Informazio gehiago
Nekazaritza eta abeltzaintzako produkzioa
Nekazaritza eta abeltzaintza herrialde garatuetan
Nekazaritza
Herri industrializatuetako nekazaritzak produktibitate oso handia du, nahiz eta populazioaren parte oso txiki bat okupatu (%5ren inguruan). Honek populazioarentzako elikagai merkeak izatea baimentzen du, hala nola, erabilera industrialerako edo esportaziorako nekazal produktuak izatea. Honetarako antolakuntzako, organizazio eta irizpide tekniko sorta bat aplikatzen dira.
- Teknikoak:
- Makineria: traktore, ereiteko makina, garia jotzeko makina, uzta biltzeko makinak,etab.
- Hazien aukeraketa eta manipulazio genetikoa.
- Bitarteko kimikoak: herbizidak, intsektizidak, ongarri kimikoak.
- Beste sistemak: plastiko azpiko nekazaritza, negutegiak.
- Antolatzaileak:
- Laborantzen espezializazioa: izaera komertzialeko monolaborantzarako joera. Lurrak lantzea errazten du, etekin ekonomikoa handituz.
- Nekazaritza agrikola eta labore moten planifikazioa: lurraren ezaugarri, uraren eskuragarritasun eta iragarpen metereologikoen arabera.
- Juridikoak:
- Lurraren jabetza erregimena: lursailen kontzentraziorako joera, horrela kostuak txikitzen dira eta produkzioa handitzen da.
Abeltzaintza
Abeltzaintza modernoak, nekazaritzarekiko bide paraleloa jarraitu du. Bitarteko tekniko eta antolakuntza sistemetan aldaketei esker, haragi, esneki, arrautza eta nekazal sektoretik datozen beste produktuen produkzio handiagoa lortu da.
- Aukeraketa eta manipulazio genetikoa: etengabeko gurutzaketen ondorioz espezieak hobetzea baimentzen du. Teknika genetikoek prozesua azkartzeko balio dute.
- Ukuilutzeratzea: aziendaren tamaina handitzea baimentzen du animalia asko azalera txikian elkartzean. Garraio gastuak murrizten ditu.
- Elikadura artifiziala: eragozpen nagusia azken produktuaren kalitate galtzea da.
- Abeltzaintzako prozesuen industrializazioa: jezteko makinak, arrautzen bilketarako etengabeko kateak, kamara hozkailuak, etab.
Nekazaritza eta abeltzaintza azpigaratutako herrialdeetan
Nekazaritza
Azpigaratutako herrietan nekazaritzak aitzinako lan moduak erabiltzen ditu, izan ere nekazariek, orokorrean, makineria eta teknologia modernoak erosteko bide ekonomikorik ez dituzte izaten. Bestalde herrialde hauetako gobernuek zailtasun handiak topatzen dituzte distribuzio, antolakuntza eta laborantza moduak aldatzea baimenduko duen nekazaritzaren eraldaketa egiterakoan.
Orokorrean esan daiteke herrialde txiroetako nekazaritzak ez dituela aplikatzen herrialde aberatsenetan nekazaritza eta abeltzaintzaren garapen maximoa baimentzen duten irizpiderik. Aitzinako nekazaritzaren ezaugarrien artean azpimarratzekoak dira:
- Bitarteko teknikoak: animali trakzioa, erromatar goldea, gainezkatze bidezko ureztatzea (ubideak), ongarri naturala.
- Organizazioa: lursail txikietan ematen den biziraute nekazaritza, monolaborantzetara dedikaturiko latifundioekin elkarbizitzan. Planifikazioaren gabezia totala.
Abeltzaintza
Bere egoera nekazaritzarenaren antzekoa da, herria askotan kontsumitu ezin daitezkeen animaliak egotea honen egoera larriagotzen dutelarik (txerria herri musulmanetan edo behia hindu erlijioko eskualdeetan).
- Izaera estentsiboa edo transhumante: artzaintza tradizionalak animaliak etxeetatik kanpo mantentzen ditu, eta elikadura larre naturaletatik dator.
- Abereen kalitate txikia: hautaketa gabezia eta gurutzaketen gestio oker baten ondorioz orokorrean.
- Produktibitate eskasa: artzaintza naturalak ez du azienda handiak eratzea baimentzen, larre izugarri emankorretako guneetan izan ezik, eta animalien loditzea zailagotzen du.
- Bitarteko teknikoen gabezia: hozkailu, garraiobide, eraldatze industriak, besteak beste.
Artzaintza transhumantea herri garatu batzuetan oraindik, hondar- moduan, ematen den jarduera tradizional bat da.
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

- Gizakia eta zibilizazioa
- El medio ambiente y el ser humano
- Munduko populazioa
- Migrazio-mugimenduak
- Hiria
- Hirien forma eta egiturak
- Jarduera ekonomikoak
- Mundu garatua eta mundu azpigaratua
- Garapenerako laguntza eta kooperazio proiektuak
- Nekazaritza-jarduera
- Nekazaritza eta abeltzaintzako produkzioa
- Nekazaritza
- Arrantza-jarduera
- Lehengaiak eta energia iturriak
- Energia iturriak
- Meatzaritza
- Industria
- Zerbitzuak
- Turismoa
- Lana
- Garraioak
- Merkataritza
- Estatuak
- Nazioarteko harremanak