Itzuli orri osora

Benjamin Franklin

Tximistorratzaren puntak tximistaren deskarga elektrikoa erakarri eta kableak korronte elektrikoa jasotzen du, gertu egon daitezkeen pertsona edo animaliei kalte egin gabe lurzoruraino bideratuz.

Benjamin Franklin (1706-1790) Estatu Batuetako independentzian parte hartu zuen politikoa izateaz gainera, ospe handiko asmatzaile eta zientifikoa izan zen ere. Ekaitzei buruzko lehen azterketa esperimentalak egin zituen eta gaur egun elektrizitatearen eremuan erabiltzen ditugun hainbat hitz sortu zituen (eroale, bateria), baita tximistorratza ere.