Nikola Tesla
(1856-1943), jatorria Kroazian izan arren, ikertzaile eta asmatzaile hau Estatu Batuetakoa zen. Egungo korronte alternoko tresnak oinarritzen diren eremu magnetiko birakaria aurkitu zuen. Bere omenez, Sistema Internazionaleko fluxu magnetikoaren dentsitateko unitateari tesla izena eman zitzaion.