Ontzi espazialak erabiltzen dira gaur egun geomorfologian
Ontzi espazialetan irudiak jasotzeko hainbat tresna jartzen dira. Irudiak prozesatzeko sistema digitalek irauli egin dute lurrazalaren irudiak interpretatzeko modua.
Izan ere, sateliteen bidez lortzen diren lurrazalaren irudiek eskualde zabalak hartzen dituzte, askotan satelite bidez ikerketa egitea landa-lana lurrean egitea baino merkeagoa da, irudiak digitalak izanik, lurrazalaren formen neurketak egin daitezke, irudi digitalak prozesatzeko teknikek begiak ikusten ez dituen datuak atzematen dituzte, hainbat teknika desberdin erabil daitezke informazioa lortzeko (radarra, hiperespektrala, termikoa, etab.).
Geomorfologiaren hainbat adar baliatzen dira teledetekzioaz: itsasertzen higaduraren azterketa, basamortutzearena, glaziarren mugimenduarena, uholdeen kontrola, lurrikaren eta sumendien azterketa.
Landsatek ateratako irudi honek 1993an Missouri ibaiak izan zuen uholde bati buruzko informazioa ematen du