Filosofia helenistikoa

Mundu helenistikoa, Alejandro Magnoren konkisten ondorioa, kosmopolitismoa, artearen dotorezia eta zientzia ezberdinen ezagupenaz bereizi zen. Polisa elkarbizitzako eredu bezala desagertu zenean, filosofo asko intimitatearen eremuan eta norberaren zorionean bilatu zuten babesa. Pentsamenduaren hiru joera nagusiak, epikureismoa, estoizismoa eta eszeptizismoak bereziki azpimarratu zuten moralaren filosofia.

Epikureismoa

Epikuro (K.a. 341-270), Samosen jaioa, filosofia helenistikoaren figura bitxiena da. "Lorategia" izenez ezagututako eskola bat sortu zuen, bere Atenasko etxeko lorategian zegoelako, eta bere ikasleen artean emakumeak eta esklaboak onartzen zituen.

  • Etika. Epikurok gorputzaren garrantzia azpimarratzen du, existentziaren oinarria baita, eta gizakiaren zoriona gozamena dela dio. Gozamen hori mina saihestuz lortzen da, desioen moderazioaren bitartez. Zoriona, gozamen naturalak eta beharrezkoak aukeratuz lortzen da, eta ataraxia edo arimaren lasaitasunean agertzen da. Lasaitasun egoera hau lortzeko, Epikurok politikatik aldentzea gomendatzen du, lagunak zaintzea eta axolagabetasuna jaungoikoen aurrean.
  • Fisika. Epikuerismoak, Demokritok formulatu zuen teoria atomista aldatzen du (1. gaia ikusi), atomoen etengabeko mugimenduan askatasun elementu bat sartzeko, deklinazioa deitu zuena. Zatitu ezineko unitate hauek unibertsoa osatzen dute, baita arima ere, eta beraz, materiala da hau ere eta gorputzarekin hiltzen da (beraz, ez zaio beldurrik izan behar heriotzari).
  • Logika (edo kanonikoa). Egia lortzeko, Epikurok azpimarratzen du hitzen esanahiak garbi definitzeko beharra eta kanonak edo irizpideak ezartzen ditu, ezagueraren formak arautzen dituztenak: sentsazioak, aurrerapenak eta estimuak.

Estoizismoa

Dotrina estoikoaren sortzailea, Citioneko Zenon (K.a. 336-264), Atenasko atari (stoa) batean ematen zituen bere irakaspenak, hortik dator bere eskolaren izena. Epikuerismoa bezala, dotrina estoikoak jarraitzaile asko izan zituen garai helenistikoa eta erromakoan zehar.

  • Etika. Estoikoen kezka nagusia zoriona edo eudaimonia lortzea da. Eta hau, munduarekin armonian bizitzean oinarritzen da, norberaren beharrak naturarenetara egokituz, izaki guztien arteko lotura den logosaren bitartez. Zoriontsua izatea, bertutetsua izatea da, autarkiak eta buruaskitasunak ematen duen egokitze ahalmenaren bitartez.
  • Fisika. Natura eta arrazoia gauza bera izanik, unibertsoaren batasuna badago, dena zuzentzen duen pneuma edo espiritu dibinoa. Sua eta materia unibertsoaren bi printzipioak dira, aktiboa eta pasiboa, elkarren beharra daukatenak eta gauzen arteko kidetasun edo sinpatia erabakitzen dutenak.
  • Logika. Hizkuntzaren erabilera logikoa eta bereziki proposizio gramatikalen azterketa izan zen estoikoen gai nagusia, zeinua edo adierazlea, adierazitako gauza eta esanahia bereizi zituztenak. Azken hau, materiarik gabekoa izanik, gauzen errealitatea eta hitzen errealitatearen arteko erlazioa ezartzen du.

Eszeptizismoa

Korronte eszeptikoa Elisko Pirron (K.a. 360-270) eta Fliunteko Timonek (K.a. 320-230) sortu zuten. Eszeptikoek ez zuten uste arrazoiak egia deskubritzeko gaitasunik zeukanik. Izan ere, errealitatea nabaritzen dugun sentsazioek gauzen itxura bakarrik erakusten baitute. Eszeptizismoaren ideia nagusiak hauek dira:

  • Ezin da ezagutu nolakoak diren gauzak, eta beraz, hoberena da iritzirik ez ematea, faltsu edo benetakorik ez baita existitzen.
  • Erabateko ezagupenak lortu nahi izatea lasaitasunik ezaren iturri da.
  • Bizitzan interesatzen den gauza bakarra espirituaren lasaitasuna edo ataraxia lortzea da.
  • Guregandik kanpo dagoen guztiak ez du garrantzirik.
  • Itxuren mundu batean bizi behar dugunez gero, batzuetan frogagarriena aukeratu beharko dugu.

Greziak utzitako ondarea

Garai helenistikoan zehar Erroma sortzen da politika eta kultura potentzia bezala. Inperioak hizkuntza eta kultura grekoaren lurralde guztiak bereganatu ondoren, erromatar zibilizazioak Grezia zaharraren ondare artistiko, literario, zientifiko eta filosofikoa jaso eta egokitu zuen.

Pentsamenduari dagokionez, erromatarrek filosofo grekoen dotrina ezberdinak hartu zituzten (Aristoteles, Platon, epikureismo, estoizismo, eszeptizismo, zinismo) eta hauen ideiak latinez azaltzeko ahalegin handiak egin zituzten. Zizeron (K.a. 106-43) eta Varron (K.a. 116-27) bezalako autoreek egin zuten "itzulpen" lana, oso garrantzitsua izan zen pentsamendu grekoa Mendebaldera eramateko. Epikureismoa eta estoizismoaren jarraitzaleak dira jarraitzaileak dira Lukrezio (K.a. 98-55) eta Seneka (K.o. 4-65), hurrenez hurren.

Bitxiagoa da Plotinoren dotrina (205-270), neoplatonismo izenaz ezagutua. Platonen "idealismoak" erakarrita (3. gaia ikusi), honen filosofia gehiago garatu nahi izan zuen. Plotinoren pentsamenduan eragin handia izan du gnosisak (kristau elementuak grekoen eta ekialdeko ideia filosofikoekin nahasten den dotrina erlijiosoa) Platonekin zerikusirik ez zeukana. Horrela gauza materialen eta ideien arteko bikoiztasun platonikoa izatearen batasunean konpontzen da, Bat existitzen baita, denaren iturri eta helmuga.

Ataloko ataria, Atenasen.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

< * Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana