Metabolismoa. Katabolismo autotrofo eta heterotrofoa.

Organismo autotrofotzat hartzen dira argi-erradiazioko fotoien energia (fotoautotrofoak) edo molekula ez-organikoetan aurkitzen den lotura-energia erabiliz molekula organikoak sintetizatu ditzaketen horiek. Organismo heterotrofoak dira molekula organikoen loturak haustetik energia lortzen duten horiek. Molekula organiko horiek beren elikadura dira. Metabolismoa, berriz, zelulen barruan gertatzen diren eta biomolekula batzuk beste batzuk bihurtzea eragiten duten erreakzio kimikoen multzoa izango litzateke. Erreakzio metaboliko guztiak entzima berezien bidez erregulatzen dira.

Katabolismoa

Biomolekulen degradazio-fasea da, eta bere azken helburua energia lortzea da. Molekula organikoak beste molekula soilago batzuk bilakatuko dira. Molekula soilago horiek erreakzio kimikoetan parte hartuko dute, bide katabolikoetako azken produktu deituriko horiek eratu arte, hots: eskrezio-metabolitoak (CO2, NH3 eta H2O). Erreakzio katabolikoetan askatzen den energia ATP energian aberatsak diren loturetan gordetzen da, eta, ondoren, anabolismoko erreakzio endergonikoetan erabili ahal izango da. Anabolismoa eta katabolismoa, beraz, lotuta dauden bideak dira. Bide katabolikoak antzekoak dira organismo autotrofo eta heterotrofoetan.

Erreduzitzen den substantziaren izaeraren arabera, bi katabolismo-mota bereiz ditzakegu:

  • Hartzidura: erreduzitzen den molekula beti organikoa da.
  • Arnasketa: bertan konposatu ez-organiko bat da erreduzitzen dena. Arnasketa aerobikoa izango da baldin eta konposatu hori oxigenoa bada, eta arnasketa anaerobikoa izango da substantzia hori oxigenoa ez den besteren bat bada.

Gluzidoen katabolismoa

Animalien glukogenoa eta landareen almidoia glukosa-erreserbak dira. Glukosaren degradazio osoak, bere energia guztiaren aprobetxamendua lortu arte, bi fase ditu: glukolisia eta arnasketa.

  • Glukolisia:

    Oxigenorik gabe, zitoplasman gertatzen den prozesu bat da, eta zenbait erreakzio kimikoz osatua dago. Glukolisiaren azken errendimendu energetikoa ondoko hau izango da: kontsumitutako bi ATP molekula, lau sintetizatuk kontsumituak; hau da, guztira bi ATP molekula lortzen dira. Gainera, bi NADH eratzen dira (ahalmen erreduktorea).

  • Arnasketa:

    Glukolisitik datorren pirubikoak bere degradazioarekin jarrai dezan, mitokondrioan sartu behar du. Bertan gertatzen da arnasketa. Bi urrats bereiz ditzakegu:

    • Krebsen zikloa: zortzi erreakzio kimikoz osatutako zikloa da. Bere balantze energetikoa bi GPT molekula sortzea da, energian aberatsak diren loturekin. Gainera, ahalmen erreduktore handia duten molekulak lortzen dira, NADH eta FADHz esate baterako.
    • Kate elektroi-garraiatzaile: Krebesn ziklotik lortutako NADH eta FADHz kate elektroi-garraiatzaile edo arnas kate batean sartzen dira. Kate horretan, elektroiak molekula erreduzitu batetik beste molekula oxidatu batera pasatzen dira, azken hartzaileraino. Azken hartzailea oxigeno molekularra izango da, eta erreduzitzean ura sortuko du. Prozesu horretan, fosforilazio oxidatiboa, lortutako energia ATParen sintesian erabiliko da. Mitchellen hipotesi kimiosmotikoak azaltzen du hori guztia. Katean sartuko den NADH bakoitzeko hiru ATP lortuko dira, eta FADHz bakoitzeko bi ATP.

Lipidoen katabolismoa

Lipidoetatik (balio kaloriko oso altua duten substantziak) energia lortzeko mekanismo nagusia gantz-azidoen oxidazioa da. Gantz-azidoak triglizeridoetatik lortzen dira, berariazko lipasa bidezko hidrolisiaren bidez. Gantz-azidoak A koentzima (CoA) bati lotuko zaizkio zitoplasman, acil-CoA gisa aktibatuta geratuz. Horrela, mitokondriora pasatuko dira, eta bertan b-oxidazio izeneko prozesu bat jasango dute. Horiek beti iragan ahal izango dira Krebsen ziklora, eta beraz, zenbat eta luzeagoa izan gantz-azidoa, orduan eta energia gehiago lortuko da oxidazioan. Glizerina dihidroxiazetona bilakatzen bada ere, degradatu ahal izango da, glukolisian sartuz.

Hartzidurak

Hartzidura mikroorganismoetan gertatzen da (bakterioetan eta zenbait legamiatan). Prozesu kataboliko horretan, elektroien azken hartzailea molekula organiko bat da. Gainera, prozesu horretan ez du arnasketa-kateak parte hartzen. Hori dela eta, prozesu anaerobiko bat da, ezin baita aireko oxigenoa erabili azken hartzaile gisa. Errentagarritasun energetikoa oso txikia da, prozesu aerobiko batekin alderatuz gero. Azken produktuaren izaeraren arabera ondoko hartzidura-mota hauek bereiz ditzakegu:

  • Hartzidura alkoholikoa: Saccharomyces generoko zenbait legamiak azido pirubikoa etanol eta karbono dioxido bilakatu dezakete.
  • Hartzidura laktikoa: oxigenorik gabeko zenbait animalia-zelula muskularretan eta zenbait mikroorganismotan gertatzen da, eta azido pirubikoa azido laktiko bilakatzen da.
  • Hartzidura butirikoa: bakteria anaerobikoek egiten dute. Garrantzitsua da, lurreko landare-hondakinak deskonposatzen laguntzen duelako.
  • Ustel-hartzidura edo usteltzea: proteina-izaera duten substratuen degradazioa, gaizki usaintzen duten azken produktu organikoak sorrarazten dituena.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

< * Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana