Produkzio nuklearra
Erabilera zibilerako energia nuklearra, munduko oso herri gutxitan erabiltzen da. Horrela, 1990. hamarkadaren bukaeran, produktore nagusia Estatu Batuak ziren, munduan zentral nuklearretan sortzen zen energia elektrikoaren %30 baino gehiago sortzen baitzuen. Ondoren, Frantzia zegoen %16arekin eta elektrizitatearen barne kontsumoaren portzentaia altua zentral nuklearren bitartez lortua; Errusia eta Sobiet Batasun ohiaren beste herri batzuk datoz gero, %10arekin, Japonia, antzeko portzentaia duena eta Alemania %7 baino pixka bat gehiagorekin.