Burt Lancaster aktore eta zuzendariaren eskutik egin zuen debuta zineman New Yorkeko aktoreak, eta urte batzuk geroago Oscar saria eskuratu zuen En bandeja de plata Jack Lemmonekin batera egin zuen pelikulagatik. JFK eta Daniel el travieso 90eko hamarkadako film ezagunetan ere hartu zuen parte Matthauk.
1920. urteko urriaren 1ean jaio zen New Yorken (AEB) Walter John Matthow (hori zen aktorearen benetako izena). Familia txirokoa zenez, oso gazte zela hasi zen lanean; antzezlanen ekitaldiarteetan gozokiak saltzen zituen eta paper txikiak ere burutu zituen umeentzako lanetan.
Bigarren Mundu Gerran parte hartu eta aire-armadan sargentu izendatu zuten. Gerra bukatu zenean, New Yorkeko arte dramatikoko eskola batean matrikulatu zen (Dramatic Workshop of the New School for Social Research), eta 1948. urtean Broadwayn egin zuen debuta Ana de los mil dias antzezlanarekin. Zineman debuta egin ondoren antzerkiarekin ere jarraitu zuen Matthauk.
1948. urtean Grace Geraldine Johnsonekin ezkondu zen, baina hamar urte baino ez zuten iraun elkarrekin. Urtebete geroago, Carol Grace aktorearekin ezkondu zen, eta Gangster Story (1960) Matthauk zuzendutako film bakarrean egin zuten lan biek.
50eko hamarkadako erdialdean zineman egin zuen debuta New Yorkeko aktoreak El hombre de Kentucky (1955) westernean. Burt Lancasterrek zuzendu zuen, eta aktore lanak ere egin zituen. Garai berean Pacto de honor (1955, Andre de Toth), Bigger than life (1956, Nicholas Ray), Matanza en la 10ª avenida (1957, Arnold Laven), A face in the crowd (1957, Elia Kazan) eta El barrio contra mí (1958, Michael Curtiz) pelikuletan hartu zuen parte Matthauk.
60ko hamarkadan benetako arrakasta lortu zuen, batez ere Jack Lemmon aktorearekin lan egin ondoren, eta En bandeja de plata (1966, Billy Wilder) eta La extraña pareja (1968) pelikulak egin zituzten elkarrekin. Lehen filmean egindako lanari esker bigarren mailako aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen.
Lemmonekin egindako film arrakastatsuez gain, Walter Matthauk Un extraño en mi vida (1960, Richard Quine), Los valientes andan solos (1962, David Miller), Charada (1963, Stanley Donen), Guia para el hombre casado (1967, Gene Kelly), Hello, Dolly (1969, Gene Kelly) eta Flor de cactus (1969, Gene Sacks) filmak egin zituen, besteak beste, 60ko hamarkadan.
70eko hamarkadan Oscar saria lortzeko izendatu zuten Kotch (1971, Jack Lemmon) eta La pareja chiflada (Herbert Ross) pelikuletan egindako paperengatik. Urte horietan Corazon verde (1971, Elaine May), Eso del matrimonio (1971, Arthur Hiller), Risas y lagrimas (1972, Martin Ritt), San Francisco, ciudad desnuda (1973, Stuart Rosenberg), La gran estafa (1974, Don Siegel), Pelham, 1,2,3 (1974, Joseph Sargent), Primera plana (1974, Billy Wilder), Los picarones (1976, Michael Ritchie) eta Alegrias de un viudo (1978, Howard Zieff) filmetan ere egin zuen lan aktoreak.
80ko hamarkadan zineman eta telebistan egin zuen lan Walter Matthauk, baina egin zituen filmek kalitate eskasagoa zuten. Aqui, un amigo (1981), Piratas (1986, Roman Polanski), JFK (1991, Oliver Stone), Daniel el travieso (1993, Nick Castle), El genio del amor (1994, Fred Schepisi) eta (1999, Diane Keaton) dira horietako batzuk. Gainera, Lemmon/Matthau bikotearen arrakastak berreskuratu nahi izan ziren eta bi film egin zituzten elkarrekin: Dos viejos gruñones (1993, Donal Petrie) eta La extraña pareja, otra vez (1998, Howard Deutch).
Walter Matthau 200. urteko uztailaren 1ean zendu zen bihotzekoak jota Santa Monican. 79 urte zituen eta Carol Grace alargun utzi zuen.