Aker
Akerraren irudian agertzen diren ireluen istoriotan ezagunenak, Zugarramurdiko Akelarre-lezeri dagozkionak dira. Iratxo eta sorginen gordeleku omen zelako horren sarreran, goi aldean, estalagmitazko horman, bada "jarleku" deitzen dioten zulo bat; handik ematen omen zituen bere orakuluak, akerraren irudian aurkezten zen deabruak.
Siniste horiek oihartzun handikoak izan ziren XVI. eta XVII. mendeetan. Izan ere, garai hartan esaten zen, sorginak Akelarrean biltzen zirela, deabruaren begiradapean. Sorginak airean joten omen ziren leku hartara, beren buruei ematen zieten gantzu baten bidez eta honoko hitz hauek esanez: "Sasi guztien gainetik eta hodei guztien azpitik". Baino, Pierre de Lancrek bere Tableau de l'Inconstace liburuan (Paris 1912) dakarren Description et figure du sabbat des sorciers izeneko margolanean, berak bahitu dituen bi haurrekin, aker baten gainean, datorren sorgin bat ikusten da.
Pierre de Lancreren liburu berean azaltzen dira, hamahiru urteko Maria de Agerrek eta beste batzuek epailearen aurrean egindako aitormenak; aitormen horien arabera, Akelarrean, zelaiaren erdian dagoen suil handi batetik ateratzen da deabrua akerraren irudian.
Baigorri haraneko bizilagunek diotenez, aker irudiko irelu bat inguru haietako koba batzuetan bizi da. Urepelen, Biurretabuxtan baserriko Juan Monakok ondorengoa kontatu zuen: Auza mendian bada bere barruan urrea daukan leize bat. Suge handi bat eta aker bat daude urrearen ondoan. Askotan joan zen hara Aldudeseko Martieneko apaiza eta urrea ikusten zuen, baita sugea eta akerra ere. Eta bere liburutik otoitzak errezatzen zituen sugea eta akerra uxatzeko; apaizaren otoitzekin hari bat bezala mehetzen zen sugea, baino ez zuen alde egiten.
Apaiza koban sartu zen bere kolkoan hostia santua zeramala. Baina urrea ukitzen hasten zenean, sugea hazi egiten zen eta esku hutsik irten zen handik, leizearen barrutik zetozen hitz misteriotsu hauek entzuten ziren bitartean: "bular gainean daramazun horri eskerrak; bestela, hemen gelditu beharko zenduen". Ordutik asko entzuten da ondorengo esaera: "Auza, han baduk gauza; baina neok ezin har".
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.
Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.