Itzuli orri osora
Cary Grant, Hollywoodeko aktore dotorea II
vie, 13 abr 2007 18:27:00 +0200

40ko, 50eko eta 60ko hamarkadetan Gary Grantek hainbat filmetan hartu zuen parte. Gainera, bi aldiz izendatu zuten aktore onenaren Oscar sarietarako. Apartamento para tres (1966, Charles Walters) bere azken filma izan zen. Hiru urte geroago, bizitza osoko lanaren omenezko Oscarra eman zioten.

Serenata nostálgica filmean egindako lanagatik gizonezko aktore onenaren Oscar sarirako izendatu zuten. Gary Cooperrek eskuratu zuen golardoa, azkenean, El Sargento York pelikulan egindako antzezpenagatik.

1941. urtean Sospecha Alfred Hitchcocken lanean hartu zuen parte Joan Fontainerekin batera. Hiru urte geroago, Oscar sarietan izendatu zuten Un corazon en peligro (1944) Clifford Odets zinemagilearen filmean egindako lanagatik. Oraingoan ere aktoreak ez zuen golardorik jaso, Bing Crosbyrentzat izan zen Siguiendo mi camino (1944) pelikulan egindako paperagatik.

Sari garrantzitsurik jaso ez arren, garai hartako aktorerik arrakastatsuenetakoa izan zen, besteak beste, Arsénico por compasión (1944, Frank Capra) eta Encadenados (1946, Hitchcock) lanei esker.

1947 eta 1848an hiru filmetan hartu zuen parte: El solterón y la menor (1947), La mujer del obispo (1947) eta Los Blandings ya tienen casa (1948). Garai horretan, bestalde, Betsy Drake aktorearekin (Granten hirugarren emaztea) bi lan egin zituen: En busca de marido (1948, Don Hartman) eta Hogar, dulce hogar (1952, Norman Taurog).

Halaber, La novia era él (1949, Howard Hawks), Crisis (1950, Richard Brooks) eta Murmullos en la ciudad (1951, Joseph L. Mankiewicz) filmetan hartu zuen parte. Gainera, Howard Hawks lagun handiarekin batera Me siento rejuvenecer (1952) pelikulan lan egin zuen.

Atrapa a un ladrón (1955) Hitchcock zuzendariarekin egindako hirugarren lana izan zen. Bi urte geroago, Orgullo y Pasion (1957) eta Tú y yo (1957, Leo McCarey) filmak egin zituen. Gainera, Grandon produkzio-etxea sortu zuen Sanley Donen zinemagilearekin batera.

Donekin ondorengo lanak egin zituen: Bésala por mí (1957), Indiscreta (1958), Página en blanco (1960) eta Charada (1963). Garai horretan, bestalde, Con la muerte en los talones (1959), Alfred Hitchcocken maisulanean, protagonista lanak egin zituen Grantek.

Halaber, Operación Pacífico (1959, Blake Edwards) eta Operación Whisky (1964, Ralph Nelson) filmetan hartu zuen parte. Apartamento para tres (1966, Charles Walters) izan zen Cary Granten azken lana. Hiru urte geroago, bizitza osoko lanaren omenezko Oscarra eman zioten.

Bost aldiz ezkondu zen Cary Grant: Virginia Cherrill (1934-1935), Barbara Hutton (1942-1945), Betsy Drake (1949- 1962), Dyan Cannon(1965-1968) eta Barbara Harris (1981).

1986ko azaroaren 29an hil zen Cary Davenporten, Iowan. 82 urte zituen.

(Argazkien iturria: www.carygrant.net )