Itzuli orri osora

Andre Maria Jasokundearen eliza

FITXA

Izena: Andre Maria Jasokundearen eliza

Herria: Donemiliaga

Helbidea: Zadorra, 2

Auzotegi: Munain

Eskualde: Arabako Lautada

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XIII, XV, XVII, XVIII

Estiloa: Gotikoa

Beste Estiloak: Errenazentista, Barrokoa

Balioa: Nahiko ona.

Kontsebazioa: Zenbait gunetan ona. Zenbai gunetan eskasa

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Akatsak: Akats larriak hormetako zenbait gunetan. Akats larriak estalkietako zenbait gunetan. Akats larriak zenbait elementu apaingarrietan

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Arabako Lautadan dagoen Donemiliagan oso ezaguna da Barriako Santa Maria monasterio zistertarra, baina badira, horrez gainera, beste eraikin batzuk oso interesgarriak. Jasokundeko Ama Birjinaren eliza gotikoa da horietako bat. Zadorra ibaiarekiko paralelo, herria alderik alde igarotzen duen errepidearen ondo-ondoan dago.

Areto erako oinplanoa du elizak; burualdea ere badu eraikina baino estuxeagoa. Barrualdea gurutze gangaz estalita dago, lehen atalean tertzeletedunez eta bigarrenean lokailu makurtuz. Ebanjelio aldeko horman kokatuta dago Bikuñatarren kapera interesgarria, Berpizkundekoa. Epistolakoan, berriz, sakristia, eta oinean korua arku beheratu batean bermatuta. Sarrerako arkupearen aurrean altxatzen da kanpandorrea; dorreak lauki formako oinplanoa du eta lau atal ditu inpostaz bereizita. Gorenekoan daude kanpaiak. Azpimarragarri da kanpai horma txiki bat ere, estiloz barrokoa.

Hain zuzen hortxe dorrearen azpian dago Erdi Aroko portada, arkupe batek babestuta. Arku zorrotz baten forma du arkibolta baketoidunekin hornituta. Arkuaren atzeko pilastra apaingarri xakeztatuekin eta hosto ilarekin apainduta dago.

Eliza kanpotik manposteriaz egina da, baina burualdeko atalak, Bikuñatarren kapera, arkupe-dorrea eta portada harlanduz eginak dira.

Barruan ikus daitezke XVIII. mendeko horma irudi margotuak, bataiarria, XVII. mendeko erretaula nagusi bikain bat eta abar.