Lurra

Gure planeta duela 4.500 milioi urte eratu zen gas eta izar-hautsez osaturiko hodei baten hondarretatik, eta hodei horrek sortu zuen, halaber, Eguzkia. Tamainaz txiki samarra izan arren, Lurra Eguzki Sistemako mundurik aktibo eta dinamikoenetako bat da geologiaren ikuspegitik.

Eraketa: kondentsazioaren teoria

Astronomoen iritziz, Eguzki Sistemaren jatorriari buruz egin den hipotesirik sinesgarriena kondentsazioaren teoria edo hipotesi nebularra dugu. Teoria horren arabera, duela 4.500 urte jiraka zebilen masa bat Eguzkiaren erdigune bilakatu zen, fusio nuklearreko erreakzioak sortzeko beharrezkoak diren tenperaturetara iritsi zenean.

Jiraka zebilen masa horren kanpoko geruzetan tenperaturak ez ziren aski izan izar bat eratzeko, eta horrela, ehunka kilometroko masa txiki batzuk sortu ziren, eta Eguzkitik urrundu ahala, hozten eta masa bereganatzen joan ziren. Planetesimo esaten zaien nukleo horiek beren erakarpen-indar grabitatorioa handitzen joan ziren, eta horrela beste planetesimo batzuk erakarri zituzten beren masa horretara.

Lurra espaziotik ikusita

Ezaugarri orokorrak

Lurra «barne-planeta» deituriko horietako bat da, Eguzkiraino doan distantziari dagokionez hirugarrena, eta bere ezaugarrien artean honakoak aipa litezke:

  • Masa murritza, nahiz barne-mundu guztietatik handiena den.
  • Dentsitate handia, harriek, mineralek eta izotz-kopuru batek osatzen dutelako, solidoki trinkoturik.
  • Bere forma esferikoa apur bat irregularra edo geoidea da.
  • Materialak geruza zentrokide nahiko homogeneoetan banaturik daude, beren dentsitatearen arabera.

Grabitatea

Antzinarotik hain gauza nabarmena izan da gorputz guztiak beherantz erortzen direla, XVIII. mendea arte inori ez baitzitzaion bururatu gertakari horren arrazoiaren zergatia zein ote zen galdetzea.

Isaac Newton zientzialari britainiarrak, 1683an, grabitazio unibertsalaren teoria eman zuen ezagutzera, eta horren arabera «bi gorputzek elkar erakartzen dute zuzenean, beren masen proportziozkoa eta beren arteko distantziaren berbiduraren aurkako proportziozkoa den indar batez».

Lurraren eremu magnetikoaren polaritate-aldaketa.

Adierazpen hori, matematiketan, honako formula honen bidez definitzen da:

m1 eta m2 izango lirateke horiei dagozkien masak, r litzateke horien zentroen arteko tartea eta G grabitazio unibertsalaren konstantea (6,672 ×10-11m3kg-1s-2).

Lurra esfera perfektua ez denez gero, eta bere osaera ere uniformea ez denez, erakarpen grabitatorioak irregulartasun edo akats arin batzuk ditu lurrazaleko hainbat puntutan. Lurraren errotazioak eragindako indar zentrifugoaren ondorioz, gainera, grabitatea handiagoa da poloetan eta txikiagoa ekuatorean. Nolanahi ere, aldaketa horiek zehaztasun handiko tresnen bidez bakarrik atzeman daitezke.

Magnetismoa

Lurrak barra imandu itzel baten modura jokatzen du. Gertakari hori lehenengo aldiz 1600. urtean egiaztatu zuen W. Gilbert fisikariak, esperimentazioan oinarriturik.

Magnetismoaren jatorria Lurraren nukleo metalikoan aurkitzen da, eta badu zerikusirik lurraren errotazioarekin, zeren polo magnetikoek eta geografikoek, nahiz eta hamar mila urtean behin bakarrik egokitzen diren erabat, elkarrengandik hurbil samar egoteko joera baitute.

Gaur egun, polo negatiboa Ipar polo geografikotik hurbil aurkitzen da, baina hamar milatik hogeita bost mila urtera bitarteko epealdietan, polaritate hori trukatu egiten da.

Lurraren eremu magnetikoak honako ezaugarriak ditu:

  • Intentsitatea: erabateko indarra, denboraren joana eta eguzki-jardueraren arabera zenbait aldaketa jasaten baditu ere. Osagai horizontal bat (H) eta osagai bertikal bat (Z) ditu.
  • Inklinazioa: intentsitatearen eta Hren arteko angelua (i). Latitudearen arabera aldatzen da. Poloetan inklinazioa bertikala da, eta ekuatorean ezdeusa.
  • Deklinazioa: Hren eta ipar polo geografikoaren arteko angelua (D). Ipar polo magnetikoa eta geografikoa berberak balira, deklinazioak zero balioa izango luke.

Lurraren eremu magnetikoa bektoreetan deskonposaturik koordenada geografikoen sistema batean.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

< * Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana