Presio atmosferikoa

Gas-fluidoaz osaturiko masa batek Lurra inguratzen du. Masa horrek atmosfera izena du. Atmosferaren pisuak presioa eragiten du azaleraren unitate bakoitzean, eta horri esker, bizidunek bizitokietara egokitzeko ahalmena dute. Esate baterako, ugaztunen kasuan, aipatutako presioa barneko odol tentsio batekin konpentsatzen da, kapilar-sare batek lagunduta.

Atmosfera

Lurraren azalera inguratzen duen fluido-geruza atmosfera deitzen da. Hainbat gasek osatzen dute atmosfera, batez ere, nitrogenoa eta oxigenoa. Gas-nahasketa horrek airea izena du.

Atmosferak propietate desberdinez osaturiko zenbait geruza dauka:

  • Troposfera: Lurretik hurbilen dagoen geruza da eta bertan fenomeno meteorologikoak ematen dira. Geruza horren altuera 6 eta 17 km bitartekoa da, globoaren eskualdearen arabera.
  • Estratosfera: Aurrekoaren gainean dago eta 50 km inguruko altuera dauka.
  • Mesosfera: Hurrengo geruza da. Oso dentsitate baxua dauka eta 50 km inguruko lodiera.
  • Termosfera: 400 km inguruko altuera du eta haren ezaugarri nagusiena tenperatura berehala berotzen duela da.

Presio atmosferikoa

Aireak azalerako unitate bakoitzeko pisu bat eragiten du, atmosferan kokatutako gorputz guztiengan. Pisu hori presio atmosferikoa deitzen da. Presio hori eguneroko naturaren fenomenoetan aurki daiteke. Esate baterako, bentosa bat azalera leun batean itsasten bada, barnean airerik utzi gabe, presio atmosferikoak bentosa itsatsita mantenduko du, eta ez da bere pisuaren eraginez eroriko.

Presio atmosferikoaren neurketa

Evangelista Torricellik 1643an egindako esperimentuari esker, presio atmosferikoaren balioa zehaztu daiteke.

Torricelik, presio atmosferikoa neurtzeko egin zuen esperimentuaren eskema. Tutua merkurioz betetzerakoan eta azpil batean buruz behera sartzean goiko aldea itxita egonik, tutua hustu egiten da, likidoak 76 zentimetroko altuera hartu arte. Altuera hori presio atmosferikoaren eraginez gertatzen da, merkurioa tututik gorantz bultzatzen duelarik.

Presio atmosferikoa merkurioko 76 zentimetroko altuera bat bezala neurtzen da. Beraz:

N/m2 unitatea pascal deitzen da (Pa sinboloa). Beraz:

Boyle-Mariotte-ren legea

Robert Boyle britainiarrak (1627-1691) eta Edmé Mariotte frantsesak (1620-1684) airearen portaera aztertu zuten, eta ondorioz, gasen konprimagarritasunaren printzipioa asmatu zuten, edo beste modu batera esanda: Boyle-Mariotte-ren legea.

Printzipio horrek zera dio: gas-masa jakin bati dagokionez, eta tenperatura konstantea edukita, gasaren presioaren eta okupatzen duen bolumenaren arteko biderkadurak beti balio berdina mantenduko du. Hau da:

Boyle-Mariotte-ren legearen adierazpen grafikoa.

Manometroak

Fluidoen presioa manometro izeneko tresna batekin neurtzen da. Bi mota nagusi daude:

  • Ohikoak: U itxura duten tutu gisa eraikita daude. Normalean merkurioa edo beste likido manometrikoa izaten dute eta presioen diferentziak neurtzen dituzte.
  • Metalikoak: Gorputzen elastikotasunaren erabileran oinarrituta daude. Neurtuko den fluidoa tutu metaliko elastiko batekin konektatzen da, eta ondorioz, tutuaren kurbadura presio atmosferikoaren bariazioaren arabera egingo da.

Manometro metaliko baten eredu eskematikoa.

Barometroak

Presio atmosferikoa neurtzeko erabiltzen diren tresnak barometroak dira. Horiek Torricelli-ren esperimentuan oinarrituta daude. Bi mota nagusi daude:

  • Sifoikoa edo kubetakoa: U itxurako tutu bat du, itxita dagoen adar batekin. Bertan eskala graduatu bat dago.
  • Metalikoa edo Vidi-koa: kutxa bat dauka hutsean itxita. Bertako tapa elastikoa eta deformagarria da, eta horri esker, ura eskala batean mugitzen da. Aipatutako eskalan presio atmosferikoaren bariazioak zehazten dira.

Kubetako barometro baten diseinua. Eredu horrek oso zehatz neurtzen ditu presio atmosferikoak.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana