Informazio gehiago
Barne-geodinamika
Lurraren barnealdeko fenomenoak
Lurrak planeta gisa duen bizitasuna argi eta garbi ikus dezakegu zenbait fenomenotan, esate baterako sumendi eta lurrikaretan, eta horien jatorria barne-geruzen sakontasunean aurkitzen dugu.
Jarduera horrek zenbait arrazoi ditu, nahiz funtsezkoena planetaren barne-berotasuna den, horrexek ematen baitie energia eta indarra prozesu geologiko gehienei. Berotasun hori, nagusiki, bi iturritatik dator:
- Lurraren eraketan sortutako tenperatura handiak.
- Bizitza ertain eta luzea duten isotopo erradiaktiboen desintegrazioa.
Plaka-ertz desberdinak islatzen dituen diagrama: R (dibergentea), S (konbergentea) eta F (transformatzailea). Geziek plaken mugimendua adierazten dute.
Barne-fenomenoek, gainera, zerikusi handia dute lurrazaleko plaken mugimenduarekin, eta horri plaka-tektonika deritzo.
Plaken tektonika
Lurrazala ez da gainazal uniforme bat, baizik eta elkarrekin ahokaturik dauden plaka batzuek osatzen dute, puzzle baten piezen modura. Plaka horiek goiko mantuko gainazal erdi-jariakorraren gainean mugitzen dira, eta horrek, talka eta marruskadura bortitzak eragiten ditu, plaka-tektonika deituak.
Plaken arteko ukipen eta marruskadura-guneak jarduera geologiko handiko inguruak izan ohi dira, eta horietan izaten dira lurrikara eta sumendi-erupzio gehienak. Plaken ertzak hiru eratakoak izan daitezke:
- Konbergenteak: bi plakek elkarrekin talka egiten dute, batak bestearen kontra.
- Dibergenteak: bi plaka elkarrengandik bereizten dira, eta ondorioz, failak irekitzen dira eta mantutik datozen materialak lurrazalerantz igotzen dira.
- Transformatzaileak: bi plaka paraleloki mugitzen dira eta marruskadura bortitza eragiten diote elkarri, sarritan lurrikara handiak eragiten dutenak.
Plaken mugimendua kontinenteen jitoa izenez ezagutzen dugun fenomenoaren oinarria dugu: kontinente bakoitza norabide jakin batean mugitzen ari da, motel baina gelditu gabe.
Sismologia
Sismologiaren aztergaia lurrazalaren mugimenduak dira.
Harri-masa handiek lurrazaleko pitzaduretan (failak) egiten dituzten mugimenduak izango lirateke lurrikaren jatorria. Fenomeno suntsitzaile honek baditu beste izen batzuk ere, hala nola lur-dardara edo mugimendu sismikoa.
Geyserrak, Islandiako honako hau esaterako, gure planetaren barne-berotasunaren azaleratzeak dira.
Jarduera sismikoak, sarritan, plaken mugimenduaren ondorio dira, horien ertzek elkarren kontra talka egiten dutenean sortuak, lurrikararen bidez askatzen diren tentsio itzelak eraginez. Fenomeno hori eragile geologiko garrantzitsu bat da harri metamorfikoak eratzeko orduan (6. gaia ikusi) eta (7. gaia ikusi). Gainera, dardaraldi batean sortutako uhin sismikoek aukera ematen dute, beren islapen formak aztertuz gero, Lurraren barne-itxura ezagutzeko.
Bulkanismoa
Beste eragile geologiko garrantzitsu bat dugu bulkanismoa. Gure planetaren barne-berotasunaren eraginez, mantuko harriak, baita barne-lurrazalekoak ere, magma izeneko egoera jariakor batean aurkitzen dira (7. gaia ikusi). Magma horrek, sarritan presio handien eraginpean, lurrazaleko goiko geruzetarantz mugitzeko joera du, lurrazalaren pitzadura eta artesietatik barrena.
Magma lur gainera iristen denean, sumendi bat deitzen duguna sortu ohi da, eta horrelakoek ikaragarrizko hondamendiak sor ditzakete. Lurrikarek bezalaxe, bulkanismoa plaka-tektonikarekin hertsiki loturik dago, magmak erraztasun handiz ihes egiten baitu plaken ertzetatik barrena.
Bulkanismo txikiagoko beste fenomeno batzuk ere badira, hala nola fumarolak eta geyserrak.
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.
Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.