Zelula-nukleoa

Nukleoa, zelula eukariotoen elementu bereizgarria, zelularen material genetikoa inguratzen duen bildukin nuklear batek osatzen du. Nukleoaren barrualdeari nukleoplasma esaten zaio. Bertan, DNA zuntzak aurkitzen dira trinkoturik, kromatina izena hartzen dutelarik, baita nukleoloa ere, RNAr kopuru ugaritan duen korpuskulua. Nukleoaren egitura aldatu egiten da zelularen egoeraren arabera. Ziklo zelularrean bi forma bereizten dira: nukleoa interfasean, eta nukleoa zatiketan.

Bildukin nuklearra

Bildukin nuklearra honela osatua dago:

  • Kanpo-mintza, erretikulu endoplasmatikoaren mintzarekin komunikaturik dagoela. Erribosoma atxikiak ere baditu eta haren funtzio berberak bete ditzake (27. gaia ikusi).
  • Espazio perinuklearra, zitosolaren berdina dela esan daiteke (26. gaia ikusi).
  • Barne-mintza: mintzean zeharreko proteinak dauzka, lamina nuklearra osatzen duten beste proteinentzat errodura gisa balio dutenak.
  • Lamina nuklearra: barne-mintzean errotzen diren eta kromatina-zuntzei elkartzen zaizkien zuntz-proteinez eratua dago. Bildukinaren euskarri gisa jokatzen dute, eta mitosian despolimerizatu egiten dira, bildukina galtzea eraginez.
  • Poro nuklearrak: bildukina zulatzen dute eta puntu hauetan mintzak elkarren ondoan daude. 800 Åko diametroa dute eta proteina-kopuru handi batez osatuak daude. Zitoplasmako proteinak nukleora igaro daitezela erregulatzen dute, baita RNAk alderantzizko norabidean ere.

Nukleoplasma eta nukleoloa

Nukleoplasma edo matrize nuklearra gel-egoeran dagoen sakabanatze koloidal bat da, azido nukleikoen trinkotze eta sintesiarekin loturiko proteinez osatua.

Nukleoloa, funtsean, RNA eta proteinez osatua dago. «Antolatzaile nukleolarra» izeneko zuntz-eremu bat bereiz daiteke, eta bertan, begiztak eginez, RNA nukleolarraren geneen hainbat eta hainbat kopia dituzten DNA molekulak daude (22. gaia ikusi). Nukleoloa desagertu egiten da mitosian, une horretan ez baita erribosomarik behar proteinak sintetizatzeko.

Nukleoaren ultraegitura.

Kromatina

Trinkotze-maila desberdineko DNA zuntzez eratua dago. Harizpien kopurua, nukleoa zatitzean dagoen kromosoma-kopuruaren berdina da. Koloratzaile basikoekin lortzen duen kolorazioari esker, antzinatik bi eratako kromatinak bereizten dira: heterokromatina edo kromatina trinkotua, interfasean deskondetsatzen ez dena, eta eurokromatina edo kromatina barreiatua, deskondetsatzen dena. Organismo baten zelula guztietan beti kondentsaturik dagoen heterokromatinari heterokromatina eratzailea esaten zaio, eta hautazko heterokromatina esaten zaio organismoaren zelula batzuetan bakarrik kondentsaturik dagoenari.

Kromatina, funtsean, 100 Å ko zuntz izenekoez eratua dago, baina «perla-iduneko» ere esaten zaio. Zuntz hori, aldi berean, 20 Åko DNAren helize bikoitz batek eratzen du, histona izeneko proteina basiko batzuei elkartzen zaielarik. 100 Å-ko kromatina-zuntza nukleosomen segida bat da. Egitura hau histonen oktamero batek (lau eratako histonek osatutako zortzi molekula) osatua dago, eta horren inguruan 20 Åko DNA zuntza kiribiltzen da, DNA espaziatzailearen zati batek bereizten duela.

100 Åko zuntza bosgarren histona-mota bati elkartzen zaionean, kromatinaren laburtze eta kondentsatze bat gertatzen da, eta 300 Åko zuntz izenekoa edo forma kondentsatua eratzen da.

 

Kromosomak

Kotoi-txotx forma duten egiturak dira, nukleoaren zatiketa-unean agertzen direnak, bildukin nuklearra hausten denean. DNA eta histonez osatuak daude. Kromatina-zuntz bakoitzak kromosoma bat eratzen du, eta bere kopurua berdina da espezie bereko organismoaren zelula guztietan. Oinarrizko funtzioa zelula amaren DNAn jasotako informazio genetikoa bere bi zelula umeetan banatu dadila erraztea da.

DNA hori bikoiztu denean hasten da zelulen zatiketa. Beraz, kromatida izeneko bi DNA-zuntz berdin-berdinak daude, eta zentromero izeneko puntu baten bidez elkarturik mantentzen dira. Kromosoma desberdina izango da aurkitzen den mitosi-fasearen arabera; horrela, esaterako, kromosoma metafasikoak bi kromatida elkartu ditu, eta aldiz, kromosoma anafasikoak kromatida bakarra du.

Zentromeroa lehen mailako eraikuntza bat da, kromosomaren bi besoak bereizten dituena, eta telomeroak beso horien muturrak izango lirateke. Telomerotik hurbil bigarren mailako eraikuntza bat ager daiteke, satelite izendatzen den segmentu labur bat sortuz.

Trinkotze-mailak kromosoman

  • Kromatinaren lehen trinkotze-maila: 100 Åko zuntza.
  • Bigarren maila: 300 Åko zuntza. Kromosoma baten trinkotze-mailarik txikiena da honakoa, eta 100 Å-ko zuntza H1 izeneko histona baten inguruan kiribilduz gertatzen da. Modelo honi solenoide esaten zaio.
  • Hirugarren maila: begizta formako egitura-domeinuak. Nukleoan kromosomen trinkotze-maila hamar mila ingurukoa da. Ikusi da 300 Åko zuntzak begiztak egiten dituela, eta zenbait egileren arabera, kromosomaren erdian proteinen bidez egonkorturik daude, armazoi nagusi edo aldamio izenekoa osatuz.
  • Laugarren maila: beren inguruan kiribildutako begizta hauek osatutakoa izango litzateke. Sei begiztek erroseta bat eratuko lukete eta hogeita hamar errosetek arrabol bat.
  • Bosgarren maila: kromosoma. Arrabolen segidak osatuko luke.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana