Enbrioi-garapena

Biologiaren alderdirik harrigarriena, ziurrenik, zelula batetik abiatuta organismo bat osatzeko modua izango da. Enbrioiaren garapen-prozesu hori halako zehaztasunez kontrolatua dago, ezen helduaren bereizgarri diren zelula, ehun eta organo guztien antolamendua leku egokian kokatutako elementuek finkatzen baitute, elkarrekin erlazionaturik.

Enbrioi-garapenean parte hartzen duten prozesuak

Enbrioi-zelularen garapena zenbait prozesu behin eta berriz errepikatuz hasten da:

  • Zelula-ugalketa: enbrioia osatzen duten zelulen kopurua pixkanaka gehitu egiten da.
  • Zelula-desberdintzea: beren funtzio berezirako garrantzi handia izango duten zenbait zelula-generen adierazpena, eta beste batzuen murrizketa. Enbrioi-garapenean zelulak formaz nahiz funtzioz aldatzen dira. Pixkanakako fenomeno bat da, eta normalean itzulezina.
  • Zelulen migrazioa: funtsean animalietan gertatzen da, ehunak eta organoak eratzeko.
  • Zelula-hazkundea: zelulak, hasierako zatiketen ondoren, hasierako tamaina berreskuratzen du.

Enbrioi-garapen goiztiarra

Jatorrizko zelulak, normalean ernaldutako obuluak, bitelo-kopuru garrantzitsu bat duena, garatzeari ekingo dio jatorrizko zelula behin eta berriz zatitzen duen segmentazio baten bidez. Zelula hori bere erreserbetatik elikatzen da.

Segmentazio-motak

Arrautza-motaren arabera, eta, zehazkiago, elikadura-biteloaren kopuruaren eta egoeraren arabera, ondoko hauek bereizten dira:

  • Segmentazio erabatekoa eta berdina: arrautza isolezitikoetan gertatzen da; duten bitelo urria uniformeki zabaltzen dute arrautzan.
  • Segmentazio erabatekoa eta desberdina: arrautza heterolezitikoetan gertatzen da, bitelo gutxi eta modu desberdinean banatua dutenak. Segmentazio nahiko asimetrikoa jasaten du.
  • Segmentazio partziala eta disko-formakoa: arrautza telolezitikoetan (hegaztiak, narrastiak eta arrainak) gertatzen da, bitelo-kopuru askoz ere handiagoa dutenak. Segmentazioa zonalde jakin batean gertatzen da, disko-formarekin animalia-poloan.
  • Segmentazio partziala eta gainazalekoa: arrautza zentrolezitikoetan -artropodo gehienetan ohikoak- gertatzen da. Bitelo-kopuru handia dute, eta segmentazioa gainazalean gertatzen da.

Animalien enbrioi-garapenaren lehenengo urratsak eta segmentazio-motak, bitelo nutritiboaren kantitate eta antolamenduaren arabera.

Garapenaren urratsak

  • Morula: zatiketetatik ondorioztatzen diren zelulek, blastomeroek, morula osatzen dute. Segmentazioari esker, morula horrek ia hasierako arrautzaren tamaina bera du.
  • Blastula: segmentazioaren ondoren, blastomeroak kanpoaldean jarri ohi dira, barruan hutsune bat, blastozelea, utziz. Etapa horrek segmentazioaren amaiera markatzen du.
  • Gastrula: urrats honetan enbrioiaren behin betiko forma eta enbrioi-garapenaren eredua erabakitzen duten zelula-migrazioak gertatzen dira. Morfogenesi izeneko prozesu horretan (bere mekanismoa oraindik nahiko ezezaguna da), hiru enbrioi-geruza garrantzitsuak garatzen dira: ektodermoa, endodermoa eta mesodermoa. Hiru geruza horietatik eratortzen dira goi mailako animalietan ezagutzen ditugun egitura eta ehun guztiak. Ondoren, enbrioiaren geruza ektodermikoan luzetarako ildo bat egiten da. Ildo hori tutu neural bilakatzen da eta ektodermotik bananduko da. Ondoren, hortik sortuko dira bizkarrezurra eta garuna.

Enbrioi-geruzak

  • Ektodermoa: bertatik sortuko dira epitelioak eta horiekin loturiko organoak (ileak, lumak, guruinak, ezkatak), nerbio-ehuna eta zentzumen-organoak.
  • Endodermoa: digestio-hodia, birikak, gibela, area eta abar sortuko ditu.
  • Mesodermoa: muskulu-ehuna, bihotza eta ehun konjuntibo eta eskeletikoak garatuko ditu.

Enbrioi-garapen berantiarra

Gastrula-faseak enbrioi-garapen goiztiarra erabakitzen du. Enbrioi berantiarra erabat garatuta dagoen animalia bilakatu behar da, jaio aurretik. Ehun indibidualak, organoak eta zirkulazio-sistema eraginkor bat eratuko dira.

Itxuraz antzekoak diren gastrulek arrain bat, untxi bat edo gizaki bat sortu ahal izateak esan nahi du, gastrula bakoitzaren faktore genetikoen arabera, enbrioi-garapenaren urrats desberdinak modu desberdinean programatuta daudela espezie bakoitzarentzat. Programa desberdin horiek nola burutzen diren da garapenaren biologiak duen erronka garrantzitsuenetariko bat.

Landareen enbrioi-garapena

Prozesua xumeagoa da, eta jarraitasun handiagoa du. Argi bila gorago hazi eta ur eta mineral gehiago lortzeko sustraiak luzatu, horixe besterik ez dute egin behar landareek. Hori dela eta, hostoak eta loreak bezalako organoak sortzen dituzte beren bizi-zikloan behar dituztenean.

Hasierako zelula meristemo batean aurkitzen da, beste zelulez inguratuta. Lehenengo zatiketaren ondoren, polo apikala, zurtoina bilakatuko dena, eta polo basala, sustraia bilakatuko dena, bereizi egingo dira. Une horretan, jadanik, polaritate argi bat eta aurkako norabideetan haziko diren bi gune zehazten dira. Behin eta berriz gertatuko diren zatiketen ondorioz, urruntzen diren heinean eta beren kokaleku erlatiboaren arabera desberdintasunak agertuko dituzten zelulak sortuko dira. Epidermis, parenkima, hodi eroale, eta abar bilakatuko dira. Hasierako zelularen kokalekua okupatzen duten zelulak, hots, meristemoak, desberdindu gabe mantenduko dira.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana