Informazio gehiago
Euskal Herriko Geografia Fisikoa (Erliebea)
Euskal Herria lurralde aski menditsua da, Pirinioetako mendiak bertaraino iristen baitira. Ipar-ekialdean daude garaienak (Hiru Errege Mahaia, 2.428 m; Arlas, 2.044 m; Ori, 2.021 m; Kartxela, 1.982 m; Txamantxoia, 1.945 m; Otsogorrigaña, 1.922 m; Xardekagaña, 1.893 m; Lakora, 1.877 m; Lapazarra, 1.785 m).
Nafarroako ipar-mendebaldean, Pirinioak bi norabidetan hedatzen dira; bata, ekialdetik Iparraldera (Kintoatik Aiako Harrira) eta bestea, ekialdetik mendebaldera (Kintoatik Salbadara). Lehenengo adarkadurak itsasorantz jotzen du eta haren mendiak ez dira oso garaiak (Saioa, 1.419 m; Iparla, 1.044 m; Larrun 900 m; Ibantelli, 698 m; Aiako Harria, 832 m). Bigarren adarkadurak, ekialdetik mendebalderako norabidea duenak, Hego Euskal Herria bi zatitan banatzen du: banalerrotik iparralderakoa menditsua da eta itsasalderantz hurbildu ahala mendiek altuera txikiagoa dute.
Pirinioetako adarkadura horretatik abiaturik eta itsasertzarekiko elkarzut, itsasorainoko bailarak osatu dituzten mendiak daude (Oiz, 1.029 m; Sollube, 686 m; Arno, 628 m; Andutz, 612 m; Jata, 600 m; Jaizkibel, 545 m; Mendizorrotz, 415 m).
Ori mendia
Banalerrotik hegoalderako lurraldea lauagoa da; Toloño eta Kodes mendikateak dira garrantzitsuenak. Hego Euskal Herriaren banalerroan bertan mendi altuak daude; Aralar (Irumugarrieta, 1.431 m; Txindoki, 1.346 m; Putxerri, 1.299 m), Aizkorri (Aitxuri, 1.551 m; Aketegi, 1.544 m; Aizkorri, 1.528 m), Gorbeia (Aldamin, 1.376 m; Gorbeia, 1.481 m; Berretin, 1.226 m), Elgea (Aumategi, 1.191 m; Gaboño, 1.175 m) eta Salbada mendikateak (Aro, 1.187 m; Eskutxi, 1.180 m; Tologorri, 1.068 m).
Aizkorri
Bada hirugarren mendilerro bat ere. Nafarroako mendebaldetik Arabarako norabidea du eta Pirinioekiko paralelo dago. Bertan daude Leire (Arangoiti, 1.355 m; Eskalar, 1.302 m), Alaitz (Elomendi, 1.289 m; Alaitz, 1.155 m; Txanburu, 1.135 m), Izko (Antxurda, 1.036 m), Erreniega (Erreniega, 1.037 m) eta Gasteizko mendiak (Kapildui, 1.177 m; Pagogan, 1.029 m).
Erreniega
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.
Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.