Hitzordua Donostiako Kursaal Auditorioan izango da. Hamar urteko isilune diskografikoa apurtu eta Madrilen, Cordoban, Lorcan, San Feliun eta Tenerifen uztaileko lehendabiziko egunetan lan berriko hamaika kantak aurkeztu ondoren, Donostiara helduko da The Pretenders. Kontzertuan euren ibilbide diskografikoari errepasoa egingo die eta lan berriko, Break Up The Concrete, kantak aditzera emango dituzte.
Rock talde honek bere ibilbidea hirurogeita hamarreko urteetan hasi zuen, "new wave" estiloaren unerik gorenenean. Taldearen sortzailea, musikagilea, gitarrista eta abeslaria den Chrissie Hynde, James Honeyman-Scott gitarrista, Pete Farndon baxu-jotzailea eta Martin Chambers bateriak osatzen zuten taldea.
Pretenders lanarekin egin zuten debut 1980. urte hasieran. Ingeles zerrendetan lehendabiziko postua lortu zuen eta Ameriketako Estatu Batuetan, berriz, Top 10a. Lehendabiziko lan honi Pretenders II diskoak jarraitu zion, eta 1981. urteko abuztuan jada dendetan salgai zegoen lan berria, nahiz eta arrakasta handirik ez lortu.
Lehendabiziko aldaketak
Drogen kontsumoa zela eta Honeyman-Scott eta Farndonen heriotzek taldea zapuztu zuten. Hynde eta taldeko gainontzeko kideentzat kolpea handia izan zen, baina proiektu musikalarekin aurrera jarraitzea erabaki zuten. Billy Bremner Rockpile taldeko kide ohiaren, eta Tony Butler, Big Country taldekoa kidearen etorrerarekin, "back on the chain gang" siglea prestatzen hasi ziren.
Taldeari azkar gehituko zitzaizkion Robbie McIntosh guitarrista eta Malcon Foster bajista. Horrela 1984ko urtarrilean Learning to crawl diskoa estreinatu zuten. Berehala grabatu zuten "Middle of the Road" lehendabiziko siglea, abeslariaren amatasunarekin eta izarraren presioarekin markatuta.
Martin Chambers eta Macolm Foster taldetik bota zituzten, eta Hynde, McIntosh, T.M Stevens baxu-jotzailea eta Blair Cunningham bajista geratu ziren taldeko kide bezala. 1986an Get Close lana burutu zuten "Don´t get me wrong", "Hymn to her" edo "If there was a man" kantuak biltzen dituen lana, besteak beste.
Isiltasun urteak
Get close diskoa kaleratu zenetik 1990. urtera arte, musikari berriak kontratatu zituen arte, alegia, Chrissie Hynderen musika ibilbideak geldialdia izan zuen. Aldentze hori Billy Bremner eta Blair Cunnunghamen sartzearekin eta Packed lanaren grabazioarekin amaitu zen. Azken honek ordea ez zuen harrera oso ona izan.
Hiru urte geroago Last of the independents kaleratu zen, eta Andy Hobson baxu-jotzailea eta berriz ere Martin Chambersn bateria sartu ziren taldean. Arrakasta komertzial handia izan zuen diskoak, eta Ameriketako Estatu Batuetako urrezko disko bilakatu zen. Osaketa berri honek hamar urte baino gehiago iraun zituen inongo aldaketarik gabe. Last of the independents lanari The Isle Of View (1995) filmeak jarraitu zion, eta urte askotako isiltasunaren ondoren 1999. urtean Viva el amor lana eman zuten aditzera.
XXI. mendeko hastapenak
Hamarkada berriarekin disko berri bat plazaratu zen, Greatest Hits bilduma lana. Honetan talde britainiarrak bere lehendabiziko arrakastekin hasi eta azken lanetaraino bere ibilbideari errepasoa egiten dio. 2002. urtean Loose Screw kaleratzen da, eta 2006an Hobson Nick Wilkinsonek ordezkatu zuen, eta honek hamahiru urteko antolaketaren aldaketa suposatu zuen.
(Argazkiak: www.thepretenders.com)
Urte horretan bertan Pirate Radio kaleratuko da, lau diskoz eta DVD batez osatua, eta taldearen ibilbide guztia jorratzen duena. Baina taldeak ez zuen aurretik izandako arrakastez bizi nahi, eta 2008ko urriaren 7an Break up the concrete argitaratu zuten, rockabillyren eragina zuen lana. Disko hau osatzen duten abestiak, besteak beste, "Cotos of the plastic", "Don´t cut your hair" edo "Love´s a mystery" dira. Hollywoodeko estudioetan grabatua, hamaika abesti berri ditu lanak.
Taldearen egituran aldaketa handiak izan badira ere, The Pretenders "neu wave" estiloaren urteetan sortutako soinu dotorea eta garbia erakusten zuen talde gisa gogoratuko dugu. Gainera Chrissie Hynde azken 20 urteotan musika munduan izan den lider tinkoena da. Datorren uztailean The Pretendersek euren ibilbideko arrakastak emango ditu aditzera, eta Break Up The Concrete disko berriko kantak ere azaleratuko ditu.