Informazio gehiago
Gizartearen eraketa
Nola sortu zen gizakia Lurrean? Hori azaltzen saiatzen diren hainbat teoria daude, baina dakiguna da inoiz ez dela bakarrik egon. Hasieratik, gizakiak bere antzekoekin elkartzea bilatu du bere biziraupena ziurtatzeko. Hasiera batean helburu zehatzak zituzten talde xumeak baziren ere, ehiztari-taldeak adibidez, eboluzionatu egin dute eta gaur egun gizarte konplexu bihurtuak ditugu. Gaur egun, gizartea antolatzeko era ugari daude, familiatik hasi eta nazioz gaindiko elkarteetaraino, hala nola, enpresa, sindikatu, emakume-elkarte edo gobernuz kanpoko elkarteak.
Taldeak
Sua egiteko egurra bilatu, ehiza egin, arrantza egin, babestuta egoteko tokiak bilatu..., gizakiak taldean askoz errazago egiten dituen zereginak dira.
Taldeak, elkarren artean harremanak dituzten gizabanakoez osaturiko unitateak dira. Elkarte oso egonkorrak dira, bere kideak taldeko kide bezala identifikatzen dira eta kanpotik ere hala direla ikus daiteke.
Talde-motak
- Oinarrizko taldeak.
Kideak elkarren artean komunikatzen dira. Sinesmenak eta gizarte-jarduerak, argotak eta tradizio berdinak garatzen dituzte. Elkarte unibertsalenak dira, giza bizitzako eremu guztietara hedatzen baitira. Hauen antzinako adibide bat aipaturiko ehiztari-taldeak dira, gobernatzeko mekanismo informalek osatuak. Bere barne-eztabaidetako arazoak talde beraren barnean konpontzen ziren. - Bigarren mailako taldeak.
Eskala handiko elkarteak dira, eta beren kideen arteko harremanak inpertsonalak, formalak eta burokraziaren bitartez erregulatzen dira. Arazoak ez dira jadanik hurbileko taldean konpontzen; aitzitik goragoko instantzietara jotzen da. Erakundeak, enpresa handiak, gobernuz kanpoko erakundeak eta Estatuak ditugu era honetako adibide garbiak.

Gizarteak
Gizaki-taldeen eboluzioa erabat lotuta dago konpondu behar dituzten arazoekin. Gero eta arazo konplexuagoak konpontzeko beharrak, talde hauek beste talde zabalagoetan elkartzera eraman zituen. Hauek dira gizarteak.
Gizartea, helburu zehatzak lortzeko asmoz elkarrenganako laguntza ziurtatzeko kultura bera garatu duten gizaki-taldeen elkartea da. Gizarte oro antolamendu bat bezala eratuta daude, eta horrek esan nahi du harremanak nahiko egonkorrak eta zehatzak direla beren kideen artean.
Oinarrizko gizarte-erakundearen adibide bat familia da. Bertan, garbi bereizten dira bere kideen rolak, betetzen duten zereginaren arabera. Aita eta amaren arteko zereginen banaketa ez da hautazkoa; aitzitik bere gizarteko kultur eredu nagusienei dagokie.
Gizartea antolatzeko erak
Soziologoek gizarte-erakundeen sailkapen desberdinak ezarri dituzte. Oso erabilia den sailkapen batek bost mota hartzen ditu kontuan.
Tribu-komunitatea
Gizarte-erarik zaharrena da. Tribu-komunitatea familia-taldeak elkartzeagatik sortzen da. Lan-banaketa oso mugatua izatea du ezaugarri. Bere kideen helburua biziraupena da eta herri-jabetza garatzen dute. Gizarte honetan hierarkia ia garatu gabe dago. Tribu-komunitatea, hasiera batean, nomada eta artzainek osatua izan zen. Nekazaritza ezagutu zutenean, ordea, lurralde batean finkatu ziren. Ekoizpena gehitzeko esklaboak erabiltzen ziren. Tribu-komunitatetik, gainerako komunitateak sortu ziren.
Asiar komunitatea
Klase bereizketarik gabeko eta batez ere nekazaria den gizarte-mota bat da. Lurrak goreneko boterearen jabetzapekoak dira eta herriak lantzen ditu. Erregimen politikoari dagokionez, herriak ezin du erabakirik hartu eta bere komunitatearen liderraren menpe dago. India, Mexiko edo Peru bezalako herrialdeek oraindik gizarte-eredu hau mantentzen dute.
Antzinako gizartea
Tribuak elkartuz eratutako komunitate-mota bat da; bere adibide klasiko eboluzionatuena Erromako eta Greziako gizarteak izan ziren. Lurrak Estatuarenak dira, baina jabego pribatua agertu eta garatzen da. Herri-jardueretan parte hartuz jabegoa eskuratzen da, bereziki aktibitate militarraren bitartez. Erroman, hasiera batean patrizioei bakarrik onartu zitzaizkien propietate hauek eta geroago plebeari, baina inoiz ez esklaboei. Propietate-irizpide hau gizarte-klaseen agerpenaren jatorrian dago.
Gizarte feudala
Lurraren jabegoa jabe handien eskuetan dago. Jabe handi horiek esklaboak dituzte beren lurretan; horiei babesaren truke errentak eskatzen zaizkie. Gizarte oso hierarkizatua da, eta esklaboak jaunaren lurrari "lotuta" daude.
Lan-banaketa oso mugatua da, esklaboek dena egiten dutelako. Hirietan, hierarkizatze urri horren adibidea artisauen erakundeetan antzematen da; bertan maisuek beren mende zituzten ikasleak eta ofizialak.
Gizarte kapitalista burgesa
Hirietan, hots, burguetan, gertatutako merkataritzaren gorakadak gizarte-klase berri bat sorrarazi zuen: burgesia. Aurkikuntzei esker merkatuak eta produktuak hedatzeak botere-gune bilakatu zituen hiriak. Burgesia Flandesen, Herbeheretan eta Italiako iparraldean sortu zen, hau da, merkataritza eta manufaktura-jarduera garrantzitsuena zen tokietan.
Frantziako Iraultzaren ondoren, burgesiak boterea hartu eta esklaboek zituzten erlazio feudalak liberatu ziren, guztiek hiritar izaera hartuz. Iraultza Industrialeko garapenak liberatutako esklaboek hirietako fabriketara emigratzea eragin zuen, eta horrela, langileria, hau da, langile-klasea sortu zen.
Burgesia nazionalak XIX. mendeko ordezkaritzazko demokrazien euskarri izan ziren. Horrekin batera, langile-klaseak gizartearen liberaziorako ereduak aurkitu zituen marxismoa eta anarkismoa bezalako ideologietan. Marxismoarentzat, langileriak bere askapenaren alde eginiko borrokak langileriaren diktadura ekarriko luke, klaserik gabeko gizartera iritsi aurreko pauso gisa. Nahiz eta iraultza marxistak arrakasta izan zuen tokian, adibidez Sobietar Batasunean, emaitzak oso txarrak izan, langileen eskakizunetan horiek aplikatzeak haien egoera hobetzeko eta haien eskubideak onartzeko balio izan du.
Erakunde politikoak
Gaur egun, gizarte-erakunde konplexuetan garrantzitsuena Estatua da.
Estatuaren ezaugarri nagusiak
Legearen inperioa
Estatu demokratikoetan, legearen espresio gorena Konstituzioa da. Estatuaren antolaketa eta legeak bere menpe daude.
Boterearen banaketa
Estatu demokratikoa hiru botere bereiziez eratuta dago.
- Botere Legegilea.
Parlamentuak herriaren aginpidea ordezkatzen du. Bere kideak herritar guztien artean aukeratzen dira. Parlamentuak Botere Legegilea betetzen du eta Gobernuaren ekintza kontrolatzen du. Ganbara batez edo biz osaturik dago estatuen arabera. - Botere Betearazlea.
Botere Betearazleak (Gobernuak) Botere Legegilean (Parlamentuan) du bere oinarria. Bere helburua Estatuko ekintzak gestionatzea da. Presidentetza eta departamentu ezberdinetako ministerioek osatzen dute. Praktikan, bera dugu botere nagusia. - Botere Judiziala.
Legea bete dadila bermatzeko arduraduna da. Betearazlearen akats posibleak eta Legegilearen eginkizuna kontrolatzen ditu.
Gizartearen harreman-motak
Harreman bertikalak
Gizartearen egitura soziala, pertsona eta taldeen status eta rol ezberdinen artean ezartzen da. Boterea betetzeko era bat autoritatea da.
Autoritatea
Politika zehazteko, ekintza garrantzitsuak epaitu eta eztabaidak konpontzeko edonolako giza ordenetan ezarritako eskubidea da. Max Weberrek legezko hiru autoritate mota ezarri zituen: karismatikoa, tradizionala eta lege-arrazoizkoa.
Harreman horizontalak
XVII. mendetik aurrera, erakunde konplexuak, bereziki politikoak, pertsonen arteko adostasunetan oinarritu beharko liratekeela defendatzen zuten teoriak sortu ziren. Horietako bi nabarmenduko ditugu.
Kontratuzko baldintza
XVII eta XVIII. mendeetan garatu zen eta Hobbes, Locke, Rosseau eta Kantek horren alde egin zuten, zenbait aldaera izan zituzten arren. Teoria hau gizarte-kontratuaren ideian oinarritzen da. Gizabanakoek bere askatasunaren parte bati uko egiten diote ziurtasunaren truke.
Adostasunezko jarrera
Bere defendatzaile nabarmenena Parson estatubatuar soziologoa izan zen. Parsonek gizarte balore gorenak guztien artean banatu behar direla uste du. Hori da gizarte-adostasunaren funtsa. Teoria hau oso kritikatua izan zen gatazkaren aukera kontuan hartzen ez duelako.
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.
