80ko hamarkada oso arrakastatsua izan zen taldearentzat. Baina 90eko hamarkadan, 1991ko azaroaren 23an, Freddiek hiesa zuela iragarri zuen publikoki eta hurrengo egunean zendu zen bere etxean, senideak eta kideak lagun zituela. Milioika jarraitzaile erabat hunkituta geratu ziren albistearekin.
1981. urtean Hegoameriketatik bira bat egin zuen taldeak, Brasil eta Argentinan izugarrizko arrakasta lortuz. 1982ko maiatzean Hot Space publikatu zuten eta abenduan, diru gehien kobratzen zuen banda bezala agertu zen Guinness liburuan.
1984. urtean The Works lana merkaturatu zuten eta "Radio Ga Ga" abestiaren oihartzuna oso handia izan zen, lehenengo postua bereganatu zuen 19 herrialdetako disko salduenen zerrendan kanta horrek. "I Want To Break Free" kantak ere, aurrekoaren bide bera jarraitu zuen.
Queen Rock in Rio jaialdiaren bandarik esanguratsuena
1985. urtean Rock in Rio jaialdian Queen emanaldiko talderik esanguratsuena izan zen. Uztailaren 13an, bestalde, Live Aid jaialdian parte hartu zuen bandak, Hiesaren aurka ospatzen zen lehenengo jazoera.
Urte bete beranduago, 1986an A King Of Magic diskoa publikatu zuen laukoteak, Highlander filmaren soinu-banda eta denbora gutxira, Live Magic lanak argia ikusi zuen.
The Miracle disko arrakastatsua
Arrakasta handia lortu zuen taldeak 1989. urtean argitaratutako Miracle diskoarekin. Bi urte beranduago, "Innuendo", zazpi minutuko singlea, kaleratu zuten eta gutxira, Ingalaterrako disko salduenen zerrendan lehenengo postua eskuratu zuen merkaturatutako albumak.
Freddie Mercuryren gaixotasunaren eragina garai horretan kaleratutako diskoetan handia izan zen. Kanten letrek amaieraz hitzegiten zuten, inork ez benetako esanahia jakin gabe. 1991ko amaieran Greatest Hits II kaleratu zuen laukoteak.
Freddiek hiesa duela iragartzen du
1991ko azaroaren 23an Freddiek hiesa zuela iragarri zuen publikoki eta hurrengo egunean zendu zen bere etxean, senideak eta kideak lagun zituela. Milioika jarraitzaile erabat hunkituta geratu ziren albistearekin.
"Bohemian Rhapsody" eta "These Are the Day Of Our Lives" single bikoitza argitaratu zuten Mercuryren omenez garai horretan eta jasotako dirua Hiesaren aurka lan egiten zuen elkarte batentzat izan zen.
1995. urtean, Made in Heaven diskoa kaleratu zuten, lau urtetako lanaren ondoren. Bestalde, taldearen azken albumak, Ultimate Queen, argiak ikusi zuen urte horren bukaeran. Gutxira, Queen Rocks publikatu zuten, "No One But You (Only The Good Die Young)", Freddie Mercuryri eskainitako abestiarekin.