Andre Maria Plazakoaren ermita
FITXA
Izena: Andre Maria Plazakoaren ermita
Herria: Eltziego
Helbidea: Plaza Nagusia, z/g
Auzotegi: Eltziego
Eskualde: Arabako Errioxa
Herrialde: Araba
Tipologia Orokorra: Ermita
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: XVIII
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Barrokoa
Balioa: Nahiko ona
Jabetasun: Ondare erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa
Arabako Errioxan, Errioxarekin muga egiten du Eltziegok. Herriko Plaza Nagusian aurkitzen da Andre Maria Plazakoaren eliza. Herriko eliza nagusia San Andres da, baina honetaz ere baliatzen dira, bigarren mailan bada ere. XVIII. mendearen erdialdera eraiki zen, jatorriz Erdi Arokoa zen beste baten gainean.
Kanpoaldetik begiratu eta berehalaxe konturatuko gara eraikin exentua dela, kupularekin, oinplano poligonalarekin, eta angeluetako bat alakatua duela. Portadako sarbideak, hegoaldera begira, arku zorrotza du, giltzarriz hornituta dagoen mentsula batez inguratua. Sarbidearen alde banatan ageri diren bi pilastrak frontoi uhindu bati eusten diote; frontoiak erdian okulua du. Portadaren gainean dagoen kanpai horma xume baten beheko partean arku bat dago, kanpaia babesten duena; goraxeago okulua ikus daiteke. Hori guztia frontoi zatitu batek koroatzen du.
Ermitaren barrualdeak forma oktogonala du lauki baten barruan; dena bi plantatan zatituta dago. Espazio oktogonala espazio lauangeluarra baino handixeagoa da. Oktogonoen alde bakoitzean arku bikoitza dago, eta hortik sartzen da oktogonoaren barrura, eliz erdira alegia. Hortxe gainean dago kupula zenbait okulurekin. Espazio horretan dago aldare nagusia ere, sortaldera begira, eta bertara joateko zirkuluerdiko arku batetik pasatu behar da. Aldare nagusiaren alde banatan aldare txikiago bana dago. Laukiaren eta oktogonoaren arteko espazioa ilargixka ganga batek estaltzen du.
Elizaren atzeko aldea harlanduzkoa da; aurreko aldea, aldiz, adreiluzkoa