Bibrazio-hedapena. Uhin mekanikoak

1897.urtean, elektroiaren aurkikuntzari neurri azpi atomikoko partikuletako hainbat aurkikuntza jarraitu zion, XX. mende osoan zehar hedatu zirenak. Aurkikuntza kopurua handituz joan zen, fisikariek konpondu beharreko arazo trabakorra bihurtu zelarik. Partikulak taldekatzean, haietako zenbait quark izeneko materia-korpuskulu txikiagoek osatzen zituztela konturatu ziren.

Eredu atomikoa

Gaur egun onartutako eredu atomikoa hurrengo elementuek osatzen dute.

  • Nukleo atomiko bat, non bi partikula mota (nukleoiak) aurkitzen baititugu: karga positibodunak (protoiak) eta karga gabekoak (neutroiak).
  • Kanpoko azala, non elektroiak baitaude; karga elektriko negatiboa daukate eta hainbat mailatan banatzen dira. Maila horiek Niels Bohr fisikariak aipatutako energia kuantizatze arauari jarraituz banatzen dira (60. gaia ikusi).

Atomoan dagoen elektroiaren egoera lau zenbaki kuantikok zehazten dute: nagusiak (n) energia maila zehaztu eta elektroiaren energia kuantizatzen du; bigarren mailakoak edo azimutalak (l) orbitalaren forma energia maila barruan zehazten duen angelu-momentu globala kuantizatzen du; magnetikoak (m) orbitaleko orientazioa zehazten du; azkenik, spinak (s) edo elektroiko angelu-momentu intrintsekoak, bi balio izan ditzake: +1/2 eta -1/2 .

Atomo bateko oinarrizko egoeran, bere elektroi guztiak ahaleko energia gutxieneko balioak hartzen dituzte, betiere Pauliren baztertze-printzipioa errespetatuz.

Partikulen aurkikuntza

Aurkitutako lehen materia-korpuskulu atomikoak partikulak izan ziren. 1897.urtean, Joseph John Thomson (1856-1940) ingelesak elektroia aurkitu zuen izpi katodikoen bitarteko ikerketen bidez. 1920 eta 1930ko hamarkadetan protoia eta neutroia ausazko moduan aurkitu zituzten, izpi kanal-izpietan eta alfa partikulen erradiazioaren ikerketan, hurrenez hurren.

1932. urtean Carl David Anderson estatubatuarrak laino-ganberan egindako esperimentuetan elektroiaren ezaugarri berdinak zituen partikula bat aurkitu zuen, honek ordea karga elektriko positiboa zeukalarik. Positroia izendatutako partikula hori lau urte aurretik Paul Dirac (1902-1984) fisikariak aurkitu zuen, eta elektroiaren antipartikula izena eman zion.

Hurrengo urteetan hainbat partikula azpi atomiko aurkitu zituzten, dagozkien antipartikulekin batera (muoiak, mesoiak, neutrino elektronikoak, etab.)

Partikula nagusienak eta dagozkien ezaugarri garrantzitsuenak.

Oinarrizko partikuletako eredu estandarra

Atomoak partikula azpi atomiko multzoa txiki batzuen bidez sortzearen ideia desagertuz joan zen, aurkitutako partikula kopurua handiegia zelako. Fisikari teorikoek aurkitutako partikuletan osagai txikiagoak aurkitzen saiatu ziren, horiek materiaren oinarrizko osagaien bloke moduan adierazteko asmoz.

Ahaleginak nolabaiteko arrakasta izan zuen, oinarrizkotzat emandako zenbait partikula (protoiak eta neutroiak, adibidez) oinarrizkoak izan baino, korpuskulu txikiagoek osatzen zituztela jakin zutenean. Elektroi, neutrino eta muoiekin, berriz, ez zen hori gertatzen. Beraz, partikula azpi atomiko ezagunetako kopuru handia sistematizatu eta multzotan taldekatu behar izan zituzten.

Masa handienetik txikienera ordenatutako partikula azpi atomikoetako zerrenda, dagozkien ezaugarri eta antipartikulak aipatuz.

Partikula multzoak

Fisika atomikoa eta eredu estandarreko emaitza esperimentalen arabera, partikula azpi atomikoak hurrengo multzoetan sailkatzen dira:

  • Leptoiak (partikula arinak): eletroi-positroi eta neutrino-antineutrino partikula-antipartikula bikoteak, eta muoiak. Leptoiak benetako oinarrizko partikulak dira, ezin baitira partikula txikiagoetan banatu.
  • Mesoiak (partikula azpi pisutsuak): pioiak, kaoiak eta antikaoiak.
  • Barioiak (partikula pisutsuak): protoi-antiprotoi eta neutroi-antineutroi pareak eta sigma-antisigma partikulak.

Mesoiak eta barioiak ez dira oinarrizko partikulak, quark izeneko materia-unitate txikiagoek osatzen baitituzte. Sei quark mota ezagutzen ditugu, dagozkien antiquarkekin batera. Guztiak 1/2 -ko spina dute.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana