Jaiak eta ohiturak

Neguko jaiak

Urte-sasoi hotzena iritsitakoan, heriotzaren eta bizitzaren arteko atalasea oso txikia dela gogorarazten duten jaiak ospatzen dira. Horrez gainera, materia berriz jaio daitekeen ideiari eusten diote ospakizun horiek. Oro har, neguko jaiek pertsonen, animalien eta landareen heriotzarekin eta berpizkundearekin lotura duten gaiak dramatizatzen dituzte.

Garai honetako jai gehienetan, ospakizunetan ari diren herrietako gazteek hartzen dute protagonismo handiena. Horrela gertatzen da, esaterako, landa-eremuko inauteri euskaldunetan eta Gabonetako opariak eskatzen zein beste mota bateko eskaerak egiten diren egunetan.

Azaroaren 1ean, Domu Santu egunak ematen die hasiera neguko jaiei. Hildako pertsonei eskainitako eguna da eta, bertan, senitartekoek eta lagunek lorez betetzen dituzte hilobiak.

Domu Santu eguna

Abenduaren 6an, San Nikolas jaian, txikienak izaten dira protagonista nagusiak. Egun horretan, sei urteko haur bat gotzainez janzten da eta, beste umeekin batera, santuari abesten diote kaleetatik; bitartean, balkoietatik gozokiak botatzen dizkiete. Gipuzkoan, adibidez, Segurako eta Legazpiko jaiak dira ezagunak.

Gabonen atarian, nekazaritza-azoka eta abere-azoka bik pertsona ugari erakartzen dituzte. Abenduaren 13an, Zumarragak Santa Lutzitako Feria hartzen du. Abenduaren 21ean, bestalde, San Tomas eguneko azokan, Bilboko, Donostiako eta Arrasateko kaleak jendez betetzen dira.

Gabonak Olentzerok iragartzen ditu, mendian lanean ari dela Kristoren jaiotzaren berri jaso eta Berri Ona ematera herrira joango den ikazkinak, hain zuzen. Horrela, abenduaren 24ro, Gabonen etorrera iragarri eta opariak ekartzen dizkigu pertsonaia on huts honek; batzuetan, halere, ikatza ere ekartzen du Olentzerok . Eguberria modu berezian ospatzen dute Bastidan, Araban. "Cachimorroa" buru dutela, larruz estalitako artzain-taldeek kopla zaharrak errezitatzen dituzte eta dantza sinple batzuk eskaintzen dituzte.

Urte berriarekin batera, jai berriak datoz. Gipuzkoako hiriburuak bere egun bereziena bizi du urtarrilaren 20an, San Sebastian egunaren ospakizunarekin eta danborrada ospetsuarekin. Jaia 19tik 20rako gaueko 12etan hasten da, bandera igoerarekin. Ordu horretan, danborren doinuak hiriko bazter guztietara iristen dira. Biharamunean, eguerdian, haurren txanda da; danborrari jantziak jarri eta Donostia alaitzen dute. Urtarrilaren 20an, gaueko 12etan amaitzen da egun handia, bandera jaisten dutenean.

danborrada

Neguko jaietako pertsonaia bitxietako bat "cachi" izenekoa da. Urteko lehen hilabetean, 22an, kolore horiz eta berdez jantzita bandera baten azpian ibiltzen da Oion herri arabarrean.

Otsailean, jai ezagun bi ospatzen dira. Alde batetik, 3an San Blasak ospatzen dituzte, eztarriko minak sendatzen dituen santuaren omenez. Tradizioaren arabera, kordel fina eraman behar da lepoan bederatzi egunez, etorkizunean eztarriko gaixotasunik ez edukitzeko. Bestalde, handik egun batera, otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan, koru ugari Euskal Herriko herrietan eta hirietan zehar ibiltzen dira, santaren abestia kantatzen. Musikaren erritmoa markatzeko, makila luzeekin lurra kolpatzen dute.

Santa Ageda

Jai laiko deigarrienak eta koloretsuenak Inauteriak dira. Hiriko Inauteri modernoak daude, Tolosakoak esaterako, eta, bestalde, landa-eremukoak eta tradizionalagoak daude, Zuberoako maskaradak eta Lantzeko Inauteriak (Nafarroa) kasu. Landa-eremuko aratusteen adibide gisa, Inauterietako igandean Markina-Xemeinen (Bizkaia) zagi-dantza egiten dute. Gazte-talde batek euskal aratusteen dantza aipagarrienetakoa interpretatzen dute. Konpartsarekin batera eta hezitzaile batek kontrolatuta, hartz bat doa kaleetatik umeak izutzen.

Guardar

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana