Informazio gehiago

Mitologia

Mitoek zuzeneko erlazioa dute gizarte jakin baten herentzia komuna osatzen duten obratzeko, pentsatzeko eta sentitzeko moduekin; herentzia honek zeinu bereizgarriak eta berezitasunak transmititzen ditu belaunaldiz belaunaldi.

Mitoen existentzia berez dago lotuta antzinatasun eta tradizioekin, besteak beste, eta horiek erakusten dute euskal mitologiak zer-nolako garrantzia duen, ikuspegi historiko eta kulturaletik begiratuta, gurea bezalako herri berezi batean, alegia, Europako zaharrena izanik bere sustraietan nortasun propioaren bila gogotik saiatuz dabilen herri batean.

Jose Migel Barandiaranek honakoa esan zuen: "Iberia, Gallia, Lazio eta Goi-iparreko herrien ipui-bildumetan, gure ipui edota istorio herrikoien antzeko asko aurkituko ditugu". Baina "honek ez du gutxitzen eusko mitolojiaren bereiztasunik. Ez degu aaztu behar bereiztasuna ez dela norbaitek zerbait bere izatetik ateratzea, guztien gauzei ikutu berezi bat ematea baizik". ( Obras Completas , I. alea, 14)

Pertsonaia mitologikoak

Mari

Jainkosa da Mari, lurpeko bizilekuetan egon ohi dena, eta bere-bereak diren egiteko batzuk izateaz gainera, Euskal Herriko beste pertsonaia mitiko batzuenak ere baditu. Lurpekoen eta beste jainkoen buru da Mari. Horrela, bada, Eguzkiaren eta Ilargiaren ama den Lurra, eta bi horien ikustaldia egunero izan ohi duen Lurra, Mariren eta bere ireltxu laguntzaileen etxebizitza ere bada.

Soineko apainez jantzitako andre bezala aurkezten da askotan Mari Durangoko istorio batzuetan; eskuetan urrezko jauregi bat duela azaltzen da bertan. Soineko apaindun emakume bezala agertzen da Elosua, Azpeitia, Begoña, Errenteria, Zegama, Azkaine eta Leskun herrietako istorioetan. Azkeneko herri horretan, gona gorriz jantzita azaltzen dela diote.

Mari lau zaldik daramaten gurdi batean eserita azaltzen da Amezketan; txinpartak darizkion emakume bat bezala ere ikusi dute Zaldibian; sugarrez inguratuta, airean doan emakume baten moduan Bedoñan; sua dariola, batzuetan txinga bat eta beste batzuetan kateak daramatzala Errezilen; ahari baten gainean eserita doan andrea bailitzan Zegaman eta Oñatin; hegazti oinak dituen emakume gisa Garagartzan; akerraren irudikoa Baztanen; zaldiarena Aranon...

Herri-esaeretan hainbeste eratara azaltzen bada ere, gauza batean bat datoz denak: emakumezko ireltxua dela Mari.

Mari

Marik abere irudiak hartzen ditu gehienetan lurpeko bizilekuetan, emakumearena lur gainean eta suzko igitai batena zeruan zehar doanean. Beraz, Marik eta bere mendekoek abereen irudiak (zezen, aker, zekor, gorri, zaldi, suge, putre eta abarren irudiak) hartzen dituzte, lurpeko munduari dagozkion herri-esaeren arabera; oraindik ulertzen ez dituen fenomenoen eragiletzat jotzen ditu herriak Mari eta bere mendeko jainko-jainkosak.

Mariren bizilekuak

Lurpean du Marik bere ohiko bizilekua. Baina lurpe horrek baditu bere bideak lurrazalera ateratzeko: leize-zuloak. Hori dela eta, Mari sarriago agertzen da leku horietan besteetan baino. Ondorioz, askok oraindik gogoan dituzten agerpenen leku dira leize batzuk, besteak beste, hauek: Baltzola (Dima), Supelaur (Orozko), Anboto, Atxorrotx (Eskoriatza), Zaldiaran, Aketegi, Gaiztozulo (Aloña), Lezia (Sara), Marixilo (Biriatu)...

Marik bizilekua aldatzen du: zazpi urte Anboton igarotzen ditu, zazpi Oizen eta zazpi Mugarran. Amezketako esaeren arabera, bolada batzuk Aralarren ematen ditu, beste batzuk Aizkorrin eta besteak Murumendin.

Mariren familia

Euskal Herriko mito askotan, lurpeko munduan bizi diren jainko eta irelu guztien buru da Mari. Azkoitiko istorio batean, Maju izeneko senar bat duela esaten da, Mariren antzera azaltzen dena. Biok elkarrekin topo egiten dutenean, euri eta kazkabar ekaitz beldurgarria sortzen dute. Goierrin Sugar esaten dioten jainkoa da Maju. Pertsonaia hau, halere, ez da asko azaltzen euskal mitologian.

Baltzolako leizeko "sugaarren" izena da Sugoi. Mariren garaiarekin estu-estu lotutako jainko edo ireluetako bat da. Bere izenaren esanahiak eta bere egitekoek Sugaar edo Maju Mariren senarraren antzeko egiten dute. Beste alderdi batzuek Mikelats eta Atarrabi Mariren seme eta Axularren lagunen tankera ematen diote.

Badira Mariren bi alaba aipatzen dituzten istorioak; beste batzuek bakarra aipatzen dute. Hainbat istoriotan, baina, bi seme aipatzen dituzte: Atarrabi eta Mikelats. Atarrabi seme ona da; Mikelats, berriz, gaiztoa.

Istorio batzuek, lekuen arabera, ez dute Mari jainko bat bakarra bezala aurkezten, ahizpa batzuk bezala baizik.
 

 

El Correo Español

Mariren menpeko

Lurpeko bizilekuan ezin konta ahalako irelu mirabeak izateaz gainera, batzuetan gazte mendeko bat izaten du aldamenean. Mendekoak ere Mari du izena. Hainbat arrazoirengatik erori zen mendetasun horretan. Batzuetan, amaren agintzari edo konpromiso bat betetzeko. Beste batzuetan, ama baten madarikazioaren ondorioa izaten da egoera hori. Istorio batzuetan, berriz, ez da azaltzen ez madarikaziorik ez agintzarik. Bere leizera hurbiltzen den neskato batez jabetu egiten da, besterik gabe.

Mariren bereizgarriak eta egitekoak

Oñatin eta Aretxabaletan diotenez, Mari Anboton dagoenean, euria erruz egiten du; Aloñan dagoenean, lehorte iraunkorra. Orozkon esaten da Mari Supelaurren dagoenean uzta ugaria jasotzen dutela.

Marik ekaitzak sortzen ditu. Oiartzunen esaten dute Aralarren eta Trinidamendin prestatzen dituela. Zegaman eta Goierriko beste herri batzuetan uste da ekaitzak Aketegiko leizetik edo Murumendikotik botatzen dituela. Halaber, ekaitz-haizeak Maimurko zubiaren ondoko putzu batetik atera ohi ditu, Leitzan esaten dutenez. Arabako herri askotan uste dute horrelako haize eta lainoak Okinako leizetik ateratzen direla. Tolosan esan ohi da ekaitza denean Mari zaldi-gurdi batean eserita igarotzen dela zeruan barrena, lainoak zuzentzen. Irelu hau ikuste hutsak ekaitza hurbil dela adierazten du.

Marik beragan sinisten dutenen fedea saritzen du eta harrera ona egiten die beragana aholku bila doazenei. Norbaitek hiru aldiz jarraian deitzen badio, "Aketegiko dama" esanez, haren gainean jartzen da bera; hori uste dute, behintzat, Zegama aldean.

Mariren gurtza

Mariri urtero opari bat egiten dionak ez du ikusiko bere uztaren gainera harri-jasarik erortzen (Kortezubi). Ahari bat bere leizera eramatea da, zalantzarik gabe, egin dakiokeen oparirik onena. Abere hori azaltzen da istorio askotan Mariren maiteena bezala.

Mari edo lurpeko jainkotxoen omenezko erritua zen, orain dela gutxi arte, Ataunen eta Nafarroako herri batzuetan gordetzen zen ohitura, harriak botatzekoa, "Au iretzat eta ni Jainkoarentzat" hitzak esanez.

Putzu sakratu batera harriak botatzea ere beste erritu bat da; Uxueko Ama Birjina edo bere irudia agertu zen lekutik hurbil dagoen putzuan harriak botatzen dituzte semeak izan nahi dituzten emakumeek. Gauza bera egiten dute Xabierko gazteluaren ondoan dagoen batean.

Garai batean, Urkiolara, Arantzazura eta Aralarko San Migelera zihoazen erromesek harriak eramaten zituzten, eta hango elizaren hormetan uzten zituzten. Ohitura horrek oraindik jarraitzen du Arruazutik eta Azkaratetik San Migelera igotzen diren erromesen artean.

Leizeetan bizi diren ireluei txanponak botatzeko ohitura oso zabala zen kristautasuna baino lehen. Sagatigorri, Solacueva eta Cavaraida kobetan zegoen ohitura hori, eta txanpon iberikoak botatzen zituzten Usategin (Ataun).

Euskal Herriko beste leku batzuetan ere egiten da horrelako zerbait, leizeetan baino kanpoan egin arren. Horrela, Aralarren, artzain batek ardi bat galtzen duenean, eskupeko bat eskaintzen dio San Migeli, eta "Amabirjiña-arri" izeneko harkaitzaren gainean jartzen du.

Bizitzako egitaraua

Pertsonak errespetatzea nahi du Marik, elkarri laguntzea eta emandako hitza betetzea. Gezurra, lapurreta, handikeria eta harrokeria gaitzetsi egiten ditu, eta gezur zein lapurreten bidez lortutako irabaziak kendu egiten dizkie gaizkileei.

Inork ez du sartu behar Mariren etxean honen deirik edo baimenik gabe, ezta handik ezer hartu ere. Halaber, hutsegiteak zigortzen ditu, gaizkileei barruko kezkak sortuz eta errudunei zerbait kenduz.

Marirengan hainbat gai mitologikok egiten dute bat eta, haren ezaugarri batzuei so eginda (lurreko indarrak eta lur azpiko zenbait iratxo kontrolatzen ditu, eta agente eta fenomeno teluriko askorekin identifikatzen dute), Ama Lurraren ikurtzat har daiteke.

Ondorengo leizeetan agertzen da Mari: Muru, Aketegi, Anboto, Agamunda, Larrunari, Putterri, Zaldiaran, Lezia, Otsibarre...

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana