celula

XIX. mendearen amaiera arte ez zen landu teoria zelularra. Teoria horren arabera, zelula izaki bizidun guztien unitate morfologiko, fisiologiko eta genetikoa da, eta gainera, zelula guztiek beste batean dute jatorria. Zelula guztiek egitura bera dute: mintz plasmatikoa, zitoplasma eta material genetikoa edo DNA. Bi eratako zelulak bereiz ditzakegu: zelula prokariotoak (nukleorik gabeak) eta zelula eukariotoak, askoz ere garatuagoak eta nukleoa, zitoplasman zitoeskeleto bat eta hainbat funtzio betetzen dituzten mintzezko organulu batzuk dituztenak.

mediateca enciclopedias

Guardar