Informazio gehiago
Izaki bizidunak eta ingurunea
Izaki bizidunak oso lotuta daude bizi diren ingurunearekin. Horregatik, ingurunean gertatzen den edozein aldaketak animalia eta landareak egokitzera behartzen ditu bizirik irauteko. Batzuetan, gurasoengandik heredatutako senak bizirik irauteko zer egin behar duten agintzen die. Beste batzuetan, bat-bateko erantzuna izaten dute, inguruneko egoeraren arabera.
Izaki bizidun motak
Elementu batzuk behar-beharrezkoak dira bizitzarako: ura, argia, elikagaiak... Ingurune jakin batean dagoen baliabide-kantitateak eta kalitateak bertan nolako izaki bizidunak aurkituko ditugun esango digu.
Gizaki bizidunak haientzat egokienak diren inguruneen arabera sailka daitezke.
Animaliak, beraz, hiru taldetan banatzen dira:
- Lurtarrak. Normalean hankak dituzte lur gainean ibiltzeko, birikak oxigenoa arnasteko eta azala klimatik babesteko.
Urtarrak. Hegatsak, ezkatak, itxura luzangak eta ur azpian arnasa hartzeko brankiak izaten dituzte.
Airekoak. Hegaztiek hegoak dituzte eta hezur huts arinagoak, hegan egiteko. Intsektu gehienak ere talde honetakoak dira.
Bestaldetik, landareak bi taldetan sailka ditzakegu:
- Lurtarrak. Lur-azalean bizi dira eta beren sustraiekin behar duten ura lurzorutik hartzen dute.
Urtarrak. Laku, ibai eta itsasoetan aurkitzen dira. Beren ingurutik behar duten ura hartzen dute.
Egokitzea
Bizi diren lekuan aldaketaren bat gertatzen denean (sumendi baten erupzioa edo lehorte luze bat, adibidez), izaki bizidunek egokitu egin behar dute bizirik irauteko. Eta hori ez da beti erraza izaten.
Animalia eta landareek baliabide anitzak dituzte: kolorez alda daitezke, harrapari batengandik ezkutatzeko edo atzapar eta moko luzangak garatu, intsektuen habi ezkutuetara iritsi eta jan ahal izateko.
Egokitze-mota horiek espeziearen eboluzioaren emaitzak dira, eta belaunaldiz belaunaldi heredatzen dira. Charles Darwinek espezien hautespen naturalaren teoria formulatu zuen. Bere analisien arabera, ingurunera egokitzeko animalia banako indartsuenak eta gaituenak, ugaltzeko behai duten denbora nahikoa bizirik irauten dutenak dira. Horrela, haiek dira geneak etorkizuneko belaunaldietakoei transmititzen dizkienak, egokitzeko gaitasun on hori heredatu eta eboluzionatuz.
Baina izaki bizidunak ez daude herentzia genetikoaren menpe bakarrik bizirik irauteko. Kaleko katuei hainbat egunetan jaten ematen badiegu, leku horretan bertan eta ordu berean hasiko dira biltzen berehala, eta gehiago eskatzen ibiliko dira miauka. Ikasteko modu hori ere egokitze-mekanismo bat da.
Estimuluak eta erantzunak
Estimuluak izaki bizidunen habitatean gertatzen diren aldaketak dira. Adibidez, ingurunean ura, argia edo sustantzia kimikoak aldatzea estimiluak dira. Izaki bizidunek inguruneko estimuluei erantzun desberdinak ematen dizkiete. Landareenei tropismoak esaten zaie, eta animalienei taktismoak.
Taktismoak
Taktismoak ingurunean gertatutako aldaketen aurrean egiten diren higidura-erreflexuak dira.
Geotaktismoa | Fototaktismoa | Kimiotaktismoa | Hidrotaktismoa | Tigmotaktismoa | |
---|---|---|---|---|---|
Estimulua | Lurra | Argia | Substantzia kimikoa | Hezetasuna | Kontaktu fisikoa |
Erantzuna | Koleopteroen artean, batzuk grabitatearen kontrako norabidean mugitzen dira instintiboki. | Sitsak argira gerturatu ohi dira. Kakalardoak aldiz, argitik ihes egiten dute. | Erleak, loreetara gerturatzen dira, hauen usainarengatik. | Lur-zizareak lurreko hezetasuna antzematen du eta instintiboki bilatzen du. | Kukurutxa ukitzen dugunean, igurtzia saihesteko kiribildu egiten da. |
Tropismoak
Tropismoak landarearen higidura mantsoak dira, eta sustraia, zurtoina edo hostoak hazi edo txikitu egin direla adierazten dute. Landareak estimuluaren alde erreakzionatzen badu, tropismo positiboa izango da, eta negatiboa, estimuluaren kontra mugitzen bada.
Fototropismoa | Geotropismoa | Hidrotropismoa | Kimiotropismoa | Tigmotropismoa | |
---|---|---|---|---|---|
Estimulua | Argia | Lurra | Hezetasuna | Substantzia kimikoa | Kontaktu fisikoa |
Erantzuna | Zurtoin eta hostoak: positiboa (argirantz doaz). | Sustraia: positiboa lurraren erdigunerantz. | Sustraia: positiboa (toki hezeetarantz hazten da). | Sustraia: positiboa (oxigenoa eta gatz mineralak bilatzen ditu). | Sustraia: negatiboa (oztopoak saihesten ditu). |
Raíz: negativa (huye de ella). | Tallo: negativa. | | | Raíz:negativa |
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.
Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.
- Ekologia
- Ekologia. Populazioen eta espezieen biziraupena
- Jean-Pierre-Armand David (1826-1900). Bizitza zientziari emana
- Biodibertsitatea
- Conservación de biodiversidad
- Ecosistemas acuáticos
- Ekosistema lehortarrak
- Biosferaren funtzionamendua
- Ekosistemaren eboluzioa
- Izaki bizidunak eta ingurunea
- Migrazioak
- Kutsadura
- Uraren kutsadura