Itzuli orri osora
Cary Grant, Hollywoodeko aktore dotorea I
vie, 30 mar 2007 18:27:00 +0200

Hollywoodeko urrezko urteetako aktorerik garrantzitsuenetakoa izan da Cary Grant eta garai horretako zuzendari entzutetsuenekin lan egin zuen aktoreak, besteak beste, Hitchcock, Stanley Donen eta Howard Hawsk zinemagileekin. Genero guztiak jorratu zituen Grantek, komedia, drama, intriga eta gerra.

1904ko urtarrilaren 18an jaio zen Bristolen (Ingalaterra), familia oso xume batean, Archibal Alexander Leach, Cary Grant. Gurasoak Elsie Marie Kingdon eta Elias Leach ziren.

1913an ama psikiatriko batean ospitaleratu zuten eta horrek eragin txarra izan zuen Granten emozio-egoeran. Egoerari aurre egiteko, music-hall munduan barneratu zen Archie gaztea eta 14 urte zituela ikasketak utzi zituen.

1918an Bob Penderren taldean sartu zen eta dantzarako eta akrobaziarako zituen trebetasunak erakusteko aukera izan zuen bertan. 1920an, Penderren taldea Ameriketako Estatu Batuetara iritsi zenean, kontinente amerikarrean geratzea erabaki zuen Archiek. Broadwayko antzerkian debuta egin nahi zuen.

Golden Dawn eta Nikki komedia musikaletan aktore lanak egin zituen eta 1932an Paramount zinema-estudioarekin sinatu zuen. Garai horretan Cary Grant ezizena hartu zuen.

Esta es la noche, Frank Tuttlek zuzendutako filman egin zuen lan urte berean. 1933. urtean, berriz, bi lan egin zituen: Lady Lou (1993, Lowel Sherman) eta No soy ningún ángel (1933, Wesley Ruggles).

1935ean Grantek bere lehen antzezlan entzutetsua egin zuen La gran aventura de Silvia (1935, George Cukor) filmean, Paramount zinema-estudioa utzi eta gero.

Aktoreak antzezpen bikaina egin zuen lan horretan eta horri esker ondorengo film arrakastatsuetan hartu zuen parte: Ídolo de Nueva York (1937, Rowland V.Lee), Una pareja invisible eta Una pareja invisible (1937, Morman Z. McLeod). Urte berean, La pícara puritana, Leo MacCarey zuzendutako filmean, protagonista lanak egin zituen Irene Dunnerekin batera. Film onenari oskar saria eskuratu zuen lanak.

Ospe handiko aktore bihurtu ostean, 30eko hamarkadaren azken urteetan ondorengo pelikulak egin zituen: La fiera de mi niña (1939, Howard Hawks), Vivir para gozar (1939, Cukor), Gunga Din (1939, George Stevens), Solo los angeles tienen alas (1939, Hawks) eta Dos mujeres y un amor (John Cromwell).

40ko eta 50eko hamarkadetan garai guztietako aktorerik onena bihurtu zen. Luna nueva (1940, Howard Hawks), Mi esposa favorita (1940, Garson Kanin), Historias de Filadelfia (1940) eta Serenata nostalgica (1941, George Stevens) izan ziren, beste batzuen artean, aldi horretan egin zituen pelikulak.

(Argazkien iturria: www.classichollywoodbios.com )