Indar magnetikoak. Oersted-en saioa

Fenomeno magnetikoak Antzinarotik ziren ezagunak, baina XVIII. mendera arte ez zen susmatu elektrizitatearekin lotuta egon zitzakeela. Elektromagnetismoa zientzia modernoaren oinarrietako bat izan zedin, erabakigarriak izan ziren Hans Christian Oersted fisikari daniarrak (1777-1851) eginiko saioak.

Propietate magnetikoak

Antzinako Grezian ezagunak ziren iman naturalak, hau da, magnetita bezalako beste metal batzuk erakartzeko gai diren hainbat substantzia, burdina batez ere.

Ezaguna zitzaien, halaber, imantazioaren fenomenoa; alegia zenbait gorputzek imanekin kontaktuan jartzerakoan haien ezaugarriak hartzen dituzten fenomenoa.

Horrela sortzen diren iman artifizialak aldi baterako edo behin betiko gera daitezke imanduta. Imantazioaren fenomenoari ferromagnetismoa deritzo, eta ferromagnetismoa duten substantziak, ferromagnetikoak direla esan ohi da; esate baterako, burdina, nikela eta kobaltoa.

Interakzio magnetikoa

Ferromagnetismoaren fenomenoa elkarreragin magnetikoaren kasu berezia da. Bi imanen artean aldarapen edo erakarpen indarrak sortzen dira, imanen arteko posizio erlatiboak zein direnen arabera.

Hau gertatzen da imanean kontrako ezaugarriak dituzten bi gune daudelako: ipar poloa eta hego poloa. Horrenbestez, bi imanen artean:

  • mota bereko poloek elkar aldaratzen dute,
  • mota desberdineko poloek elkar erakartzen dute.

Mota bereko polo magnetikoek elkar aldaratzen dute eta mota desberdinekoek, elkar erakartzen dute.

Erakarpenaren edo aldarapenaren indarra bi poloen artean dagoen distantziarekiko alderantziz proportzionala da. Horrek badu elektrostatikaren inguruko Coulomben legearekin antzekotasuna (30. gaia ikusi).

Eremu magnetikoko lerroak

Interakzio magnetikoak bektore-eremu baten ondorio direla esan daiteke. Bektore-eremu horri eremu magnetiko deritzo, eta eremu elektrikoarekin edo grabitate eremuarekin konpara daiteke.

Eremu magnetikoa indar lerroen bitartez adierazten da, eta indar lerro horiek, imanetan, ipar polotik irten eta hego poloan sartzen dira. Horrenbestez, eremu magnetiko bateko lerroak beti itxiak dira; izan ere, iman guztiek dipolo magnetiko gisa jokatzen dute.

Eremu magnetikoko indar lerroak. Lerro horiek ipar polo magnetikotik irteten dira beti eta imanaren hego poloan sartzen dira. Irudian, iparrorratza ere ageri da, eremuaren norabidearen arabera orientaturik.

Oersteden saioa

Mugitzen diren karga elektrikoek ere sortzen dute eremu magnetikoa. Iparrorratzaren orratz imandua korrontea doan zirkuitu elektriko baten hari eroaletik gertu jarriz gero, iparrorratza ipar-hegoa posizioa aldatu eta hariarekiko perpendikular den norabidean jarriko da.

Oersted daniarrak 1819. urtean egin zuen saio sinple hori, eta horrenbestez, elektrizitatea eta magnetismoaren artean dagoen lotura frogatu zuen lehendabiziko aldiz.

Saio horren ondorioa honako hau da: mugitzen diren karga elektrikoek inguruan eremu elektrikoa sortzen dute, eta baita eremu magnetikoa ere, eremu elektrikoarekiko norabide perpendikularrean.

Oersteden saioa. Korrontea doan hari eroalera gerturatuz gero, iparrorratza, orratz imandua hariarekiko norabide perpendikularrean jartzen da.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

< * Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana