Ponpeiaren suntsipena
Vesubio sumendiaren erupzioak ustekabean harrapatu zituen, itxuraz, Ponpeiarrak. Labak harrapatu zituen bezala agertu ziren gorpuak.
Satelite batek ateratako Vesubio sumendiaren argazkia
Italiako antzinako hiri bat zen Ponpeia, Campanian, Vesuvio sumendiaren magalean zegoen. K.a VI. mendetik aurrera, grekoak, etruskoak eta samniarrak egokitu ziren bertan. Ondoren, erromatar aberatsen udako hiria izan zen (K.a. 89). Lurrikara batek hondatu zuen K.o. 63an eta K.o. 79an, Vesubioren hausterreek eta harriek estali zuten oso-osorik. 1748az geroztik egindako indusketa-lanei esker, bizimodu erromatarra ederki erakusten duten ateak, kaleak, etxeak, dendak, tenpluak, mosaikoak, horma-pinturak, eskulturak, etab. aurkitu dira.