Informazio gehiago
Europar Batasuneko Politikak
Politika komunak
- Pertsona-zirkulazio librea: barruko aduanen ezabaketaren ondorioa. Komunitatearen hiritar guztiak arazorik gabe mugi daitezke EBeko Estatuetan zehar, hala nola bizilekua ezarri edo lan egin berea ez diren herrialdetan.
- Merkantzia-zirkulazio librea: neurri protekzionisten mailaz mailako desagerpenetik sortzen da, elkartruke askeko merkatu baten mesedetan. Nahiz eta printzipioz kide diren herrialdeen merkantziak EBeko lurralde osoan zehar aske mugi daitezkeen, egoera hau ez da guztiz garatu oraindik Estatu kide bakoitzaren interesak babesteko mugak daudelako.
- Nekazaritza eta abeltzaintza: komunitatearen hitzarmenek nekazaritza-produktibitatea handitzea, salneurriak finkatzea, horniketa segurtatzea, aborokinak ekiditea eta nekazari-merkatua orekatzea dute helburu moduan. Horretarako Europako erakundeek produktu eta estatuko produkzio-tasak ezartzen dituzte, subentzio-mailak zehazten dituzte eta kasu larrietan merkatuan esku hartzen dute (ikus "Interbentzio-salneurria" Hiztegian).
- Arrantza: arrain-sarden esplotaziorako sistema arrazional bat ezartzean datza orokorrean. Europako agintariek kasu bakoitzean erabili daitezkeen arrantza-bitartekoak zehazten dituzte eta harrapakinen kopuru maximoa, hala nola sardenen berreskurapena baimentzeko beharrezko geldialdi biologikoak.
- Industria: oinarrian, energia eta industriaren produkzioa gaur egungo eskakizunari moldatzean datza, kosteak murriztuz eta teknologia berrien batezbesteko errendimendua handituz. Industria-birmoldaketa bezala ezagututako prozesua da. Bere helburua zaharkitutako enpresekin bukatzea eta industria-produkzioa EBeko Estatu kide guztien artean bidezko modu batean banatzea da.
- Finantzak: EBak espazio ekonomiko bateratu bat sortzen saiatzen da. Horretarako erakunde eta tresna multzo bat du eskura, hala nola, Europako Banku Zentrala, euroa (25. gaia ikusi) eta diru zein kapitalen zirkulazio askea. Azken puntu honek, hala ere, muga batzuk ditu.
EBaren beste kezka batzuk
Ingurugiroaren kontserbazioa eta eskualdeen arteko desoreka ekonomikoak zuzentzea Europako Batasunarentzat lehen ordenako gaiak dira. Hori dela eta, ekosistema pribilegiatu zehatz batzuk mantentzea segurtatzeko erakunde eta politikak eratu ditu. Aldi berean, Batasuneko hiritar guztientzako garapen osoko prozesu bat hasten da.
EBaren integraziozko prozesuaren barnean, garraioak ezinbesteko elementu bat dira, merkantzien garraioa eta hornikuntza segurtatzean.
Batasun ekonomiko eta monetarioa
Merkatu Bateratuaren eraketaren funtsean kide diren estatu guztien integrazioaren ideia dago. Prozesu honen oinarrizko pauso bat batasun ekonomiko eta monetarioa da.
1957an sortu zenetik, EEE-k batasunera jo du, batez ere 1881ean ECUaren sorreratik (European Currency Unit), kontinente osorako txanpon bakar moduan. Dena dela, benetako batasun ekonomiko eta monetarioaren proiektua Maastrichteko itunaren ondorioa da.
1992an sinatu zen itun hau, 1993ko Azaroaren 2an sartu zen indarrean. Bertan EEE, IAEE eta EURATOMaren (35. gaia ikusi) integrazioa hitzartzen zen organismo bakarrean: Europar Batasuna. Aldi berean ecuaren ordez beste txanpon baten sorrera zehaztu zen. Txanpon berri hau, euro deitua, bere aurrekaria nazioarteko truke merkatuetan ordezkatuko zuen eta egokitzapen epe baten ostean, EBeko erkide guztien txanpon arrunt bihurtuko zen.
Batasun ekonomiko eta monetarioa, EBaren lurraldeko zabaltzearekin batera, Europako Estatuen federazio baten sorrerarako lehen pausoa kontsideratzen da.Euroren txanponak, Europako hainbat herrialdek eginak.
Euroaren ezarpen-faseak
Euroa nazioarteko dibisa moduan 1999ko Urtarrilaren 1an sartu zen indarrean. Euro txanpon eta billeteak 2002ko urtarrilaren 1an hasi ziren zirkulatzen eta herrialde bakoitzeko txanponak urte bereko uztailaren 1an utzi zion zirkulatzeari. Momentu horretatik aurrera, euroa Europar Batasuneko hamabi herrialdeen txanpona da.
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.
Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.