Lurrikarak neurtzeko eskalak
Gehienetan lurrikaren magnitudea Richter-en eskalaren bidez ematen da. Eskala hau Charles F. Richter-ek asmatu zuen 1934an. Bertan magnitudea sismografoak erregistratu duen uhin sismiko handienaren anplitudetik abiatuz kalkulatzen da, kontuan izan gabe zer motatako uhina den indartsuena.
Richter-en magnitudeak eskala logaritmikoan oinarritzen dira. Honek esan nahi du eskalan zenbaki bat igotzen denean, lurraren mugimendua hamar bider handiagoa dela. Eskala hau erabiliz, 5eko magnitudea duen lurrikara batek 4ko magnitudea duen batek baino hamar bider maila handiagoa duela.
Zorionez lurrikara gehienek 2,5eko magnitudea baino txikiagoa izaten dute eta ez ditugu igartzen.
Gaur egungo zientzialariek beste eskala batzuk asmatu dituzte, erreferentziatzat Richter-ena erabiltzen dutenak, baina gaur egun erabiltzen diren sismografoei egokituak.