Informazio gehiago
Eguzki Sistema
Ezagutzen den unibertsoak 100.000 milioi galaxia inguru ditu. Horietako batean Eguzki-Sistema dago eta izena ematen dion izarra ere bai, Eguzkia. Grabitate indarrak zortzi planeta mugiarazten ditu haren inguruan. Planeta horiek bi taldetan banatzen dira: barnealdekoak eta kanpoaldekoak. Lehenengoen artean dago Lurra, bizitza garatu deneko dakigun bakarra. Han posible izateko beharrezkoa da atmosfera egoera jakinetan egotea eta ur likidoaren existentzia.
Era berean, garrantzitsua da errotazio eta translazio mugimenduak analizatzea, horrela hobeto ulertuko baitugu egunen eta gauen segida, eta urtaroen aldaketa. Azkenik, Lurraren satelitea den Ilargiak betetzen duen lana zein den ikusiko dugu.
Unibertsoa
Unibertsoa imajina ez dezakegun espazio-bolumenik handiena da, eta dauden galaxia guztiez osatuta dago. Azterketa zientifikoek ikus daitekeen Unibertsoa hartzen dute kontuan soilik, baina beste unibertso batzuk ere egon daitezke, ikusten ez ditugunak, edo gerta liteke ezagutzen dugun honek mugarik ez izatea.
Astronomoak ez dira beti bat etorri Unibertsoaren jatorria zein den esatean. Historian zehar egindako teoria ezagunenak hauek dira:
- Egoera geldikorraren teoria. Unibertsoa etengabeko sorketan dago. Izarrak eta galaxiak hiltzen direnean, beste batzuk sortzen dira ezerezetik. Teoria hau erabat baztertuta dago.
- Big Bang-aren teoria. Unibertsoa leherketa izugarri handi baten ostean sortu zen duela 17.000 milioi urte. Materia eta energia masa erraldoi batean zeuden konprimituta (arrautza kosmikoa izenez ezagutua). Masa hori lehertu egin zen eta zati horietatik galaxiak sortu ziren.
- Unibertso zikliko edo oszilatzailearen teoria. Hedatze fase baten atzetik kontzentratze fase bat dator. 100.000 milioi urtean behin, galaxiak batu egiten dira eta kolapsatu eta leherketa handi bat eragiten dute.
Eguzki-Sistema
Gure Eguzki-Sistema 71 astroz osatuta dago: Eguzkia, honen inguruan biraka dabiltzan zortzi planeta eta 61 satelite. Astro horietako bat Lurra da, gure etxea.
Planeta guztiek, Eguzkiaren inguruan biratzeaz gain, beraien ardatzaren inguruan ere biratzen dute. Higidura horiek asko aldatzen dira planeta batetik bestera, beraien orbitak (Eguzkiaren inguruko ibilaldian astroak jarraitzen duen bidea) tamaina desberdinetakoak direlako. Gainera, orbitak desberdinak dira planeta bakoitzean: luzangak, biribilak edo inklinatuak.
Eguzki Sistemaren bolumenak erabat hutsa badirudi ere, espazio horretan planeten arteko ingurunea daude. Bertan, energia mota anitz dago, eta gutxienez bi materialez osatzen da: planeten arteko hautsa, eta planeten arteko gasa. Planeten arteko hautsa partikula mikroskopiko solidoez dago eratuta. Planeten arteko gasa, berriz, Eguzkiak isuritako gas eta partikula kargatuek osatzen dute, eta eguzki-haizea deitzen zaio.
Planetak
Planetak gorputz zerutiarrak dira, opakuak, Eguzkiak islatutako argiari esker dir-dir egiten dutenak. Eguzkiaren inguruan orbita irudikatzen dute, higidura propioa eta periodikoarekin. Gure Eguzki Sistema zortzi planetaz dago osatuta.
Planetak bi taldetan banatzen dira: barnealdekoak eta kanpoaldekoak. Greziar jainkoen izenak dituzte eta honakoak dira:
- Merkurio. Denbora bera ematen du Eguzkiaren inguruan bira emateko eta bere ardatzaren inguruan emateko. Eguna eta urtea iraupen berekoak dira.
- Venus. Zeruko gorputz distiratsuena da. Hodei azidoez eta anhidrido karbonikozko atmosferaz inguratuta dago.
- Lurra. Animaliak eta landareak bizitzeko behar dituzten baldintzak betetzen duen Eguzki Sistemako planeta bakarra da.
- Martitz. Gainazalean dituen burdina oxidozko mineralek ematen diote kolore gorria. Jupiter. Eguzki Sistemako handiena da. Bertako egun batek 10 ordu besterik ez du irauten. Honen inguruan 16 satelite dabiltza biraka.
- Saturno. Inguratzen duten eraztunak inguruan jiraka dabilzkion harriak dira. 18 satelite erakartzen ditu. Urano. Honen errotazio ardatza eta orbita ia paraleloak dira. 1781 urtera arte ez zen ezagutzen.
- Neptuno. 1846an aurkitua izan zen matematika kalkuluen bidez, bere kokalekua zehartu zutenak.
Lurra
Lurra hirugarren lekuan dago Eguzkiaren inguruko planeten artean, bosgarrena da tamainaz, eta oxigenoa eta ura duen bakarra. Gugandik hurbilen dagoen galaxia Andromeda da, 2 milioi argi-urtera. Ziur aski, tenperatura handiko masa urtua eta geruza gaseosoa zen jatorrian.
Duela mende gutxi batzuk, zientzialariek uste zuten Lurra geldirik zegoela Unibertsoaren erdigunean finko. Baina, gure planeta Eguzkiaren inguruko orbita batean dabil jiraka segundoko 30 km-ko abiaduran, eta bere ardatzaren ingurunean ere egiten du bira 24 ordutan behin.
LURRAREN DATUAK | |
Adina | 4.600 milioi urte |
Masa | 5.854 bilioi milioi tona |
Bolumena | 1.083.218.915.000 km3 |
Eguzkirainoko distantzia | 150 milioi km |
Errotazio aldia | 23 ordu, 56 minutu, 4 segundo |
Eguzkiaren inguruko orbita-aldia | 365 egun, 6 ordu, 9 minutu, 9,5 segundo |
Gaur egun, Lurra zehaztasun handiz azter daiteke astro-ontziei esker. Hala ere, XVIII. mendera arte, ez zegoen planetaren mapa osorik. Espaziotik hartzen diren Lurraren irudiak oso garrantzitsuak dira zientziaren alor askotarako. Esate baterako, eguraldia iragartzeko, edo meteorologiarako, nabarmena da halako irudien laguntza, bereziki ekaitzen jarraipena egiteko.
Errotazio higidura: egunen eta gauen segida
Herrialdeek ordu-zona desberdinak dituzte Lurra esferikoa delako eta Eguzkiak ez dituelako leku guztiak era berean argitzen. Errotazio higidurarengatik herrialdeek ordu desberdinak dituzte, eta horren eraginez, leku batzuetan eguna denean besteetan gaua da.
Lurraren errotazio higidura, Lurraren uhin elektromagnetikoak eta Eguzkiaren polo bereko ehun elektromagnetikoak jarkitzen direnean gertatzen da. Bi uhin horiek aldarapen efektu bat sortzen dute, grabitatea duten gorputzen bira edo errotazio higidura eraginez.
Eguzki sistemako gainerako gorputzek ere jiraka ibiltzen dira, baina denak ez dute denbora tarte berean bira bat ematen. Venus-ek 243 egun behar ditu. Azkarrena Jupiter da; honek 10 ordu besterik ez ditu behar .
Herrialde batzuetan distantzia handia dago ekialdetik mendebaldera, ordu desberdinak ezarriz leku batzuetan eta besteetan (Errusia, Australia, Estatu Batuak eta Espainian ere bai, Kanarietan ordu bete gutxiago baitu).
Lurraren errotazio higidura mendebaldetik ekialdera ematen da. Horregatik ikusten dugu Eguzkia ekialdetik irteten eta mendebaldean ezkutatzen dela, nahiz eta Lurra izan alde horretara bira egiten duena.
Translaziozko higidura: urtaroak
Lurra ez dago leku batean finkatuta bere ardatzari biran. Gure planetak bira osoa ematen dio Eguzkiari 365 egun, 5 ordu eta 49 minutuan; higidura horri translazioa deritzo.
Lurraren ardatz irudizko hori makurtuta dago apur bat. Horregatik eguzki izpiak inklinazio desberdinez iristen dira lurrera.
Lau urtaroen segida (udaberria, uda, udazkena eta negua) Lurrak Eguzkiaren inguruan egiten duen translazio higidurarekin eta Lurraren ardatzaren makurdurarekin dago lotuta.
Eguzki izpiak hego hemisferiora lapranean iristen direnean, eguraldia hotza da, eta egunak laburragoak dira: negua dela esaten dugu. Ipar hemisferioan, eguzki argi gehiago jasotzen duenez, egunak beroagoak dira eta luzeagoak, hots, uda da. Hego hemisferioan uda denean, ipar hemisferioan negua da, eta alderantziz.
Ilargia eta bere faseak
Satelite hau Lurraren adiskidea da zeruan, eta hilean behin, bira osoa ematen dio gure planetari. Astronomoek hainbat teoria adierazi dituzte honen jatorria azaltzeko. Ezagunenaren arabera, Martitzen tamainako gorputz batek talka egin zuen Lurraren kontra, materia kantitate handia espaziora jaurtiz. Arroka zati horiek guztiak bildu egin ziren Ilargia eratzeko.
ILARGIAREN DATUAK | |
Adina | 4.600 milioi urte |
Diametroa | 3.476 km |
Lurrera bitarteko batez besteko distantzia | 384.400 km |
Lurraren inguruan orbitatzeko ematen duen denbora | 27,3 egun |
Gainazaleko tenperatura | -155°C-tik 105°C-ra |
Lurraren inguruan duen orbitan, ilargiak Eguzkitik jasotzen du argia, eta aurpegi argituaren zati aldakorra ikusten dugu. Ikuspegi desberdin horiek Ilargiaren faseak izenez ezagutzen dira:
- Ilargi berria edo ilberri.
- Ilgora.
- Ilargi betea edo ilbetea.
- Ilbehera.
Eklipseak
Eklipsea astro bat -edo honek igortzen duen argia- aldi baterako zeruko beste gorputz baten atzean ezkutuan geratzen denean gertatzen da. Eklipsea osoa (astroa erabat estalita geratzen denean) edo zati batekoa (astroaren zati bat baino ezkutatzen ez denean) izan daiteke.
- Eguzki eklipsea. Eguzkiaren eta Lurraren artean Ilargia jartzen denean gertatzen da. Ilargia aurrean dela ezin dugu Eguzkiaren argia ikusi.
- Ilargi eklipsea. Eguzkiaren argia ez da Ilargira iristen, Lurra jarri delako Eguzkiaren eta Ilargiaren artean .
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.
Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.