu zen. La historia interminable II-rekin lortu zuen bere lehenengo papera pelikula batean. Horri beste askok jarraitu zioten: The Year That Trembled eta Ride with the Devil, esaterako.
2003ko azaroaren 12an, 27 urte zituela, hil zen Brandis, bere buruaz beste egiten saiatzeagatik izandako zauriak zirela eta. Azaroko gau hartan, Cedars Sinai mediku zentrora eraman zuten, baina ezin izan zuten ezer egin jada; arrazoi ezkutuek bultzatu zuten Brandis bere burua hiltzera eta publikoa inoiz helduko ez ziren interpretazio berriak itxaroten uztera.
Heath Ledger (1979-2008)
10 Things I Hate About You filmarekin eman zen ezagutzera Heath Ledger, baina benetan zeresana eman zuen interpretazioa 2005ean estreinatu zen Brokeback Mountain pelikulan egindako izan zen. Aktore onenaren Urrezko Globorako izendapena lortu zuen, gainera. Baina bere ibilbideak goia jo zuenean, depresioa zuelako zurrumurruak zabaltzen hasi ziren. Gehiegi edan eta drogak hartu zituela esaten zen, eta, otsailean, bere heriotzaren berri eduki zuen munduak. Preskribitutako medikamentu gehiegi hartzearen ondorioz hil zen Ledger. Interprete australiarrak amaitu gabe utzi zuen The Imaginarium of Doctor Parnassus eta Batman Beginsren bigarren zatia, bere azken arrakasta izango zena, estreinatu baino lehen zendu zen..
Brad Renfro (1982-2008)
Brad Renfroren ibilbide zinematografiko laburra 10 urte zituenean hasi zen, El Cliente filma 1994an estreinatu zenean. Handik urtebetera, Hollywood Reporter-ek ematen duen Young Star saria irabazi zuen. Orotara, 21 pelikulatan eta hainbat film laburretan hartu zuen parte Ledgerrek.
2008ko urtarrilaren 15ean, bere apartamentuan hilda aurkitu zuten heroinaz eta morfinaz pozoitu ostean. Hori ez zen izan drogarekin izandako lehenengo kontaktua, 1998an kokaina gainean izateagatik karguak jaso zituen eta 2005ean sarekada batean atxilotu zuten.
(Argazkiak: portada: img508.imageshack.us; 1: i125.photobucket.com; 2: andersoniansforever.blogs.friendster.com; 3: justentertainment.files.wordpress.com; 4: www.topnews.in; 5: www.vivaelrosa.com; 6: http://bp0.blogger.com)