Itzuli orri osora

Andre Maria Jasokundearen eliza

FITXA

Izena: Andre Maria Jasokundearen eliza

Herria: Kuartango

Helbidea: Andagoia

Auzotegi: Andagoia

Eskualde: Añana

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XII, XVII, XVIII

Estiloa: Errenazentista

Beste Estiloak: Erromanikoa, Barrokoa

Balioa: Nahiko ona.

Kontsebazioa: Eskasa oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Akatsak: Akats larriak oro har hormetan. Akats larriak oro har estalkietan. Akats larriak gangetako zenbait gunetan. Akats larriak oro har instalazioetan.

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.

Deskripzioa eta oharrak:

Eliza hau Arabako Kuartango udalerriko Andagoia auzoan dago, Añana deritzan eskualdean.

Habearte angeluzuzena du hiru ataletan zatituta, eta mentsula gainean dauden ganga nerbiodunek estaltzen dute. Burualdea poligono formakoa du, oinplano karratuarekin, ertz ganga batez estalita. Kapera bat bada bertan San Antoni eskainia. Hirugarren atala bigarrena baino bi aldiz handiagoa da eta kanoi ganga batez estalita dago; bertan dago kokatuta Otsoatarren kapera, familia horretakoek emandako bi irudirekin. Oinean koru bat dago. Kanpoaldean portada ikus daiteke, zirkuluerdiko arkuarekin, hamaika dobelaz hornitua, baita kanpandorrea ere, manposteriaz egina, sartaldera begira. Baserri estiloko arkupe bat ere badu, zurajezko teilatuarekin.

Erretaula nagusia neoklasikoa da, eta ebanjelio aldeko kaperakoa Berpizkundearen azkenaldera egina, Andra Mari erromaniko tipologiako batekin.