Itzuli orri osora

Andre Maria Jasokundekoaren eliza

FITXA

Izena: Andre Maria Jasokundekoaren eliza

Herria: Gasteiz

Helbidea: Lasarte, z/g

Auzotegi: Lasarte

Eskualde: Arabako Lautada

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Eliza

Mendea: XIII

hiribildua.Época: Erdi Aroa

Beste Mendeak: XVI

Estiloa: Erromanikoa

Beste Estiloak: Gotikoa, Errenazentista

Balioa: Nahiko ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Estilo gotikoan egina da eliza. Lasarten erdigunean dago, arkupea du eta Erdi Aroko dorrea.

Oinplano basilikala, abside poligonala eta ganga ditu; azken hori tertzeletez eta lotura zuzenez hornituta dago, Hirutasun Santu, apostolu, santu eta bestelako erliebeekin apainduta. Ganga izartuak estaltzen du presbiterioa; gangak XVI. mendeko giltzarriak ditu. XVI. mende hondarrekoa edo XVII. mende hasierakoa da sakristia, eta tertzeletezko gangaz estalirik dago. Aldare atzean 1511 data ageri da; badirudi esan nahi duela elizaren lehenbiziko eraikuntza urte horretan bukatu zela.

Arkupea hegoaldean dago, eta arku zorrotz batetik joaten da bertara. Oso dobela onak ditu arkuak. Arkupean leiho txiki batzuk ikusten dira estilo flamigeroan eginiko arku zorrotzekin.

Portada zorrotza du, estilo erromaniko berantiarrean egina. Hiru arkibolta ditu baketoiekin, eta beste bat korapiloekin, portadan nabarmen. Arkuaren kanpoaldea ere dekoratuta ageri da. Portadako elementu asko XIII. mendekoak dira.

Eliza manposteriazkoa da; harlanduzkoa, ordea, bao eta elementu apaingarrietan.

Elizan han eta hemen dauden baoetatik sartzen da barrura argia: burualdean dauden leiho erromanikoetatik, eta hegoaldean, saihetsean, zirkuluerdiko arku batetik, zeinak landarez apaindutako hiru arkibolta dituen. Leiho guztiak erromaniko arabarraren adierazgarri bikainak dira (XII. mende bukaerakoak, XIII. mende hasierakoak).

Erdi Arokoa da kanpandorrea, oinplano lauangeluarra du eta oinean dago.

Absidearen alde batean bi apostoluren irudiak daude, eta Ardi Aroko bataiarri bat ere bada.