Informazio gehiago
Atmosfera
Atmosfera gure planetaren gasezko bilgarria da. Eguzki erradiazio eta erradiazio kosmikoen aurrean babes lana egiten du eta aldi berean erregulatzaile termiko eta klimatiko moduan balio du.
Konposizioa eta egitura
Lurraren atmosfera nitrogenoz (%75), oxigenoz (%21), argon (%1), beste gas batzuk eta ur lurrinez osatua dago. Ur lurrinaren kontzentrazioa lurralde batzuetatik bestera aldatzen da eta planetako zonalde bakoitzaren klima mugatzen du.
Giza jarduerak atmosferaren jatorrizko konposaketa aldatu du, gas kutsatzaileak gehitzean eta negutegi-efektua sortzean, hala nola karbono monoxidoa edo freona.
Atmosfera dentsitate edo konposaketa ezberdineko geruza inguratzailetan banatzen da:
- Troposfera: gainazaletik garaierako hamar kilometro bitartean gutxi gora behera. Bizitzarako egokia den gunea da eta bertan ematen dira fenomeno klimatikoak.
- Estratosfera: toposferaren mugatik garaierako berrogeita hamar kilometroraino hedatzen da. Bertan dago Ozono geruza, eguzki-erradiazio kaltegarriak pasa daitezen galarazten duena.
- Mesosfera: garaierako berrogeita hamar kilometrotik laurogei kilometrora. Meteoritoak eta espaziotik datozen beste gorputzak kontsumitzen diren lekua da.
- Termosfera: kanpoko gune arrarotua, limite zehatzik gabea nahiz eta gutxienez laurehun metro garaiera hartzen dituen. Bertan ematen dira aurora borealak.
- Exosfera: atmosferaren kanpoko aldea.
Atmosferako mugimendu handiak
Atmosfera etengabe mugitzen ari da. Hau, desorekak sortzen dituzten oinarrizko faktoreei zor zaie:
- Presioa edo norabide guztietan gasek eragiten duten indarra. Planetaren errotazioak Mendebalde-Ekialde zentzuan doan herrestatze presioa gehitzen du (Coriolis efektua).
- Tenperatura. Altuerarekin batera airearen dentsitatearen aldaketaren ondorioz eta lurreko eremu ezberdinetan eguzki beroaren intzidentzia angelua ezberdina izatearen ondorioz, maila termikoa ez da homogeneoa.
Desorekak orekatzeko beharrak, haize moduan ezagututako fenomenoa dakar. Aire desplazamendu hauek horizontalak edo bertikalak izan daitezke.
- Mugimendu bertikalak edo zirkulazio konektiboa, behealdeko geruzetako aire beroaren eta goialdeko aire hotzaren arteko leku aldaketa batetan datza. Mugimendu hau aire masa ezberdinen dentsitate ezberdintasunei zor zaie.
- Mugimendu horizontalak presio ezberdintasunetan datza. Aireak antizikloietatik depresiotara jariatzeko joera du, honek Lurraren errotazio zentzuarekiko paraleloak diren bandetan fluxu zirkular bat sortzen du.
+ + : Haizearen intentsitate handiena¿ ¿ : Baretasun gunea
Tropikoarteko konbergentzia gunea (T.A.K.G)
Konbergentzia gunea. Konbergentzia tenperatura bereko eta kontrako zentzu horizontaleko bi aire-masen arteko talka da. Beraien abiadurak ezberdinak izan daitezke. Talka honek, altueraren arabera, goranzko edo beheranzko fluxu bat du ondorio moduan, zeinek depresio edo antizikloi bat sortzen duen hurrenez hurren.
Hau da Tropikoarteko konbergentzia gunearen (T.A.K.G) kasua. Alisio haizeak, ekuatorera doazenak, konbekzio mugimendu bat sortzen duten haize masa frontalekin jotzen dute. Ondorioa kontra-alisioa da, zentzu ezberdinean, poloetara bideratzen dena, arinki ekialdera desbideratuz lurraren errotazio-mugimenduaren ondorioz.
Fronte polarra
Fronte polarra poloetatik datozen aire hotz masen eta tropikoko eskualdeetatik datozen haize heze eta beroen arteko talkaren ondorioa da.
Tenperaturen arteko ezberdintasunak fluxu konbergente bat sor dadin eragozten du, T.A.K.G-an gertatzen den bezala. Haize hotza, dentsoagoa, gainazalari itsatsita geratzen da eta haize beroa gainetik irristatzen da.
Azken efektua fronte misto edo okluditu bat da, aire beroaz beteriko gune zentrala duen depresio batekin.
Fronteen irudikapena. Kurba beltzak isobarak dira.
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.
