Ikasten. Euskarazko on-line ikastaroak

ikasten ikonoa

Ikasten.net euskara ikasteko baliabide didaktikoa da, munduko edozein tokitan diren pertsona helduei euskara helarazteko metodologiaz diseinatuta, interfas atsegin eta informalarekin. Ataletan antolatutako 60 unitate didaktikokoa da ikastaroa, eta errepasorako 12 unitate eta hainbat ekintza dakartza ere: audioak, bideoak eta hainbat motatako ariketak.

 

Ikastaroko sarrera unitatean programa erabiltzen jakiteko jarraibideak aurkituko dituzu, eta hortik aurrera zure maila zehaztu eta hobe datorkizun unitate didaktikotik hasita jarri ahal izango zara lanean. Hasiberrientzako eta gehiago dakitenentzako mailak ditu ikastaroak; lortu ahal izango duzun maila zein izango den jakiteko, kontsulta ezazu baliokidetasun taula.

 

Auto-ikaskuntza ikastaroa denez, eta ikaslearen lanean parte hartzen duen tutorerik ezta irakaslerik ez dagoenez, ezin daiteke lortutako maila bermatu. Beraz, ikastaroa betetzeagatik ez zaizu titulurik ezta ziurtagiririk emango.

 

 

« Ikastaroen orrialde nagusira itzuli

Guardar