Informazio gehiago
Lurra (2)
Gure planeta lau geruzek osatzen dute: atmosferak, hidrosferak, litosferak eta biosferak. Atmosfera planeta inguratzen duen gas-geruza da; hidrosfera ozeanoek, ibaiek eta lurpeko urek osatzen dutena da. Litosfera kontinenteak zein itsaso eta ozeano hondoak osatutako kanpoko geruza da; eta biosfera, azkenik, izaki bizidun guztiak hartzen dituena da. Lurrak izan duen itxura fisikoa ez da beti berdina izan. Izan ere, kontinenteak, mendiak eta ozeanoak ez dira estatikoak, baizik eta aldaketak izaten dituzte. Aldaketa horiek plaka tektonikoek mugitzen dituzten barne-fluxuen korronteei esker izaten dira.
Hidrosfera
Hidrosfera lurrazaleko ura (egoera likidoan eta solidoan) hartzen duen geruza da. Lurra sortu zenean, duela 4.600 milioi urte, tenperatura altuek zirela medio, ur guztia lurruna mantentzen zuten. Planeta hozterakoan, prezipitazio handiek ozeanoak sortu zituzten.
Uraren zikloa
Ura dugu gure planetan konposaturik ugariena (1.400 milioi km3), nahiz ur geza %1 baino gutxiago bakarrik aurki dezakegun. Ia ur guztia (%97) itsaso eta ozeanoetan dago eta ur gazia moduan. Eta gainerakoa (%3) ur gozoa izan arren, gehiena (%2) egoera solidoan dago, izotz eran.
Ura materiak har ditzakeen hiru egoeratan aurki dezakegu: solidoa, likidoa eta gaseosoa. Gure planetan izaten diren aldaketek uraren zikloa osatzen dute.
Litosfera
Litosfera planetaren kanpoaldeko zati solidoa da. Nahiko lodiera erlatibo txikia du, 100 kilometro inguru, eta lurrazalak eta mantuaren goiko parteak osatzen dute.
Aldi berean, litosferak lodiera eta konposizioa desberdina du ozeanoan eta kontinenteetan. Ozeanoko eremuetan geruza meheagoa da, 7 kilometrotako batez besteko lodierarekin. Basalto-haitzek osatzen dute batez ere, kuartzo eta feldespato askorekin.
Kontinenteetako geruza aldiz, lodiagoa da, eta 40 edo 50 kilometroko lodiera izan dezake. Kristal-haitzek osatzen dute, granitoaren antzekoak direnak, eta ozeanoetako geruza osatzen dutenak baino dentsitate gutxiagokoak dira.
Litosfera, ozeanoetako eta kontinenteetako geruzek eratzen dituzten plaka handitan (litosferako plakak) zatiturik dago, eta plaka horiek etengabe mugitzen ari dira Lurraren barruko energiaren eraginez, fenomeno geologiko anitz sortuz. Urgaineratutako lurrak itsasoaren mailaren gainetik daudenak dira, eta planetaren lurrazalaren %29 besterik ez dute betetzen.
Atmosfera eta biosfera
Atmosfera Lurra estaltzen duen gas-geruza da. Sortu zen lehenengo faseetan izaera erreduktorea zuen, hainbat gas, hala nola ur-lurruna, karbono-dioxidoa eta nitrogenoa, planetaren lurrazaleko materialak hoztu eta solidotu zirenean aireratu zirenak.
Atmosfera oxigenorik ez zuenez, sorturiko lehenengo zelulak anaerobioak izango ziren. Gero, beren funtzionamenduaren ondorioz oxigenoa kanporatzen zuten mikroorganismoak agertzen hasi ziren, eta atmosfera apurka-apurka aldatu egin zen, erreduktorea izatetik oxidatzailea izatera pasatuz. Ozono-geruza osatu zen, eguzki-argiaren erradiazio ultramoreetatik babesten gaituena, eta horri esker, organismo zelular konplexuagoak agertu ziren, gerora lehenengo organismo zelulabakarrak sorraraziko zituztenak.
Biosfera gure planetako izaki bizidunen multzoa biltzen duen geruza da, hau da, bizitza garatzen den geruza. Atmosferarekin etengabeko interakzioan dago, eta litosferan eta hidrosferan ere eragin handia du, batez ere gizakien ekintzak direla eta.
Lurra barnetik
Lurraren barnealdea hiru geruzatan banaturik dago, horiek osatzen dituzten materialen arabera:
- Nukleoa: Lurraren geruzarik barnekoena da. Barneko nukleoa solidoa da, Lurraren barnealdean izaten diren presio handien ondorioz ziurrenik. Kanpoko nukleoa likidoa da eta burdinak eta nikelak osatzen dute batez ere.
- Mantua: Lurraren erdiko geruza da. Mantuaren izaera erdi-likidoa du eta bertan olibino eta piroxeno (burdin eta magnesio silikatoak) harkaitzak dira nagusi. Geruza hori sakontasun handiagoz aztertu ahal izan da, sumendiek erupzio egiten dutenean botatzen duten magma bertatik baitator, bestelako materialekin batera, hau da, gasak, errautsak, eta abar.
- Azala: Lurraren geruzarik kanpoaldekoena. Solidoa da eta aluminioan aberatsak diren silikatoez osatua dago.
Lurraren erradioa erreferentziatzat hartzen badugu, nukleoaren bi atalak 2.900 kilometroko sakontasunetik gure planetaren erdigunerainoko tarte horretan leudeke (6.370 km.). Mantua 10 eta 50 kilometro arteko sakontasunetik (zein lurrazalen azpian neurtzen dugun kontuan izanik) 2.900 kilometrora doa.
Hurrengo marrazkian gure planetaren banaketa geruzatan ikus dezakezu.
Haitzak eta mineralak
Haitzak lur-geruzaren osagai nagusiak dira. Sailkatzeko modu anitz daude, horiek osatzen dituzten mineralen eta sortzeko baldintzen arabera. Hiru haitz-talde handi bereizten dira:
- Harri igneoak edo magmatikoak: planetaren sakoneko geruzetatik datorren magma hoztean sortzen dira, sumendi-erupzio baten ondorioz kanpoaldera irten eta urarekin edo airearekin kontaktuan egon ondoren.
- Sedimentarioak: haizeak, urak edo bestelako eragile geologikoek arrastaka eramandako zatietatik bereizitako haitzetatik datoz. Denbora aurrera egin ahala, geruzetan metatzen dira, eta trinkotu eta zementatu egiten dira haitz berriak bilakatuz.
- Metamorfikoak: suzko edo sedimentuzko haitzetan dute jatorria, beroa edo presio altuen ondorioz, beste egitura eta osaketa mineraleko haitz bilakatu direnak.
Meak substantzia natural ez-organikoak dira, konposizio kimiko jakina eta barne-egitura ordenatua dutenak. Zenbait ezaugarriren arabera sailkatzen dira, esate baterako forma, kolorea, distira, zaporea, gogortasuna, esfoliazio-maila edo dentsitatea. Mineralak dira, besteak beste, igeltsua, talkoa, kuartzoa, topazioa, korindoia eta diamantea.
Plaka tektonikoak
Lurraren azala plaka tektoniko edo litosferiko izenez ezagutzen diren zatietan banaturik dago. Zati hauek puzzle bat osatuz bezala lotzen dira bata bestearekin. Plaka horiek itsasoaren mailatik gora dauden lekuetan, kontinenteak eta uharteak dira.
Plaka horiek mugitu egiten dira, guretzat hautemanezina izan arren. Goiko geruzan dagoen eta astenosfera deitzen zaion beste geruza ez hain trinko eta fluidoago baten gainean irristatzen dira. Ertzetan plakek bata bestearen kontra egiten dute, elkarri bultzatzen diete eta bata bestearen gainean jartzen dira, mendiak, sumendiak, lurrikarak eta bestelako erliebeak sortuz.
Zergatik mugitzen dira?
- Hondoko beroaren eraginez, korronte konbektiboak sortzen baititu mantuan. Horrela, tenperaturaren arabera materialak igoz eta jaitsiz, eta plakak bultzatuz.
- Lurrazalaren toki batzuetan pitzadurak irekitzen direlako eta bertatik material magmatikoa irteten delako, dortsal ozeanikoak sorraraziz. Pitzaduraren ertzak urrundu egingo dira zoru ozeaniko berria sortu ahala.
- Bi plaken arteko bereizketa-mugimenduak beste nonbait bi plakak talka egitea eragiten duelako, eta plakarik trinkoena (litosfera ozeanikoa) hain trinkoa ez den plakaren (litosfera kontinentala) azpian barneratzea eragiten duelako.
Plaken mugimenduaren ondorioak
Erliebea sortzeaz edo suntsitzeaz gain, plaka tektonikoen mugimenduek beste ondorio geologiko oso garrantzitsu batzuk dituzte:
- Lurrikarak. Subdukzio-eremuetan plaken arteko talkan, bat altxatu egiten da eta bestea jaistera behartzen du. Horrela, haitz-masa handiek elkar jotzen dute eta marruskadura eta tentsio handiak sortzen dituzte, mugimendu sismikoak eraginez. Energia-askapena gertatu den puntu horri foku sismiko edo hipozentro esaten zaio. Foku sismikoaren gainean kokatuta dagoen lurrazaleko puntuari, berriz, epizentro esaten zaio. Urtero 500.000 lurrikara inguru izaten dira.
- Sumendien eraketa. Dentsitate handigoa dutenez, behera doan plakako haitzak magma bilakatzen dira, presio eta tenperatura altuak direla eta. Eta magma hori lurrazalera ateratzen da barruko geruzetako pitzaduren ondorioz, erupzioak sortuz. Hiru sumendi mota desberdinak daude:
- Arrakala-sumendiak: pitzadura bakar batekin, laba lautada sortuz irteten da.
- Ezkutu-sumendia: aldapa txikia du; labak laba-koladak osatzen ditu, dentsitate txikiagoz.
- Konposatuak: laba, material solidoak eta sumendi-errautsezko metaketak dituela.
- Domoak: laba oso likatsua da, eta ahoan pilatzen da, irtengunea butxatuz.
- Galdarak: tamaina handiko kraterrekin, diametroz zenbait kilometro izan ditzaketenak.
- Ozeanoen handitzea. Itsaso eta ozeanoen hondoa etengabe handitzen ari da, itsas azpiko dortsal edo mendilerroen ertzetan mantutik ateratzen diren materialak metatzen ari baitira.
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.
Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.