Migrazioak

Egokitzeko modu berezi bat espezie batzuek egiten duten migrazioa da: negua edo ugalketa-garaia iristen denean, ehunka animaliak bidaia egiten dute bizirik irauteko lekurik egokienen bila. Lekualdatze horiek, batzuetan, milaka kilometrokoak dira. Espezie bat, aldizka-aldizka, berea ez den habitat batera lekualdatzen denean, migrazioa burutzen duela esaten dugu.

Migrazioa eragiten duten arrazoiak bi motatakoak dira: elikagaien bila joatea (migrazio trofikoak), eta galketa edo hazkuntza (ugalketa-migrazioak).

Espezie migratzaile batzuek distantzia luzeak betetzen dituzte. Iparraldeko tundrako kurriloek Gallocantako aintziran (Zaragoza) eta Extremadurako hainbat lekutan igarotzen dute negua. Marrazkian ikus dezakezu gune horietara iristeko egiten duten bidea. Hala ere, bidaia guztiak ez dira hain harrigarriak: hegazti asko, bidaia laburragoan, Europa erdialdetik Mediterraneoraino lekualdatzen dira.

Kurriloek neguan jarraitzen duten ibilbidea

Itsas migrazioak

Itsas migrazioen artean, bi mota daude Batetik, itsasoan, beste inon sartu gabe, burutzen direnak. Bestetik, ur gazi eta gezen artean burutzen direnak.

Atunak lehenengo migrazio-motaren adibide argiak dira. Neguan Ipar Atlantikoan bizi dira, baina udaberria iristen denean, penintsula Iberikoaren hego-mendebalderaino lekualdatzen dira.

Aingirak, berriz, ur gezetan du bere habitat naturala. Ugaltzeko unea iristen zaionean, ehunka kilometro egiten ditu itsasora iritsi arte. Hara iristean, arrautzak errun eta hil egiten da. Senak ibaira bultzatuko ditu arrautzetatik jaiotako kumeak.

Izokinak aingiraren antzeko jokabidea du, baina alderantzizko bidaia egiten du. Itsaso eta ozeanoetan bizi ohi da, eta ibaietan barrena sartzeko ahalegina egiten du ugalketa-garaian. Sena hain da indartsua, ur-jauzi txikiak ere gainditzen ditu bere bidean aurrera egiteko.

Arrainak ez dira migrazioa burutzen duten itsas izaki bakarrak. Dortoka espezie askok belaunaldiz belaunaldi hondartza berberean egiten dituzte habiak, nahiz eta beren habitata milaka kilometrotara egon. Ugaztun bidaiariak ere badaude: balea grisek, esaterako, hilabeteak eta hilabeteak ematen dituzte igerian Ozeano Artikotik Kaliforniara joateko.

Hegaztien migrazioa

Hegaztien urtaroko lekualdaketak hiru motatakoak izan daitezke:

  • Latitude-migrazioak. Hegaztiek Iparraldetik hegoaldera hegan egiten dute, klima epelagoaren bila. Bidaia horiek burutzen dituzten espezieek distantzia handiak betetzen dituzte.
  • Luzera-migrazioak. Ibilbideak laburragoak dira. Ekialdetik Mendebaldera egiten dira, kontinente baten barnealdetik kostaldera.
  • Altitude-migrazioak. Hainbat espezie mendi tontorretatik haranetara lekualdatzen dira edo, bestela, mendi txikiagoetara.

Espezie migratzaile asko gure zeruetatik igarotzen dira Iparraldetik Hegoaldera egiten duten bidaian. Urdaibai eta Txingudi parke naturaletan, adibidez, espezie migratzaile mota asko biltzen dira atseden hartu edo negua igarotzeko.

Migrazioen jarraipena

Ornitologoek hegaztien migrazio-ibilbideak ikertzen dituzte. Eta hori egiteko, hiru metodo hauetako bat erabiltzen dute:

  • Eraztuna jartzea. Hegazti-ale batzuk harrapatzen dituzte eta hanka batean uztaitxo bana ipintzen diete. Uztaitxo horrek hegaztia identifikatzeko zenbaki eta letra batzuk izango ditu (sexua, adina, lumajea...). Gero, libre uzten dituzte, euren bidea jarrai dezaten. Berriro harrapatzen badituzte, egindako ibilbidea eta abiadura kalkulatu ahal izango dute.
  • Irrati-telemetria. Irrati-transmisore bat jartzen diote hegaztiari, hainbat antenaren bidez haren higidurak jarraitzeko. Horrela, unea-unean daraman abiadura eta altitudea zein den jakin dezakete.
  • Zuzeneko behaketa. Hau da sistemarik errazena. Ornitologoa hegaztiak igarotzen diren lekuan jarriko da eta ikusten duena jaso egingo du idatziz.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana