Ikasten.net euskara ikasteko baliabide didaktikoa da, munduko edozein tokitan diren pertsona helduei euskara helarazteko metodologiaz diseinatuta, interfas atsegin eta informalarekin. Ataletan antolatutako 60 unitate didaktikokoa da ikastaroa, eta errepasorako 12 unitate eta hainbat ekintza dakartza ere: audioak, bideoak eta hainbat motatako ariketak. A1 mailatik B2 mailara bitarteko materiala dago eskuragarri.
Ikastaroko sarrera unitatean programa erabiltzen jakiteko jarraibideak aurkituko dituzu, eta hortik aurrera zure maila zehaztu eta hobe datorkizun unitate didaktikotik hasita jarri ahal izango zara lanean.
Autoikaskuntzako formakuntza denez, eta tutoretzarik edo irakaslerik ez dagoenez, ezin da egiaztatu eskuratutako ezagutza-maila. Beraz, ikastaroa egiteak ez dakar inolako titulu edo ziurtagiririk lortzea.
Lizentziak aktibatu ondoren, zerbitzua indarrean dagoen bitartean erabili ahal izango da mugarik gabe, baina 12 hilabetez aktibitate gabe dauden lizentziak desaktibatu egingo dira.