Andre Maria Jasokundekoaren eliza
FITXA
Izena: Andre Maria Jasokundekoaren eliza
Herria: Eskoriatza
Helbidea: Mazmela,1
Auzotegi: Mazmela
Eskualde: Debagoiena
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Eliza
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Beste Mendeak: XVIII
Estiloa: Barrokoa
Balioa: Nahiko ona.
Kontsebazioa: Ona oro har.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa.
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.
Eliza hau Mazmela auzoan dago, Eskoriatza udalerri gipuzkoarrean.
Oinplano angeluzuzeneko eliza da, bi ataletan zatitutako habearte bakarra du eta absidea. Gurutze ganga batek estaltzen du, nerbio zuzenekin, zeinak bolaz apaindutako mentsuletan bermatzen diren. Argia epistola aldeko atal bakoitzean dauden leiho angeluzuzenetatik sartzen da. Burualdean hiru nitxo daude irudi batzuekin. Habeartearen oinean goi koru bat dago, eta bertara igotzeko, ebanjelio aldean, eskailera bat. Behe koruan bataiarri bat dago, baita Arrosarioko Ama Birjina bat ere.
Elizako sarrera iparraldean dago, oso moldura ederreko zirkuluerdiko arku dobelatu batekin. Bere aldeetako hirutan itxita dagoen atrio batek babesten du sarrera.
Manposteriaz egina da eliza, zarpail emokatuta baina. Hormak kontrahormen bitartez sendotuta daude eta harrizko erlaitz batek errematatuta.
Kanpandorrea iparraldeko eta mendebaldeko fatxadek osatzen duten angeluan altxatzen da. Saietera bat du, harlanduzkoa, kanpaientzako zirkuluerdiko bi baorekin, eta iparraldean, erremate gisa, burdin landuzko gurutze bat.
Mendebaldean arkupe ireki bat dago, muturretan zirkuluerdiko arkuak dituena, eta horietako bat, antzina sarrera izandakoa, itxita dago orain. Gordetzen den horren dintelari erreparatuz gero, sarrera barrokoa izango zen.