Bizitzaren sorrera. Eboluzioaren teoria

Bizitzaren ezaugarria bere dibertsitatea da, eta hori argi eta garbi geratzen da izaki bizidunetan ageri diren hainbat eta hainbat forma, egitura, mota eta eginkizunetan. Aldi berean, aniztasun ikaragarri horren aurrean uniformetasun-irizpide bat ere igar daiteke alderdirik funtsezko eta oinarrizkoenetan, esaterako erreakzio kimikoetan, ugalketa-sistemetan, zelulen antolamenduan edo mekanismo genetikoetan. Eboluzioaren teoriak bi ezaugarri horiek bateratzen ditu, izaki bizidunak oinarrizko bizi-forma baten ondorengo gisa aurkeztuz.

Fijismoa eta eboluzionismoa

  • Fijismoaren arabera, espezieak aldagaitz iraun dute sorreraz geroztik, horien artean ahaidetasunik dagoenik ukatuz. Naturaren irudi immobilista hori defendatu duten zientzialari aipagarrienak Linneo eta Cuvier izan dira.
  • Eboluzionismoaren ustez badago eboluzio-prozesu bat, eta horren arabera, izaki bizidunak dibertsifikatzen joan dira arbaso batetik abiatuta. Eboluzioaren teoriak eboluzioaren egitatea egiaztatzen du, horren historia kontatzen du eta arrazoiak azaltzen saiatzen da, horretan diharduten mekanismo biologikoak deszifratuz. Zientzialari guztiek onartzen dute, gaur egun, eboluzioaren teoria; eztabaida, beraz, ez da eboluziorik badagoen ala ez, baizik eta hori nola gertatzen den.

Eboluzionismoa Lamarcken arabera

Behar hainbat landutako lehen teoria eboluzionista Jean-Baptiste de Monet frantziarrak, Lamarcken jarraitzaile batek, aurkeztu zuen 1809. urtean. Lamarcken ideia nagusiak honela laburbil ditzakegu:

  • Inguruneak karaktereen aldaketak eragiten ditu: inguruneko baldintzak aldatu egiten dira denboran.
  • Eginkizunak organoa sortzen du: jokabide berriek organo jakin batzuk garatzea eragiten dute.
  • Beretutako karaktereen herentzia: inguruneak eragindako aldakuntza horiek ondorengoei transmititzen zaizkie.

Lamarckek, beraz, uste zuen beharrak eragiten zituela eboluzio-aldaketa horiek. Horiek gertatu ondoren, aldaketa horiek heredagarriak izango ziren.

XX. mendeko korronte lamarckista (neolamarckismoa), beretutako karaktereen herentziaren printzipioak eta genetika uztartzen saiatuko da: mutazioak ez dira halabeharrez gertatzen, baizik eta ingurunera egokitzeko ahaleginak eragindako aldaketekin loturik daude. Nolanahi ere, egungo zientzialari gehienek uste dute ezinezkoa dela ahalegin indibidual baten bidez beretutako karakter batek ADN aldatzea eta oinordeko bihurtzea.

Eboluzionismoa Darwinen arabera

1859. urtean, Charles Darwin ingelesak eboluzioaren teoria berri bat proposatu zuen, Espezieen jatorria izeneko bere liburuan jasoa. Urtebete lehenago, artikulu-sorta bat argitaratu zuen Alfred Wallacerekin batera. Beste ikerlari honek ere Darwinen ondorio berak lortu zituen bere aldetik. Darwinek proposatutako eboluzio-mekanismoak ondorengo ideia hauetan laburbil daitezke:

  • Espezie bateko indibiduo guztiak ez dira berdin-berdinak. Ondorengotzaren aldakortasun bat badago, genetikoki transmititzen dena.
  • Indibiduoen artean bizirik irauteko borroka dago, eta indibiduorik egokienak izatea eragiten duten bariazioen jabeak bakarrik irauten dute (egokienaren bizi-iraupena). Era horretan, bariazio egokienak gordetzen dira. Ideia horri hautespen naturala esan zitzaion.
  • Moldakortasun-bereizgarriak pilatzeak espezie batzuetatik besteetarako aldaketa hori eragingo du.

Aldakortasunaren jatorria eta horren transmisio hereditarioaren mekanismoak azalduko lituzkeen fundamentu genetikorik gabe plazaratu zen teoria hau. Mendelek herentziari buruz urte batzuk lehenago egindako lanak oharkabean igaro ziren zientzialari gehienentzako. Lan horiek berriro aurkitu izanari esker, ordea, Darwinen teoriak zenbait aldakuntza jasan zituen, genetikaren ulermenean oinarriturik, eta horrela, neodarwinismoa edo eboluzioaren teoria sintetikoa sortu zen.

Eboluzioaren teoria sintetikoak genetika mendelianoa eta Darwin-en hautespen naturala bateratzen ditu, eta gainera, honako mekanismoak proposatzen ditu:

  • Populazioetan bada aldakortasun genetiko bat, mutazio bidez eta birkonbinazio genetikoaren prozesuen bidez sortua.
  • Hautespen naturalak ezabatu egiten ditu beren informazio genetikoagatik hain egokiak ez diren indibiduoak. Moldakortasun-balioa duten eta genetikoki zehazturik dauden ezaugarri horiek hautatu eta hurrengo belaunaldiari transmititzen zaizkio.
  • Espezieak oinarri genetiko komuna duten populazio-multzoak dira, eta elkarren artean ugaltzeko gaitasuna dutenak. Geneak, mutazio bidez edo birkonbinazio bidez gerta daitezkeen konbinazio berriekin, hautespen natural horren eraginpean daude, eta une bakoitzean populazioen ezaugarriak erabakitzen ditu, ingurumen-baldintzen arabera.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana