Zer da Geomorfologia?

Lurrazalaren formak aztertzen dituen zientzia da Geomorfologia. Batez ere lehorreko lurren jatorria eta aldaketak aztertzen dituen zientzia aipatzen da izen honen bitartez, baina itsas hondoak ere azter ditzake. Bi joera nagusi izan ditu zientzia honek: Geomorfologia historikoa edo ziklikoa alde batetik eta prozesuen Geomorfologia bestetik.

Geomorfologia historikoaren oinarrizko kontzeptuak XX. mendearen hasiera inguruan William Morris Davis geologoak landu zituen. Honek zioen lurraren formak aztertzeko hiru alderdi izan behar direla kontuan: egitura, prozesua eta etapa. Lehenbiziko biak prozesuen geomorfologiak ere aztertzen ditu, baina hirugarrena, denbora kontuan edukitzen duena geomorfologia historikoak oso berea du. Davisen ustez lurraren edozein formak ziklo bat jarraitzen du: gaztaroa, heldutasuna eta zahartzaroa, eta interpreta daiteke zer etapatan dagoen.

Geomorfologia historikoa zenbait analisi kronologikotan oinarritzen da, bereziki azken bi milioi urtetan, koaternarioan, eratu diren geruzen azterketan. Geruzen hurrenkera kronologikoa normalean haien arteko erlazioak behatuz aztertzen da, baina, haiei dagozkien denbora-tarteak zehazteko, datazio-metodoak erabili behar izaten dira, hala nola karbono 14arena, zuhaitz fosilduen eraztunen bidezko dendrokronologia deritzona, etab.

Prozesuen geomorfologiak, berriz, gaur egun gertatzen ari diren prozesuak aztertzen ditu. Esate baterako higadura eta lurrazala aldatzen ari diren indarrak.

Erliebea

Lurrazalak hartzen dituen formak, alegia, haranak, mendiak, etab. etengabe gertatzen ari diren aldaketen ondorio dira. Eskualde batean lurrak duen egitura barne indarrek eta bolkanismoak eragindakoa da. Batzuetan arroka sedimentarioz osaturiko egitura horizontalak aurkitzen dira, beste batzuetan, aldiz, barne-indarrek eragindako tolesturak eta failak. Barne-indarrek sorrarazitako egiturak kanpo-indarrek aldatzen dituzte: haizeak, urak, olatuek, jelak, grabitateak, hotz-beroek, etab.

Itzurun

Itzurungo hondartzan, Zumaian, argi eta garbi ikus daitezke geruzak eta baita hauek etengabe jasaten ari diren higadura ere.

Diastrofismoa

Erliebearen gorabeherak sortzen dituzten eragileen artean barne-indarrak daude. Hauen multzoari diastrofismoa esaten zaio. Indar diastrofikoek mugimendu bertikalak eta horizontalak eragiten dituzte. Indar horizontalek tolesturak eragiten dituzte harri sedimentarioak dauden lekuetan, hauek deformatzeko adinako plastikotasuna baldin badute. Deformatzeko zurrunegiak baldin badira tolestu ordez hautsi egiten dira eta indarrak bertikalak baldin badira, hausturaren parte bat bestea baino gorago geratzen da. Haustura-mota honi faila esaten zaio eta hausturaren bi atalen artean geratzen den koskari jauzia. Era askotako failak daude: normalak, mailakatuak, horizontalak eta alderantzizkoak.

Faila normala

Faila normal batean lurrazala trakzioan dago eta hausturaren alde bateko atala beherantz joaten da.

Alderantzizko faila

Alderantzizko failak lurrazala konpresioan dagoen lekuetan gertatzen dira. Hausturaren alde bateko atalak bestea gainkatzen du edo bestea azpian sartzen da.

Faila horizontaletan hausturaren bi atalak horizontalki lerratzen dira biak altuera berean mantenduz.

Batzuetan bi faila bata bestetik hurbil gertatzen dira eta bien artean horst edo pilare deritzon bloke estu eta zut bat geratzen da edota bloke hori hondoratu egiten da eta orduan grabena edo fosa esaten zaio.

Grabena eta horsta

Grabena eta horsta

Lurrikarak eta sumendiak

Lurrazaleko bi bloke edo eremuren artean gertatzen diren talka edota desplazamenduen eraginez lurrazal horretan gertatzen diren dardara edo astinduak dira lurrikarak. Desplazamenduekin faila-lerroetako tentsioa haziz joaten da eta, Lurraren barne-presioen handitze hau dela bide, metatutako energia askatzen denean, uhin erako dardarak sortzen dira, lurrikarak eragiteraino. Sumendiak lehertzearen ondorioz ere sortzen dira lurrikarak.

lurrikara

Lurrikara sortu den barneko lekuari hipozentroa (barneko erdigunea) esaten zaio. Hipozentrotik hurbilen aurkitzen den lurrazaleko guneari epizentroa (goiko erdigunea) esaten zaio eta astindurik handiena bertan izaten da. Hipozentrotik hasiz uhin-sail bat zabaltzen da lurraren barnean.

Uhin batzuk luzetarakoak dira, oso agudo zabaltzen direnak (12 km/s). Beste uhin batzuk zeharkakoak, geldiago zabaltzen direnak (6 km/s). Bi uhin modu horiek lurzoruan elkar aurkitzen dutenean beste uhin modu batzuk sortzen dira: lurzoruko uhinak; hauek dira geldienak. Lurrikararik arriskutsu eta kaltegarrienak hipozentroa sakonera gutxira dutenak dira, izan ere, lurrazalari astindu handiak ematen dizkiote eta, eraikuntza, etxe eta gainerakoen hondamendia, komunikabideen etete eta kalteak, etab. eragiten dituzte.

Lurrikarak itsaspean ere gerta daitezke; itsasikarak dira, olatu izugarriak sortzen dituzte (30 m-ko altuerarainokoak) eta tsunami izenez ezagutzen dira. Tsunami hauek itsasertzeko lurrak estali eta kalte handiak egiten dituzte. 1735ean Lisboako txikizioa, mota honetako olatuek eragin zuten.

Lurrikarak, sismografo izeneko aparatuez neurtzen dira. Danbor birakari batean bildutako paper batean jasotzen dituzte uhin-mota desberdinak.

Sismograma

Sismograma

Lurrikararen bortiztasuna zehazteko, lurrikara-eskalak daude. Eskalarik erabiliena Richter-ena da eta lurrikararen energi neurketan oinarritzen da. Eskala hau logaritmikoa da, beraz, 2 magnitudeko lurrikara, 1 magnitudekoa baino hamar aldiz handiagoa da, eta 1ekoa, 0koa halako hamar, etab. Lurrikarak aztertzeak, eta beroriek sortutako uhin sismikoak aztertzeak bereziki, Lurraren barne-egitura ezagutzen lagundu dute.

Sumendiak lurrazalaren irekiuneak dira. Haietatik Lurraren barneko magma eta gasak kanporatzen dira. Oinarrizko hiru elementuz osatutako egitura dute: tximinia, barruko gasak eta laba kanporatzeko bidea; konoa, erupzioetan sumendiak botatako materialek tximiniaren inguruan eratzen duten kono-formako egitura; eta kraterra, konoaren gainaldean dagoen zuloa eta sumendiaren ahoa eratzen duena (mendi magalean ere agertzen dira).

Sumendi baten ebakiduraren maketa

Azken zati honen kanpoko forma erupzio-motaren araberakoa izaten da. Labak gas-eduki handia duenean, erupzioa oso bortitza izan ohi da eta hausterre-konoak eta kono konposatuak eratzen ditu. Hausterre-konoak laster hazten direnak eta altuera txikikoak izaten dira (nekez gainditzen dute 300 m-ko kota); laba solidotuzko zatiez osatuak daude(bonbak, lapilliak, hausterreak eta hauts bolkanikoa), eta krater zentral handiak dituzte. Kono-mota hau daukaten sumendiak taldeka azaltzen dira; maiz faila-lerroetan, eta eremu handiak hartzen dituzte.

Kono konposatuak material bolkaniko zaharraren gainean berria metatzearen ondorioz eratzen dira. Material horrek gainbehera etorri eta, batzuetan, kraterraren forma aldatzen du; galdara bat sortzen da. Sumendi konposatuak Ozeano Barean dagoen "suzko gerrikoa" deituan azaltzen dira gehienbat.

Hain bortitzak ez diren erupzioek laba-domo edo ezkutu bolkanikoak izenekoak sortzen dituzte. Erupzio-mota honetan ez da bonbarik edo antzeko zati solidorik kanporatzen, eta laba gehiena sumendiaren pitzaduretatik azaleratzen da. Beraz, domoek ez dute hausterre-konoek eta kono konposatuek bezalako krater zentralik; pitzadura asko dauzkate eta labak kono motz zabalak eratzen ditu.

Bada beste fenomeno-sail bat ere sumendi-erupzioekin batera gertatzen dena; alde batetik lurrikarak izaten dira eta bestetik, eurite handiak eragiten dituzte, kanporatutako hauts eta hausterreen ondoan ur-lurruna kondentsatzen delako. Eurite horiek gehienetan, jasa handikoak izan ohi dira eta, uholdeak eta lohi-erreka izugarriak sortzen dituzte.

Mundu guztian dauden mila inguru sumendietatik (ezezaguna da ozeano-hondoetan egon daitekeen kopurua), 600 batek aktibo diraute.

Sumendi-erupzio sonatuenen artean Vesuvio-rena dago, K.o. 79. urtean gertatua eta Ponpeiako hiria desegin zuena; Islandian Laki-rena (1783), ezagutu den laba-errekarik handiena izan zuena;Java inguruko Krakatoa-rena (1883), 36.000 lagun hil zituena; eta Pelee mendiarena 1902an, Martinikan, jaurtitako gas pozoitsuak zirela bide 30.000 lagunen heriotza eragin zuena. Berrikiago, Santa-Helena sumendiaren erupzioa izan zen Estatu Batuetako mendebaldeko kostaldean, 1980ko maiatzean. Beronen potentzia, Hiroshimako bonbarena halako 500 aldiz handiagoa izan zela kalkulatu da; kanporatu zituen materialak 15 km-ko altueraraino iritsi ziren, 400 km2 baso suntsitu zituen eta 32 lagun hil ziren erupzioaren ondorioz.

Plaka tektonikoak

Wegener-ek bere jito kontinentalaren teorian esplikatzen duenez, lur-masa bakarra izan zen gure planeta sortu zenean, gutxi gorabehera globoaren heren bat estaltzen zuena eta gero zatitu egin zen, Amerika mendebalderantz joanez eta Eurasia eta Afrika ekialderantz. Kontinenteek beren kostaldeetan duten elkarren antzak eta, kasu askotan, beren fauna eta flora primitiboak hain antzekoak izateak badirudi hipotesi hau berretsi egiten dutela.

Geroago, uzkurduraren teoria formulatu zen, hau da, Lurraren hasierako azala geruza basaltiko fin baten antzekoa zela eta hau, mantua hoztu zenean, uzkurtu egin zela eta, ondorioz, tamainaz murriztu. Prozesu honek eragin zituen arteketatik laba, ur-lurruna eta gasak kanporatu ziren, honela lur-masak eta atmosfera eratuz. Konbekzioaren teoriaren arabera, bestalde, erdi-isurkari zen mantuan konbekziozko korronte zirkularrak izan ziren eta aipatu korronteek lurrazalaren kontra igurtziz tolesdurak eratu zituzten. Gaur, kontinenteen formazioari buruz onartuena dagoen teoria plaken tektonikarena da, hots, oro har Wegener-en jito kontinentalaren teoria eta konbekzioarena konbinatzen dituena.

Plaka tektonikoak

Lurrazala osatzen duten plaka tektonikoak

Erliebea lantzen duten fenomenoak

Barne-indarrek sortzen dituzten lurrazalaren forma berriak kanpoko eragileen mendean daude. Hauek etengabe ari dira forma horiek aldatzen. Hona hemen prozesu horiek:

Denudazioa: Lurraren gainazaleko materialak desegitea eta ondoriozko erliebe-aldaketa eragiten duten kanpo-prozesuen multzoa. Hiru fasez osatua izaten da: meteorizazioa, garraioa eta higadura.

Meteorizazioa: Harriek agente mekaniko eta fisiko-kimikoen eraginez izaten duten aldaketa-multzoa. Denudazioaren lehen fasea da.

Garraioa: Urak, glaziarretako jelak nahiz haizeak legarra, harea edo lurra garraiatzeko ekintza. Honela garraiatutako materialek mota askotako sedimentu-metaketak eratzen dituzte.

Higadura: Lurraren gainazaleko materialak partikuletan desegin, meteorizatu eta higatzen dituzten prozesuen multzoa. Zentzu geologiko zabalean, fenomeno osagarria hartzen du bere baitan: materialak garraiatzea eta beste toki batean metatzea.

Sedimentazioa: Urak, haizeak eta bestelako higatzaileek utzitako materialen metaketa.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana