Informazio gehiago
Nekazaritza
Nekazaritza lurra lantzea da. Nekazaritza asmatzeari esker, herriak sedentario bilakatu ziren, eta horrek gero eta buruaskiago egin zituen. Elikagaiez gain, nekazaritzak beste zenbait produktu ematen ditu. Algodoiaren eta lihoaren landareek, adibidez, ehunak egiteko zuntzak ematen dituzte. Nekazaritzako produktuen artean, itxuraz soilak direnek ere hamaika baliabide dauzkate.
Nekazaritza-motak
Funtsean, bi nekazaritza-mota daude produkzioari ematen zaion helburuaren arabera:
- Iraupeneko nekazaritza edo autokontsumorakoa: produkzioaren helburua nekazariaren beraren beharrak asetzea da.
- Merkataritzakoa: nekazariak merkatu eta industrietarako erabiltzen du bere jardueraren emaitza.
Landaketek behar duten ur-kantitateari dagokionez, honakoa izan daiteke sailkapena:
- Lehorreko laborantza: euri-uraren bitartez ureztatzen direnak dira (garia, mahatsa, olibondoak). Labore hauen etekinak oso txikiak dira.
- Laborantza ureztatua: kanal, ubide, ihinztagailu, eta abar.en bidez artifizialki ureztatzen direnak dira.
Ustiatzeko moduari erreparatuz, hiru laborantza-sistema ditugu:
- Txandaketa: lurraren emankortasuna bere horretan mantentzen da urtean zehar labore desberdinak txandakatuz, lur-zati bat lugorri utziz.
- Polilaborantza: lur-zati bakarrean bizi-iraupenerako beharrezkoak diren landare guztiak aldatzen dira.
- Monolaborantza: sail handiak laboratzen dira produktu bakarraz, merkatura bideraturik.
Nekazaritzako produktuak
Nekazaritzaren banaketa munduan
Nekazaritzako produkzio-eremu espezializatuetan, mundua gero eta banatuago dago.
Asiako hego-ekialdea. Tailandia, Vietnam, Kanbodia edo Birmania bezalako herrialdeek arroz-produkzio handiak dituzte. Hain zuzen, munduan oinarrizko elikadura gisa gehien erabiltzen den zereala da. Iparrean, Txina te-ekoizle handia da. Indonesian eta Singapurren kautxuaren eta palma-olioaren landaketak nabarmentzen dira.
Afrika. Kontinentearen iparraldean datil eta gariaren produkzioa garrantzitsua da, eta mendebaldean, aldiz, Gineako Golkoko herrialdeak kakao, kafe eta platanoen ekoizle handiak dira.
Amerika. Iparraldea gune garrantzitsua da munduan artoaren eta gariaren produkzioan. Kontinentearen hegoaldean kanabera azukrea, kafea, eta anakardoa, eta Argentinan garia.
Nekazaritzarako kooperazio- eta merkataritza-erakundeak mundu mailan
Munduko nekazaritza-produkzioaren espezializazioaren ondorioz, gero eta beharrezkoak dira nazioz gaindiko erakundeak mundu mailako merkataritza antolatzeko.
- Munduko Merkataritza Antolakundea (MMA). Estatuek merkataritza-liberalizazio hitzarmenak negoziatzen dituzten nazioarteko erakundea. Nekazal produktuak liberalizatzeko akordioak eztabaidarik handiena sortu dutenak dira.
- Elikadura eta Nekazaritzarako Erakundea (ENE). Nazio Batuen erakunde horren xedeak hauek dira: batetik, herritarren elikadura- eta bizitza-maila hobetzea eta bestetik, nekazaritza-ekoizpena gehitzea.
- Nazioarteko Nekazaritza Gunea. Analisi eta landa garapenaren behatokia da. Egoitza Euskadin dauka eta Europan, Asian eta Lationamerikan eta Afrikan ordezkariak ditu.
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza EBn
Nekazaritza
Eskualde landatarrek Europako Batasuneko lurraren ehuneko laurogeia osatzen dute. Lau europarretatik bat lur horietan bizi da. Laborantza-sektorean ekoizpena, emankortasuna eta trukeak handiagotzen ari da Nekazaritza Politika Bateratuari (NPB) esker.
Zerealak dira EBko oinarrizko laborea. Hona hemen EBko labore nagusien banaketa.
Abeltzaintza
Abeltzaintzaren jarduera oso hedatuta dago Europako Batasunean. Beste herrialdeekin konparatuta, Espainia eta Grezia nabarmentzen dira ardi-aziendei dagokienez. Txerri-aziendak EBko erdialdeko eta iparreko herrialdeetan kokatzen dira batez ere: Alemanian, Herbehereetan edo Austrian, besteak beste.
Behi-azienden ustiapenari dagokionez, Britainia Handia, Frantzia eta Italiako iparraldea dira ekoizle nagusiak.
Arrantza
Meatzaritzarekin, nekazaritzarekin eta abeltzaintzarekin batera, arrantza ere lehen sektoreko elementu nagusia da. Honela banatzen da itsasoko arrantza:
- Alturakoa. Itsaso zabalean egiten da, Gran Sol bezalako kaletan, ipar Atlantikoan. Oso jarduera industrializatua da, eta benetako faktoria flotagarriak diren itsasontziak erabiltzen dira.
- Baxurakoa. Kostaldetik gertu egiten da, metodo tradizionalagoekin. Azkeneko hamarraldietan, zientziaren garapenari esker, lupia edo urraburua bezalako espezieak arrain-haztegietan hazi dira.
Nekazaritzako merkatuen erregulazioa
Nekazaritza eta abeltzaintza Europako Batasuneko ekonomien funtsezko parte bat dira. Horregatik, Nekazaritza Politika Bateratua (NPB) Europako Batasuneko erakunde-sistemako jarduera garrantzitsuenetarikoa da.
Nekazaritza Politika Bateratuaren helburuak
- Produktibitatea areagotzea.
- Bizimodu duina bermatzea nekazaritzako populazioarentzat.
- Merkatuak egonkortzea.
- Horniduren segurtasuna bermatzea.
- Kontsumitzaileari hornidurak arrazoizko prezioetan ziurtatzea.
NPB politikaren tresnak | Prezioetan, produkziorako laguntzetan eta primetan parte hartzea. |
Inportaziorako eta esportaziorako kontrolak egitea. | |
Produkziorako gehienezko kuotak finkatzea. |
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

- Gizakia eta zibilizazioa
- El medio ambiente y el ser humano
- Munduko populazioa
- Migrazio-mugimenduak
- Hiria
- Hirien forma eta egiturak
- Jarduera ekonomikoak
- Mundu garatua eta mundu azpigaratua
- Garapenerako laguntza eta kooperazio proiektuak
- Nekazaritza-jarduera
- Nekazaritza eta abeltzaintzako produkzioa
- Nekazaritza
- Arrantza-jarduera
- Lehengaiak eta energia iturriak
- Energia iturriak
- Meatzaritza
- Industria
- Zerbitzuak
- Turismoa
- Lana
- Garraioak
- Merkataritza
- Estatuak
- Nazioarteko harremanak