Informazio gehiago
Izaki bizidunen sailkapena eta filogenia
Izaki bizidunen espezie ugariak aztertzeko beharrezkoa izan da horiek multzotan antolatzea. Esan liteke izaki bizidunen azterketa moderno eta sistematizatua XVIII. mendean hasi zela, Linneo-ren ideiekin. Linneok izaki bizidunen multzo hierarkizatuak edo taxonak ezarri zituen, eta berak proposatu zuen nomenklatura binominala espezie desberdinak izendatzeko. Darwinen eboluzioaren teoriak izaki bizidunen sailkapen-irizpideak berriro aztertzera behartu zuen, parametro ebolutiboak barneratuz.
Sailkapen linneanoa
Linneok ezarritako sailkapen-metodo horrek espeziea oinarrizko unitate gisa hartzen du. Gainera, taxonak ere definitu zituen, hots, izaki bizidunen multzo hierarkizatuen sailkapen-unitatea. Egun onartzen diren taxon desberdinak, txikienetik handienera, hauek dira: espeziea, generoa, familia, ordena, klasea, phyluma eta erresuma. Kategoria goragoko taxon baten barruan kategoria txikiagoko taxon bat edo gehiago biltzen dira. Horrela, antzeko genero batzuk familia batean bil daitezke; zenbait familia, orden batean; eta zenbait orden, klase batean. Taxonik gorena erresuma da, eta horretan egitura-konplexutasunaren patroi berbera duten mota guztiak biltzen dira. Azkenik, nomenklatura binominala proposatu zuen.
Izaki bizidunak taxonen arabera definitzen dituen Biologiaren adarrari taxonomia deitzen zaio, eta taxon horien multzokatzea eta hierarkizazioa aztertzen duenari, berriz, sistematika.
Linneok izaki bizidunen sailkapen bat ezarri zuen Darwinek bere eboluzioaren teoria plazaratu baino mende bat lehenago (12. gaia ikusi). Beraz, espezie bakoitza aldagaitza zela uste zuen, sorkuntza jainkotiarraren emaitza bat. Sailkapen tradizionala, Linneoren bidez heldu zaiguna, ez da oinarritzen irizpide ebolutiboetan.
Sailkapen ebolutiboa
Darwinen ideiek berehalako oihartzuna izan zuten sistematikan ziharduten zientzialarien artean. Sailkapen-sistemetan espezieen arteko harreman ebolutiboak islatzea ezinbestekoa zen. Arazo nagusia, ordea, organismoaren sailkapena erabakitzeko balio izango duten konparaketa-karaktereak hautatzea zen. Ezinbestean, hautatutako ezaugarri horiek esanguratsuak izan behar dute organismo hori kide den multzoaren historia ebolutiboan.
Metodo desberdinak proposatu dira sailkapen horiek objektiboagoak bihurtzeko, eta horien artetik honakoak aipa ditzakegu:
- Taxonomia numerikoa organismoen fenotipoko karaktere-kopuru handi baten erkaketan oinarritzen da.
- Taxonomia kladistikoaren arabera, ikuspegi ebolutibotik garrantzitsua den etapa bakoitzak adarkatze bat sortzen du, eta horrek bi taxon anai eragiten ditu.
- Taxonomia ebolutiboak kategoria taxonomiko tradizionalak erabiltzen ditu, baina garrantzia gehiago emanez harreman ebolutiboei harreman morfologiko zorrotzei baino.
Izaki bizidunen zuhaitz filogenetikoa
XX. mendearen erdialdera arte, biologo gehienek izaki bizidunen mundua bi erresumatan banatzen zuten: landareena eta animaliena. Hala eta guztiz ere, sistematiko askok ikusi zuten zenbait organismo, hala nola bakterioak eta onddoak, gehiago urruntzen zirela landareetatik eta animalietatik, azken bi erresuma horiek elkarrengandik baino.
Ernst Haekelek (1834-1919) zenbait proposamen egin zituen hirugarren erresuma bat, protistoak, sortzeko, landareetatik eta animalietatik organismorik primitiboenak bereiziz, eta horrek esan nahi zuen, goragoko organismoak aurreko protistetatik abiatuz eboluzionatu zutela.
Gerora, batez ere biokimikan eta mikroskopian izandako aurrerapen teknikoen ondorioz, aurreko sailkapen horiek berraztertzen hasi ziren, eta Lynn Margulisek egindako proposameneraino iritsi ziren, bost erresuma ezartzen zituela:
- Moneroen erresuma: izaki zelulabakar prokariotek osatzen dute, hau da, nukleo zelularrik ez dutenek. Arkeobakterioak eta eubakterioak lirateke.
- Protoktisten erresuma: izaki eukariotak (nukleodunak), barne-digestioko heterotropo zelulabakarrak, hala nola protozooak, edo autotrofo fotosintetikoak, antolamendu talofitikoa duten (ehunik gabe) zelulabakar nahiz zelulanitzak, esate baterako algak, biltzen dira hauen barruan.
- Honddoen erresuma: izaki eukariotak dira, zelulabakarrak nahiz zelulanitzak, eta antolamendu talofitikoa, nutrizio heterotrofoa eta kanpo-digestioa dute.
- Landareen edo metafiten erresuma: organismo eukariotek osatua dago, zelulanitzak dira eta ehun desberdinduak dituzte, nutrizioa autotrofo fotosintetikoa izanik, hala nola goroldioak, iratzeak eta goi mailako landare edo espermatofitoak.
- Animalien edo metazoon erresuma: izaki eukariotek osatzen dute, zelulanitzak dira eta ehun desberdinduak dituzte, nutrizioa heterotrofoa izanik. Adibidez: moluskuak, artropodoak, ekinodermoak, etab., animalia ornogabeen barruan. Ornodunen barruan, berriz, arrainak, anfibioak, narrastiak, hegaztiak eta ugaztunak leudeke.
Birusak materia bizidun eta materia geldoaren muga-mugan aurkitzen dira.
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.
Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.