Materia

Mundu honetako gauza guztiak materiaz eginda daude. Zure inguruan ikusten duzuna, baita ikusten ez duzuna ere, materia da. Hiru egoeretan aurki dezakegu: solidoa, likidoa eta gaseosoa. Baina, zer da materia? zerez eginda dago? Materia osatzen duten unitateei atomo deitzen zaie. Atomo hauek elkartzen direnean, molekula bat sortzen dute. Guztira 109 atomo edo elementu kimiko desberdinak daude.

Materia gure planetan

Masa eta inertzia daukaten gauza guztiak dira materia, eta espazioan toki bat betetzen dute. Gauza guztiak materiaz eginda daude. Harria edo burdina bezalako solidoetatik likidoetara, hau da, olioa, itsasoa, edari gaseosoak edota arnasten dugun airea, materia dira.

Materiaren egoera bakoitzak hainbat berezitasun ditu:

Solidoak Bolumen eta forma zehatzak dituzte.
Beren partikulak ordenaturik eta bere artean oso hurbil daude.
Egitura sendo bat osatzen dute.
Likidoak Hauen bolumena finkoa da baina forma ontziaren arabera alda daiteke.
Beren partikulak baturik daude, lekuz alda daitekeen arren.
Beren partikulak aske mugi daitezke.
Gaseosoak Ez dute bolumen finkorik.
Beren partikulak bananduta daude.
Erraz mugitzen dira eta beren kokalekuaren espazio guztia betetzen dute.

Materiak hurrengo propietateak ditu:

  • Forma: materia dagoen egoeraren araberakoa da.
  • Masa: gorputz batek duen materia-kopurua da. Kilogramoetan neurtzen da, nahiz horren multiploak edo azpi-multiploak ere erabiltzen diren.
  • Bolumena: materiak okupatzen duen espazioa da. Metro kubikoetan neurtzen da, baina horren multiploak eta azpi-multiploak ere erabiltzen dira.
  • Dentsitatea: materia duen masa-kopurua bere bolumenarekin erlazionatzen du. Horrela, tamaina berdineko bi zatik, bata metalezkoa eta bestea artelazkizkoa, bolumen berdina dute, baina horien masa desberdina da. Dentsitatea bolumen-unitateen araberako masa unitateetan neurtzen da.

Materia aldatu egiten da

Materia egoera bat baino gehiagotan ager daiteke eta uraren kasuan hiruretan. 0 eta 100ºC bitarteko tenperaturetan dagoenean likidoa da, 0ºC-ren azpitik izoztuta dagoenean solidoa eta 100ºC-ren gainetik lurrun bihurtzen denean gaseosoa.

Beroak egoera-aldaketak eragiten ditu materian, eta horiei, erregresibo esaten zaie, baldin eta beroa zurgatzen badute, edo bestela progresibo esaten zaie, baldin eta beroa kanporatzen badute. Gerta daitezkeen aldaketak honakoak dira:

  • Solidotik likidora: fusioa.
  • Solidotik gasera: sublimazioa.
  • Likidotik gasera: lurruntzea.
  • Likidotik solidora: solidatzea.
  • Gasetik likidora: kondentsazio edo likidotzea.
  • Gasetik solidora: alderantzizko sublimazioa.

Beste alde batetik, materiaren barruan badira substantzia batzuk, osagai bat baino gehiagoren nahasketak direnak. Nahasketa horiek homogeneoak izan daitezke (disoluzioak), hala nola esnea, ibaiko ura edo maionesa. Beren osagaiak ezin dira bereizi, eta beren zati guztiek osaera eta ezaugarri uniformeak dauzkate. Heterogeneoak ere izan daitezke, hala nola porlana, oliodun ura edo lurraz zikindutako ura. Beren osagaiak begi hutsez bereiz ditzakegu, edo bestela, mikroskopio baten laguntzaz, eta ezaugarriak desberdinak izan daitezke nahasketaren zati desberdinen artean.

Nahasteen osagaiek propietateak galtzen dituztela badirudi ere, ez da horrelakorik gertatzen (horien konbinazioa itxurazkoa delako), metodo fisiko arrunten bitartez banandu daitezkeelarik.

Atomoak eta elementuak

Materia atomo deituriko partikula txikiez eginda dago.

Atomoak ez dira esfera zatiezin eta aldaezinak, baizik eta txikiagoak diren beste partikula batzuez osaturik daude, partikula subatomikoak deitzen direnak. Garrantzitsuenak protoiak, neutroiak eta elektroiak dira. Protoiak eta neutroiak atomoaren nukleoan kokatuta daude, eta elektroiak, aldiz, nukleoaren azalean, eta orbitaletan abiadura handiz dabiltza biraka.

Bi atomo edo gehiago elkartzen direnean, molekula bat sortzen da. Substantziak bi edo elementu gehiagotako atomoek osatzen badituzte eta proportzio zehatzetan agertzen badira, konposatu kimikoak deituko dira. Molekula baten atomoak berdinak badira, ostera, elementu kimiko deitzen zaio.

Lurrean dagoen guztia, hala ur edo izaki bizidunak nola beste edozein mineral edo landare, bertan dauden 109 elementuetako bat edo gehiagoren arteko konbinazio batez osatua dago. Elementu hauek Elementuen Taula Periodikoan sailkatuta daude. Taula honetan elementuak masa atomikoaren goranzko ordenan aurkezten dira, eta zutabe edo multzotan eta ilara edo periodoetan banaturik daude.

Elementu bakoitza ikur baten bitartez irudikatzen da, eta normalean haren izenaren iniziala edo inizialak izaten dira. Adibidez, oxigenoari O ikurra dagokio, eta Nitrogenoari N. Beste batzuk, ostera, beren izenen lehen hizkiak daramatzate, baina latinez (zilarrak, adibidez, Ag ikurra du).

Konposatuak

Konposatuak bi elementu desberdin edo gehiago dira, elkarren artean lotura kimikoen bidez loturik daudenak. Materia oro substantzia konposatuez (atomo desberdinek osatuak) eta substantzia sinplez (atomo berdinek osatuak) eraturik dago. Adibidez, ura bi elementuz osatutako konposatu bat da, hain zuzen ere hidrogenoz (H) eta oxigenoz (O), bien proportzioa finkoa delarik: %11 hidrogenoa eta %89 oxigenoa.

Bi substantzia desberdin elkartzerakoan substantzia berri bat ager daiteke. Horrela, burdina eta sufrea elkartzen baditugu, beren atomoak bateratzearen emaitza burdin sulfuroa da. Eta konposatu hau, sortu duten bi substantzietatik erabat desberdina da!

Konposatu ez-organikoak lau talde nagusitan sailka ditzakegu:

  • Azidoak. Beren egituran hidrogeno atomoak dituzte. Limoiaren antzeko zapore garratza dute eta baseak neutralizatzen dituzte.
  • Baseak. Beren egituran OH (hidroxilo) funtzio-taldea dute. Zapore mikatza dute eta azidoak neutralizatzen dituzte.
  • Gatzak. Gatz bat azido eta hidroxidoen arteko erreakzioaren bidez lortzen da.
  • Oxidoak. Oxigeno eta metalen arteko konbinazioak dira.

Materiaren propietateak

Substantziak identifikatzeko eta zertarako balio duten jakiteko, materiaren propietateak zehaztu behar dira. Propietate hauen ondorioz, bi substantzia desberdinak izan daitezke.

Hurrengo taulan propietate horietako batzuk deskribatzen dira.

Moldagarritasuna eta harikortasuna Materia harikorra da hari edo alanbreetan tenkatu daitekeenean.
Materia moldagarria da xafla edo laminetan tenkatu daitekeenean.
Biskositatea Biskositate handiko substantzia bat isuri edo irristatzeko zailtasunak dituena da. Adibidez, eztiak biskositate handia du, urak, ostera, ez.
Dentsitatea Bi objektuk tamaina bera badute ere, ez dute nahitaez masa bera izan beharko eta horregatik ez dute pisu bera izango. Dentsitate gehien duenak gehiago pisatuko du, bolumen berean materia kopuru handiagoa izango duelako. Tamaina bereko bi zatik, bata burdinazkoa eta bestea belakizkoa, ez dute berdin pisatzen dentsitate desberdina dutelako.
Elastikotasuna Materia elastikoa bada deformatu egin daiteke, eta deformazioa eragindako indarra bukatu ondoren, horren jatorrizko egoerara itzuliko da berriz. Txiklea, esate baterako, oso material elastikoa da.
Eroankortasuna Eroankortasuna beroa edo elektrizitatea eroateko propietatea da. Metalek oso ondo eroaten dute elektrizitatea, baina egurrak ez.

Materiaren propietateak hauek dira: kolorea, usaina, zaporea, egoera fisikoa, distira, gogortasuna eta irakite-puntua, hots, substantzia bat irakiteko behar den tenperatura.

Materialak. Petrolioa

Giza espezieak izadian aurki daitezkeen material erabilgarriak aprobetxatu ditu beti eta horientzako erabilera desberdinak bilatu ditu. Egurra edo burdina, esate baterako, gehien erabiltzen direnetariko batzuk dira. Azkenaldian, gure bizitzetan ezinbestekoa izatera heldu den material bat: petrolioa. Likidoa izan arren, jatorri organikoa duen harri sedimentariotzat hartzen da. Itsasoko mikroorganismoen metaketa bidez osatzen da sedimentazio-arroetan, eraldaketa kimiko garrantzitsuak jasan ondoren.

Ba al zenekien, esaterako, plastikoa petroliotik datorrela? Makina bat produktu "urre beltz" deritzon horretatik sortuak dira, baina horren erreserbak mugatuak dira (natur baliabide ez-berriztagarria), eta beraz, horren kontsumoak ahalik eta zentzuzkoena izan behar du, ahitu dadila eragozteko. Kalkulatzen denez, gutxi gorabehera munduko erreserba guztien %90 aurkitu dute, eta azken urteotan, erreserba horiek oso ziztu handian murrizten ari dira.

Materia hau hidrogenoz eta karbonoz osatuta dago batez ere eta, horregatik, hidrokarburo izena ere ematen zaio. Erauztean, energia sortuko duten bi produktu nagusi lortzen dira, biak gure bizitzarako oinarrizkoak: petrolio likidoa edo gordina eta honi lotutako fase gaseosoa, hau da, gas naturala.

Petrolioaren deribatuak
Gasolina
Kerosenoa
Disolbatzaileak (margo, ezko, kautxu eta antzekoetarako)
Asfaltoak
Parafina ezkoak (kandela, pospolo, eta antzekoetarako)
Polietilenoa (plastikoaren industriarako lehengaia)

Materialen birziklapena

Gizarte garatuek egunetik egunera geroz eta hiri-hondakin solido gehiago sortzen dute, eta horren metaketak, tratamenduak eta ezabaketak eztabaida handia piztu eta ingurumen-arazo larriak eragiten ditu. Ezinbestekoa gertatzen da "hiru arauen" estrategia aplikatzea: hondakinen kopurua murriztu, gehienak berrerabili eta ahal den guztia birziklatu.

Baztertzen ditugun materialak birziklatzea gero eta garrantzitsuagoa da. Objektu asko erabiltezinak direla uste dugu, baina horiek ere eraldatu eta aprobetxatu daitezke, erabat erabilgarriak diren beste gauza batzuk bihurtzen baditugu (gauza berak ere berregin ditzakegu). Materialak birziklatzeko ohitura hartzen badugu, gure ingurune naturalaren funtzionamendu egokia babestuko dugu. Adibidez, papera birziklatzen badugu ez dugu hainbeste baso bota beharko.

Baina zein dira birziklatu daitezkeen materialak?

  • Papera eta honetatik eratorritako produktuak zura osatzen duten zelulosa-zuntzetatik lortzen dira.
  • Beira erabat birziklagarria den material bat da, behin eta berriz erabili daitekeelako ontzi berriak egiteko. Beirazko ontziak beti berreskura daitezke, apurtuta edo birrinduta badaude ere.
  • Plastikozko ontziak erraz berreskura daitezke birziklatu daitezkeelako eta berrerabiliak izan daitezkeelako. Beste alde batetik, horren egonkortasun kimikoak azalduko luke hondakinek zabortegietan duten erresistentzia, eta hori benetan ingurumen-arazo larria da.
  • Aluminioa, elektrizitatean oinarritutako prozesu baten bitartez bauxita izeneko mineral batetik erauzten den metal bat da. Birziklatzerakoan, aluminioa ekoizteko lehengai moduan bauxita erabiltzen dugunean behar dugun energiaren %95 aurrezten da.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana