Bioelementuak, ura eta gatz mineralak

Biologia modernoa ezin daiteke ulertu kimikaren nolabaiteko ezagutza bat eduki gabe. Atal honetan oinarrizko zenbait kontzeptu biltzen dira, hala nola lotura kimikoa, izaki biziduna eratzen duten elementu kimikoak (bioelementuak), printzipio berehalakoak edo biomolekulak, lurrean bizitza ahalbidetu duten uraren propietateak, eta nola jokatzen duten bioelementu horiek disoluzio batean.

Bioelementuak eta biomolekulak

Bioelementuak materia bizian aurkitzen diren elementu kimikoak dira. Hirurogeita hamar inguru dira, eta honela sailkatzen dira:

  • Lehen mailako bioelementuak, ezinbestekoak dira biomolekula organikoak eratzeko: oxigenoa, karbonoa, hidrogenoa, nitrogenoa, fosforoa eta sufrea.
  • Bigarren mailako bioelementuak, gainerakoak dira. Ezinbestekoak izan daitezke zenbait organismo bizi ahal izateko, baina ez beste batzuentzat.

Biomolekulak materia bizia eratzen duten printzipio berehalaoak edo substantziak dira.

  • Biomolekula ez-organikoak, hala nola ura eta gatz mineralak.
  • Biomolekula organikoak, karbono- eta hidrogeno-atomoz eratuak (gluzidoak, lipidoak, proteinak eta azido nukleikoak), izaki bizidun guztien eraketan parte hartzen dute eta haiek bakarrik sortuak izan daitezke.

Ura

Materia biziaren substantzia kimikorik ugariena da, eta horrexegatik, izaki bizidunengan gertatzen diren erreakzio kimiko guztiak ur-ingurunean egiten dira.

Dipolo izateak hidrogeno-loturak finkatzeko aukera ematen dio, molekula-multzoak osatuz, pisu molekular handiak lortuz eta likido baten gisa jokatuz.

Uraren ezaugarri nagusiak:

  • Kohesio-indar handia du bere molekulen artean, hidrogeno-zubiei esker, eta horrek azalduko luke likido konprimiezina izatea, gainazaleko tentsio handia izatea eta kapilaritate-fenomenoa gertatzea.
  • Bero espezifiko handia: bero handia behar da bere tenperatura handitzeko, eta beraz, organismoaren egonkortzaile termiko gisa jokatzen du.
  • Lurrunketa-bero handia: beharrezkoa da hidrogeno-lotura guztiak puskatzea likidotik gasera igarotzeko.
  • Dentsitate handiagoa egoera likidoan egoera solidoan baino: izotza ur gainean geratzen denez, gainazalean geruza termo-isolatzaile bat eratzen da, horren azpian bizia garatzeko aukera ematen duena.

Gatz mineralak

Substantzia mineralak hiru modutara aurki daitezke izaki bizidunetan:

  • Hauspeaturik: egitura solidoa dira, disolbaezinak, eta eskeleto-eginkizun bat betetzen dute.
  • Disolbaturik: disolbaturik dauden kristalak anioi eta katioietan disoziatzen dira. Ioi horiek beren gazitasun-maila iraunkor mantentzen dute organismoaren barruan eta haren pH mantentzen laguntzen dute.
  • Molekula organikoekin asoziaturik: horren adibide bat fosfoproteinak edo fosfolipidoak dira.

Disoluzioak

Izaki bizidunetan, egoera likidoa era askotako molekulek edo fase disolbatzaile bakarrean barreiatutako solutu ugarik osatzen dute, eta hori guztia ura izango litzateke.

Solutuei, pisu molekular txikia dutenean eta benetako disoluzioak osatzen dituztenean, kristaloide esaten zaie. Solutuen pisu molekularra handia denean, koloide esaten zaie eta dispertsio koloidalak eratzen dituzte.

Benetako disoluzioen propietateak.

 

  • Difusioa: fluido baten partikulek beste batean duten banaketa homogeneoa izango litzateke, horiek elkar ukitzen ari direnean, partikulen etengabeko mugimenduaren ondorioz.
  • Osmosia: kontzentrazio desberdineko bi soluzioen arteko disolbatzailea mintz erdiiragazkor batetik barrena igarotzea da, esaterako mintz plasmatikotik barrena. Disolbatzailea disoluzio urtsuenetik disoluzio kontzentratuenera mugituko da.
  • Azidotasun-mailaren edo pH-aren egonkortasuna: azidotasun-maila kuantitatiboki neurtzen du eta honela definitzen da: pH= -log[H2O+]. pHaren balioak 0 eta 17 artean dabiltza, eta pH = 7 dugu batez besteko balioa (pH >7, disoluzio basikoa; pH<7, disoluzio azidoa).

    Disoluzio indargetzaile edo moteltzaileek izaki bizidunen pH aldagaitz mantentzeko aukera eskaintzen dute, eta hori oso garrantzitsua da bizitzarako. Likido biologikoetan disolbatutako gatz mineralak ionizatu egin daitezke, H3O+ edo OH- sortuz, erantsitako azido edo baseen eragina indargabetzen dutelarik.

Dispertsio koloidalen propietateak:

  • Gel-egoeran agertzeko gaitasuna: dispertsio koloidalak sol-egoeran ager daitezke (egoera likidoan) edo gel-egoeran (egoera erdi-solidoan).
  • Biskositate handia: bere molekulen mugimendu erlatiboarekiko likido batek agertzen duen barne-erresistentzia.
  • Indar adsorbatzaile handia: likido edo gas baten molekulen gainean solido baten gainazalak eragiten duen erakarpena.
  • Tyndall efektua: nolabaiteko opaleszentzia ikus daiteke dispertsio koloidalak atzealde ilun baten gainean saiheska argitzean.
  • Sedimentazioa: grabitazio-eremu indartsuen pean jartzen badira, bere partikulak jalki egingo dira.
  • Dialisia: kristaloideen koloideak bereizi egiten dira molekula txikienak bakarrik igarotzen uzten duen mintz erdiiragazkor bati esker.
  • Elektroferesia: partikula koloidalak gel batean barrena garraiatzea, eremu elektriko baten eraginaren ondorioz

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

< * Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana